2009/05/12

Datorren larunbatean, maiatzaren 16an, Txileko Santiagoko Eusko Abesbatzako kideak Bilbora helduko dira, elkartearen 70. urteurrena ospatzeko Euskal Herrira egingo duten lehendabiziko biran. Maiatzaren 24a arte izango dira Euskal Herrian eta zenbait emanaldi egingo dituzte, hala nola Plentzian, Donibane Lohizunen eta Bermeon, azken honetan herriko Habanera Jaialdian. Koraleko zuzendaria Patricio Aburto da eta presidentea Andoni Torrontegui.
Gehiago irakurri...
2009/05/12

Buenos Airesko euskaldunek urtero ospatzen dute Herri Urratsen euren bertsioa, hiriko Iparraldeko Euskal Etxearen eskutik. Aurtengoan, Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide Ramuntxo Camblong, eta Xamar eta Jose Angel Irigarai idazleak bertan. Argentinara egin duten itzuliaren azkeneko egunean zeuden eta Diasporako jendearekin egoteko aukera dezente izan ondoren, Diasporako festa euskaltzale bat bizitzeko aukera izan zuten. Baita loriatu ere. Etxeko kideak eta, oro har, euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen den jende multzoa gerturatu zen hiriburuko Moreno kalera, euskarazko jokoetan, dantzetan eta afari batean parte hartzeko. [IKUS ARGAZKI ERREPORTAJEA]
Gehiago irakurri...
2009/05/12

Ehun urtek hamaika esperientzia eta gehiago bizitzeko parada ematen dute, eta Maria Etxeberria Mendiluze altsasuarraren kasuan bi kontinenteen arteko bidea egiteko adina ere izan dira. Maria Argentinar Pampako Lonkimai herrian jaio zen orain dela mende bat, hara joandako guraso altsasuarren alaba. 'Estancia' edo arrantxu batean hazi zen, behi basatiak zaintzen eta gaztea zelarik familia Altsasura bueltatu zen. Ehungarren urtebetetzean Sakanako Guaixe aldizkariak guk jarraian laburbiltzen dugun elkarrizketa egin dio Mariaren seme Jesus Gallardori.
Gehiago irakurri...
2009/05/11

La Plata Buenos Aires probintzia argentinarretik datorkigu iragarpena, datorren ostegunean, bertako Euzko Etxeak eta Herrialde Katalanetako Etxeak elkarrekin antolatuta, hitzaldi eta ekitaldi bateratu baterako deia eginez, 'bi errealitate politiko eta historikoetako berri emanez, historikoki, gaur egungo uneraino heldu arte' mintzatuko baitira Gustavo Capdevila abokatua, La Platako Casal-eko presidenteordea, eta Leandro Etchichury, UBAko Antropologia doktoregaia eta euskal gizataldeko kide ezaguna. Ostegunean, arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza Fakultatean.
Gehiago irakurri...
2009/05/11

Atzerriko Athletic-en lagun taldeak eta Diasporako euskaldun asko eta asko irrikaz daude asteazkenean Athletic eta Bartzelonak jokatuko duten Koparen Finala ikusteko. Londresen, New Yorken, Buenos Airesen, Madrilen eta Bartzelonan euskal etxeek partida telebistan zuzenean ikusteko hitzorduak antolatu dituzte euren egoitzatan edota inguruko tabernetan. Gutxi batzuk, Italiako Lehoi Italiarrak peñako lagunak, kasu, Valentziara bidaia egingo dute giroaz zuzenean gozatzeko. Partida telebistan (ETB, TV-3 eta TVE) izango da ikusgai eta interneteko irrati eta online kontakizunen bitartez ere jarraitu ahal izango da.
Gehiago irakurri...
2009/05/11

Argentinara joandako euskaldunen bilobak dira Diana Huarte eta Daniel Gorostegui, eta Buenos Airesko pop elektronikoaren aitzindariak dira SHH taldearekin. Argentinan musika elektronikoa jorratzen duen talde bakanetakoa da SHH bikotea. Aitona nafarra duen Diana Huartek (Buenos Aires, 1979) egiten ditu SHHren kanten hitzak, eta Daniel Gorosteguiren doinuak abesten ditu. Gorosteguiren aitona Miarritzekoa zen. Lehen aldiz izan dira Euskal Herrian jotzen. Atzo eman zuten azken kontzertua, Elorrioko Parra tabernan (Bizkaia). Berria egunkariak eginiko elkarrizketa.
Gehiago irakurri...
2009/05/11

Mikele Irazusta Bahia Blanca hiri argentinarrean jaio zen 1993an eta 16 urterekin etorkizun handiko tenislaria da, Argentinako onenen artean. Aurten ITF-ko (International Tennis Federation) 18 urtekoen junior zirkuitoan lehiatuko da, ranking-a osatzeko puntuak eskuratzen hasteko. Euskonews Gaztea aldizkari elektronikoak jarraian laburbiltzen dugun elkarrizketa egin dio.
Gehiago irakurri...
2009/05/08

Hego Ameriketan da Ruper Ordorika, Pamiela Argitaletxearen eskutik, eta Buenos Aires, Montevideo, Bahía Blanca eta Rosarion aritu da honez gero. Ezagutzen zuen lehenagotik Diaspora, Kubako eta Estatu Batuetako euskaldunekin kontaktuan, baina harritu egin da Buenos Airesen, itzulian bisitatu duen lehenengo hirian, bizitutako giroarekin. “Hemen aurkitu dudan berotasuna eta oihartzuna ez da normala izaten; honek esan nahi du argi dagoela, nire ustez, badagoela hemen dinamika bat, badituzuela euskara klaseak... Euskal presentzia handia nabaritzen dut”.
Gehiago irakurri...
2009/05/08

Argentinako General Acha herriko Eusko Txokoa elkarteak Txahalaren Jaiaren 37. edizioa ospatu zuen joan den maiatzaren 1 eta 2an. Ekitaldia abeltzantza arloko bilkura garrantzitsuenetakoa da Pampetako inguru hauetan eta Euskal Etxeak 1971an antolatu zuen lehen aldiz. Aurtengo ikuskizunean zaldi heziketa erakusketak, desfileak eta folklore emanaldiak izan dira ikusgai, horien artean Los Guaraníes taldearen kontzertua Euskal Etxean. Jaia elkarteko zuzendaritza berriak sustatu duen indarberritzearen erakuslehio izan zen.
Gehiago irakurri...
2009/05/08

Mari Carmen Egurrola Totorica Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen apenas bost urteko neskatila zenean, eta orain, bizileku duen Boiseko bere etxetik, sarraski hartako 1.600 hildakoei ahotsa jarri die, Democracy Now! telebista eta irrati saioak bonbardaketaren 72. urteurrena dela eta egindako erreportaian. Programa hau Estatu Batuetako 750 irrati eta telebista estaziotan emititzen da. Egurrolarekin batera Patty Miller, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-eko zuzendaria ere hizlari izan zen, estatubatuarrei bertan gertatu zena eta bertatik atera beharreko ikasgaiak aipatuz [elkarrizketaren bideoa ingelesez].
Gehiago irakurri...