euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asier Mendizabal artista partaide Eduardo Chillida Katedran uztailaren 6 eta 7an antolatutako jardunaldietan

2018/07/05

PUBLIZITATEA

Frankfurteko Goethe Unibertsitatean ematen den Euskal Ikasketen Eduardo Chillida Katedraren baitan bi eguneko jardunaldak antolatu dituzte ostiral eta larunbat honetan, artearen inguruan. Uztailaren 6 eta 7an zenbait ekintza, eztabaida eta hitzaldi eskainiko dira, 2018ko programa akademikoaren ekintza osagarri moduan, eta gonbidatuen artean Asier Mendizabal euskal artista izango da bertan partaide, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Donostia-San Sebastian. Egungo arteari buruzko eztabaidari euskal arteak egiten dion ekarpena azalduko du Mendizabalek “Inflexion. A case from the belated basque advantgarde” izeneko esku-hartzean. Arte plastikoetako produkzioari buruz ere arituko da bertan. 

Lantegi honetan, material ezberdinen arteko erabilera integratzaileari buruz eta egungo eskulturak tradiziozko eskulturekiko duen harremanari buruz hausnartu eta hitz egiteko espazioa sortu dute, Assemblage hitz gakoaren inguruan. Sormen prozesu horretan egunerokoarekiko eta gizartearekiko edo gizarteekiko harremana nola lantzen den aztertu nahi dute bereziki.

Eduardo Chillida Katedra Frankfurteko Johann Wolfgang Goethe Universität unibertsitatean dagoen Katedra da eta euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu. 2018ko programa Tobias Vogt Arte Garaikidearen Historia eta Teoriako irakasleak eman du, oroitrai du Etxeparek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia