euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alacanten, Bartzelonan edo Madrilen bizi zara eta euskara ikasi nahi zenuke? Zergatik ez? Garaiz zaude izena emateko

2023/09/18

2023-2024 ikasturterako izen ematea zabalik dago Alacant, Bartzelona eta Madrilgo euskal etxeetan eta HEOn
2023-2024 ikasturterako izen ematea zabalik dago Alacant, Bartzelona eta Madrilgo euskal etxeetan eta HEOn

PUBLIZITATEA

Alacant, Espainia. Alacant, Bartzelona eta Madrilgo euskal etxe eta hizkuntza eskoletatik abisatu digute euren ikasturte berria hastear dagoela eta euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi duena garaiz dabilela izena emateko. Eskaintza zabala iragartzen dute ordutegiei, formatuei, mailei eta helburuei dagokienez, eta leku egokia daukate zerotik hasi eta lehenengo pausoak eman nahi dituztenentzat, hizkuntza hobetu nahi dutenentzat, mintza praktika egin, hizkuntzaren ezagutzan aurreratu edota baita ere HABEren azterketa ofizial bat prestatu nahi dutenentzat.

Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizialak A1, A2, B1.1 eta B1.2 mailako ikastaro presentzialak eskaintzen ditu. Matrikulazioa online da (www.portal.edu.gva.es/eoialicante) irailaren 15etik 20ra. Ikastaroak irailaren 25ean hasi eta maiatzean amaituko dira. Hizkuntza klaseez gain, hainbat kultur ekintza ere har daitezke, ikasitakoa praktikatzeko lagungarri, tartean euskal dantza ikastaroa, hitzaldiak, euskal musika kontzertuak eta Santa Ageda bezalako jai ospakizunak, besteak beste.

Eskaintza zabala eskaintzen dute, zerotik hasita, ordutegi eta maila guztiak, aurrez-aurre eta online... jarduerak lagun, kultura ere landu, praktikatu eta ikasitakoa erabili ahal izateko

Bartzelonako Euskal Etxean matrikulazio epea irailaren 22ra arte da zabalik. Aurrez aurreIidazkaritzan egin daiteke, astelehenetik ostiralera 11etatik 13etara eta 16etatik 20etara, edo Internet bidez, hemen azaltzen dena segituz. Ikastaroak urriko lehen astean hasiko dira eta ekainaren erdialdean amaituko. Ikastaroak goizez eta arratsaldez hauta daitezke astean zehar, baita larunbat goizetan ere. Aurrez aurreko saioez gain, online ikastaroak eskaintzen dituzte, tutoretza eta hilean behingo talde topaketa batekin.

Nahi izanez gero, HABEren azterketa ofiziala presta daiteke, bai Bartzelonan bai Madrilen. Madrilgo Euskal Etxean maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu. Eskolak goizez, arratsaldez eta gauez har daitezke. Zakantzarik baduzu, egin sare sozialen bidez edo telefono hauetan: 91 531 45 93 eta 628 675 072. Klaseak irailaren 25ean hasiko dira eta, aurreko urteetan bezala, klaseez gain, irakurle taldea, mintza topaketak eta bestelako kultur jarduerak ere izango dira.

Eskaintza anitza da, animatu eta galdetu zure kasua aipatuz!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia