2023/10/04

Madrilgo euskal komunitateak sortu berria du "Vasco ilustre en Madrid" saria hiriburu espainiarrean eta bere lehenengo edizioan Luis de Lezama apaiz eta negozio-gizon arabarrari eman dio. Pertsona oso ezaguna da Lezama Madrilen eta oro har estatuko ostatuen negozioan eta baita Estatu Batuak edo Mexiko bezalako herrialdeetan ere bere kezka sozial eta jatetxeengatik. Saria Euskalerriaren Adiskideen ...
Gehiago irakurri...
2023/10/04

Urtero bezala urriko lehen asteburuan, Euskal Dantzarien Biltzarrak herrialde osoko dantzarien bilgarri den Euskal Herriko Dantzari Eguna egingo du datorren larunbatean. Aurtengoan, Donostiako Goizaldi taldearen 75. urteurrenarekin bat eginez, jaiaren egoitza hiriburu gipuzkoarra izango da. Edizio honek, gainera, bi donostiar omenduko ditu: Juanma Oronoz dantza maisua eta Tomás ...
Gehiago irakurri...
2023/10/03

Uruguaiko hiru euskal etxetako neska-mutiko, nerabe eta heldu talde batek asteburu ederra igaro du FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak antolatutako 24. Udalekuan. Hitzordua aurten, irailaren 22tik 24ra izan da, ohi bezala Canelonesen, berriz ere Villa Bautista kanpalekuan. Gogora dezagun Udalekua jolaserako eta ikasteko gune egoki gisa proposatzen duela FIVUK, euskal kulturaren zenbait ...
Gehiago irakurri...
2023/10/03

Bihar Madrilgo Euskal Etxean "Euskal Herriko industrializazioa: garapen ekonomiko baten oinarriak" titulupean emango duen hitzaldiarekin abiatuko du Carlos Larrinaga (Donostia, 1967) Historia Garaikidean doktore, Zientzia Politikoetan lizentziadun eta Granadako Unibertsitatean irakasle titularra denak euskal etxe madrildarrak abenduaren 14ra bitartean gauzatuko duen Euskal Herriko Historia ...
Gehiago irakurri...
2023/10/02

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateak abegia emango dio gaur arratsaldetik aurrera "Euskal Irudiak Literatura Amerikarrean: Hitzaldiak Robert Laxalten Jaiotzaren Mendeurrenean" Nazioarteko I. Sinposioari, unibertsitate bereko Rewest (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldea antolatzaile. Topaketak bi egun iraungo ditu eta bihar iluntzean amaituko ...
Gehiago irakurri...
2023/10/02

Ideia bilketa saio baterako deia egin dute Renon gaur arratsalderako, hirian aire zabalean kokatzekoa den euskal mural baten aurrean jendeak iritzia eman dezan, jasotako proposamen guztien laguntzaz egingo den margolanaren nondik norakoak argitu eta azken erabakia hartu ahal izan dadin. Murala egingo duten artistak Leire Urbeltz and Jaione Inda nafarrak dira, izan ere Nafarroako Gobernuaren beka ...
Gehiago irakurri...
2023/10/02

Chascomus hiriak badu dagoeneko erakusgai bere erdiguneko izkinetako batean “Guernica”, Pablo Picassoren obraren bertsio mural bat. Joan den larunbatean, irailaren 30ean, inauguratutako margolana, bertako Goi Mailako Heziketa Artistikoko Institutuko ikasleek egin dute, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide Rafael Aldatz irakaslea zuzendari. Murala Libertad Plazaren parean dago, Lastra eta Alvear ...
Gehiago irakurri...
2023/09/29

Brandsenek "Boulevard de los Vascos - Euskaldunen Ibilbidea" (sic) estreinatu du. Hiriko Udalbatzak, edo zehatzago egitura argentinarrean Concejo Deliberante izena hartzen duen organoak, 2228. ordenantza onetsi zuen irailaren 18an, Mitre kaleko zati bati, Ituzaingó eta Larrea kaleen artekoari, izen berri hori emanez euskaldunen presentzia hirian eta euren ekarpena ...
Gehiago irakurri...
2023/09/29

Irailaren 29tik urriaren 1era —gaur ostiraletik etzi igandera— Biarnoko Bizanos herriak, Paue ondoan, Festi 'Choeurs 2023 jaialdi artistikoren abegileku izango da, Paueko Lagut eta Maita (LEM) Euskal Etxea antolatzaile. Jaialdian euskal zein biarnes abesbatzak arituko dira, hala nola LEM euskal etxe anfitrioiko hiru abesbatzak —Basa Andere, Hegaldia eta Abesbatza ...
Gehiago irakurri...
2023/09/28

Oroitarazten dugu azken egunak geratzen direla Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2023ko ediziora aurkezteko. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da, 18:00etan Nevadako ordutegian. ...
Gehiago irakurri...