euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifes: Cusa Echaniz eta Potxolo Loyola ez ziren batere atzean geratu Mendeurreneko San Ignazio biziro ospatzen

2022/09/05

´La Vasca´ko bazkideak mendeurreneko San Inazio kaleetan ospatzen
´La Vasca´ko bazkideak mendeurreneko San Inazio kaleetan ospatzen

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Mendeurrenaren urte honetan, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak asteburu ilusioz eta ekitaldiz betea eskaini dio San Ignazioren ospakizunari. Urtero San Ignazio etxeko jai berezia badu, aurtengoan are bereziagoa izan du, bozkarioa eta biltzeko irrika nagusi Mendeurreurrenera osasunez eta gogo eraberrituz iristeagatik. Pandemia protokoloek eragindako atzerapenak gaindituta, ´La Vasca´ko —bertakoek hala deitzen diote gazteleraz euskal etxeari— bazkideek merezi bezala ospatu dute.

Uztailaren 30ean, larunbata, tailerrak partaidez bete ziren: marrazketa, panderoa, musa, zeramika, eta guztiak zeharkatuz, euskararen oinarrizko ezagutzak. Ilunabarrean, dantza eta erromeriaren ordua iritsi zen. Igandean 31n, mezaren ostean, Ugarritzak dantza talde arrecifestarrak plaza-dantzak aurkeztu eta kalejira gidatu zuen, etxeko erraldoien partaidetza bizi eta nabaria lagun, Cusa Echaniz eta Potxolo Loyola bazkide enblematikoei omenaldi bikaina eginez.


Arrecifesko lagunak pozarren dantzari Cuca Echaniz eta Potxoko Loyolarekin (Arrecifes TV)

Jai herrikoiak euskal etxean jarraitu zuen. Bertan, ehunka lagunek izan zuten aukera dastatzeko Pergaminoko Lagun Onak-eko, San Nicolaseko Euzkal Etxeko, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-eko eta Arrecifes bertako euskal sukaldariek prestatutako platerak. Bazkalondoan, Maralen kontzertu gogoangarriak hartu zuen txanda, eta berriz ere dantza, alaitasuna eta bozkario bizia nagusitu ziren bertaratutako adin guztietako euskaldun eta euskaltzaleen artean.

Zorionak eta beste ehun urtez, Euskaldunak Denak Bat!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia