euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ameriketarat: aspaldi AEBetan artzain ibilitako 81 lagun Oestera abiatuko dira abuztuaren hondarrean

2013/08/02

Elkarteko kide Fernando Goñiren aita, orain 50 urte baino gehiago Ameriketan (argazkai FGoñi/Euskal Artzainak Ameriketan)
Elkarteko kide Fernando Goñiren aita, orain 50 urte baino gehiago Ameriketan (argazkai FGoñi/Euskal Artzainak Ameriketan)

PUBLIZITATEA

Aurten bai, aurten ausartu dira Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ia ehun lagun aspaldiko ametsa betetzera. Artzain lanean ibili ziren orain makina bat urte AEBetako Oestean, eta orain, adinean aurrera joan arren, hara bueltatuko dira, asko eta asko lehendabizikoz. "Gehienak irrikitan zeuden, baina beraiek bakarrik joateko ausartzen ez zirela", esan dio EuskalKultura.com-i elkartetik Laura Igantzik. "Dena antolatuta denez, eta lagun artean, pozik doaz beraien emazte, seme-alabekin...". Abuztuaren 31n dira abiatzekoak eta Chinon, Bakersfield-en, Fresnon eta San Frantziskon ibiliko dira, besteak beste.

Lesaka, Nafarroa. Irailaren 21ean Donibane Garazin egingo dute Estatu Batu mendebaldean artzain ibilitakoek euren urteroko elkarretaratze eta egunpasa. Baina hori antolatzearekin batera, aurten Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak bidaia antolatu du AEBetara, horrela elkarteko kide askoren aspaldiko ametsa betetzen lagunduz. Duela zenbait hamarkada Oestean artzain aritu ziren gizon hauek eta beren emazte eta seme-alabek abuztuaren 31n hasiko dute bidaia, eta hamar egunez garai haietako parajeak eta bertan utzitako lagunak bisitatuko dituzte. Ondoren, atseden egun batzuk hartu eta hemen gelditutako lagunekin partekatuko dituzte bidaian bizitutakoak, Donibane Garazin.

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Laura Igantziren esanetan, elkarteko kideek oso ilusio handiz hartu dute bidaia egiteko aukera. "Zoragarria izan da!! Ze ilusio, ze poza, ze harrotasuna... Kontutan hartu behar da gehienak irrikitan zeudela joateko, bainan bakarrik joateko ausartzen ez zirela", aitortu dio EuskalKultura.com-i.

Kalifornian barrena

Bidaiaren antolakuntzaren ardura nagusia elkarteko kide Angie Otxandorenak izan du eta berak lotu ditu egonaldiko bisitak eta egitaraua. Abuztuaren 31n abiatuta, irailaren 1ean Kalifornian izango dira eta Chinoko Euskal Etxearen Euskal Jaian parte hartuko dute. Chinon jaiotakoa da, izan ere, Angie bera, eta bertan hazia, Euskal Herrira etorri eta egun bere senarra den Juanito Estanga ezagutu zuen arte.

Chino ondotik, Cucamonga Ranch, Bakersfield, Fresno, Pleasanton, Marin-Sonoma eta San Frantzisko bisitatuko dituzte, bertako artzainekin eta euskal komunitateekin bilduz eta hainbat toki esanguratsu bisitatuz.

Harrera beroa

AEBetako euskal komunitateak biziki pozik hartu du bidaiaren berria, eta hainbat euskal etxek euren  piknik eta ekitaldietara biltzeko gonbitea luzatu dio taldeari.

"Adibidez, aste honetan San Frantziskotik Pierre Etcharrenek deitu digu, harat goazila enteratu dela, eta irailaren 8a, piknik bat antolatzen dutela Marin-Sonoman eta beraiekin bazkaltzeko eskatu digu... Orain dela aste batzuk Errora bisita egitera etorri zen bertze artzain batek dagoeneko gurekin afaltzera apuntata zegoela erran zigun", adierazi du Igantzik.

Mukizapiak eskura

Bidaia biziki hunkigarria izango da, bai artzain izan zirenentzat eta baita euren senitartekoentzat ere. "Momentu zoragarriak biziko ditugu... Hainbertze urte eta gero, senideak berriro elkartu, bizitutako istorioak seme-alabei kontatzeko aukerak, lekuak berriro ikusi... Ilusioz beterik goaz eta badaezpada ere mukizapiak eraman beharko ditugu!!!", onartu du Igantzik irriz.

Bidaia 81 lagunek egingo dute eta eurekin, han gertatuko direnen lekukotasuna biltzeko, ETBko talde bat ere joango da. Honakoak dira bidaian parte hartuko duten artzainak eta euren senitartekoak:

-Felipe Arozamena, Elena Etxegarai, Lesaka
-Juan Felipe Vicente, Angeles Mitxelena, Irurita
-Juan Lucio Teletxea, Araceli Garro, Oitz
-Jose Mª Cordoba Rekarte eta emaztea, Erratzu
-Fermin Ciganda, Teresa Txokarro, Iruñea
-Fco. Javier Iñarrea, Maria Elarda, Irurita
-Tomas Ibarra, Arantxa Oteiza, Zubieta
-Eugenio Villanueva, Rosario Osacar, Iruñea
-Beñardo Villanueva, Juan Mª Arteaga, Iruñea
-Angel Oroz, Jaione Oroz, Nati Torrea, Atarrabia
-Fermin Barazabal, Rosario Erasun, Azpilkueta
-Candido Etxarte, Carmen Iriarte, Iruñea
-Jose Antonio Abaurrea, Arrieta
-Elias Mandacen, Milagros eta Angel Luis, Garralda
-Guillermo Etxenike, Rosario Iñarrea, Irurita
-Alejandro Cordoba, Azpilkueta
-Carlos Borda, Carmen Redin, Huarte
-Antonio Retegui, Ana Mª Guembe, Barañain
-Julian Arretxea, Asuncion Irigoien, Irurita
-Emeterio Guerendiain, Galar
-Daniel Iparaguirre, Teresa Iparaguirre, Burlata
-Juan Bautista Oteiza eta Ana Oteiza, Arraioz
-Esteban Alzuguren, Ana Mª Irigoien, Bera
-Lucio Irisarri, Fermina Goienetxe, Elgorriaga
-Fco. Javier Zubieta, Mª Cruz Andueza, Etxalar
-Julian Irisarri, Pilar Goienetxe, Elgorriaga
-Santi Hualde, Mª Carmen Elizalde, Zubieta
-Martin Barrenetxe, Urdazubi
-Jose Luis Arretxea, Gloria Maya, Etxalar
-Angel Iparraguirre, Mº Teresa Zubieta, Etxalar
-Pablo Olaizola, Mª Luisa Zaldainena, Urdazubi
-Laura Igantzi, Lesaka
-Angi Otxandorena, Juanito, Doneztebe
-Carlos Overtrails, Iruñea
-Jose Aguas Sevilla, Unzue
-Mercedes Zabalza, Olatz
-Vicente Vidaurreta, Iruñea
-Ignacio Marmaun, Mª Jose Juanena, Adriana, Erro
-Paula Huarte Arregi, Arizkun
-Bernardo Bazterrika, Sunbilla
-Juan Cruz Balda Arruti, Donostia
-Felipe Barberena Retegui, Aria
-Nicanor Ancho eta Maite Ancho, Hiriberri
-Juan Sein eta Jaione Sein, Igantzi
-Angel Apeceche eta Martin Apeceche, Erratzu
-Felix Almirantearena, Orbaitzeta



Komentarioak

  • artzain ibilitakoen bidaia

    Kaixo: Ni Josune naiz, ataundarra, zuen artean berria. Mezu honen bidez egitasmo honen sustatzailek zoriondu nahi zaituztet. Animo eta segi horrelako ekintzak antolatzen. Ondo izan. Josune.

    josune, 2013/08/03 21:51

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia