euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearen lan eskaintza: laguntzaile izan nahi euskal historia eta kultura zabaltzen?

2025/05/07

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea handitzen doa bere zeregin eta lana eta 'Heziketa Programetan Aditu' baten bila dabil Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak, Boise Basque Museum and Cultural Center-ek, lan eskaintza bat plazaratu du, pertsona baten bila ari baitira, Museoa eta bere ia 30.000 mila artikuluraino heldi diren bere edukiek gero eta jende gehiago erakartzen baitute, eta hobetu beharrean baitaude hauek errezibitu eta, oro har, bertako eta euskal kultura eta historia zabaltzen garatzen duten lana, euren Heziketa ...

Gehiago irakurri...


Gernika Bizirik Astea, Sao Paulon: futbola, arte plastikoa eta Joseba Sarrionandiak euskaratutako poesia brasildarra

2025/05/06

Sao Pauloko 'Gasa Guernica' antolatu du Gernika Bizirik Astearen laugarren edizioa 'Casa Guernica' Gobernuz Kanpoko Erakundea antolatzaile, aurten apirilaren 26tik maiatzaren 2ra luzatu da Sao Pauloko Gernika Bizirik Astea. Hasierako programari, beste hitzordu bat gehitu zitzaion, izan ere asteazken honetan, maiatzaren 7an, gauzatuko dena: Gernika Collage Experience erakusketa arratsaldeko 6etan inauguratuko da Sao Pauloko Cervantes Institutuan, André Hellmeister, Cezar Almeida eta ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak eta 'Lauburu México' Eskolak bat egin dute 2025eko ‘Pelota sin Fronteras’ programari begira

2025/05/06

Mexikon pilotaren aldeko lan ederra egiten duen 'Lauburu México' Eskolako pilotariak hiriko Euskal Etxean Mexiko Hiriko Euskal Etxeak ateak ireki dizkie 'Lauburu México' Pilota Eskolako arduradun eta ikasleei. Pilotari mexikar gazteek ‘Pelota sin Fronteras’ (Mugarik gabeko pilota) programari begirako sailkatzeko partidak jokatu zituzten Euskal Jai frontoian, hain zuzen pre-benjamin, benjamin, alevin eta infantil izeneko umeen kategorietan. Partiden bigarren faseko irabazleek ...

Gehiago irakurri...


Bere 130. urteurrenarekin bat Buenos Airesko Nafar Etxeak bere kultura ondarea digitalizatu eta balioetsiko du

2025/05/06

Jarduerak Nafar Etxean: "Poesiak tangoaren letretan" kultur topaketa. Daniel Remondeguik bere kamiseta trukatua Club Cubako pilotariarekin. Behean, ADOS Pilota taldeko banakako eskularien bisita eta 2024ko Euskararen Eguna Buenos Aires hirian, 1895eko azaroan, "Centro Orfeón Gayarre" deitu zuten elkarte bat sortu zen. Urtebete pasatxo ondoren, 1897ko martxoan, izena aldatu eta egundaino iraun duen Nafar Etxea ezarri zioten. Datorren azaroan, 130 urte beteko ditu Buenos Aireseko Nafar Etxeak, eta jarduera programa batez ospatuko dute, hilabetez hilabete, egun gutxi barru ofizialki aurkezteke. Jardueretako bat berezia ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza altua Tandilen Dantza Zuzendarien Bilkuran eta Tailer arrakastatsua, Gaztemundun trebatutakoen eskutik

2025/05/05

Zuzendarien Topaketaren baitan, Tandilgo Gure Etxean egindako Dantza Tailerrean herrialde osoko dantzariek hartu zuten parte Aurtengo Euskal Aste Nazionaleko anfitrioi izango den Tandilgo Gure Etxea bera izan zen Argentinako Euskal Etxeetako dantza taldeen zuzendarien azken Tailer eta Bilerako anfitrioi. FEVA antolatzaile, apirilaren 26 eta 27an, larunbat eta igandez. 37 dantza zuzendari bildu ziren, hogei euskal etxetik gora ordezkatuz. Dantza Tailerreko koordinatzaile, Eusko Jaurlaritzaren ...

Gehiago irakurri...


Aste honetako Fresnokoarekin hasiko da 2025eko AEBko Udako Euskal Besten sasoia, Boiseko 'Jaialdi' tartean

2025/05/02

Larunbat honetan, Fresnoko Euskal Besta Caruthers-en; eta igandean, "euskal gosaria", Etchechury-tarren Santa Fe euskal ostatuan Sartu gara beste urte batez maiatzean, eta Estatu Batuetan —aurten ohi baino lehenago— urteko euskal piknik eta festen sasoian; izan ere larunbat honetan bere Euskal Besta egingo baitu Fresnoko Euskal Etxeak, hasiera emanez urriraino luzatuko den AEBko urteroko uda giroko elkarretaratzealdi honi. Euskal Herrian herriko festak direna, Estatu Batuetan herri bakoitzeko euskal piknik edo festa dute ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Nafarren Etxean hasi da Espainiako Estatuko Nafar Etxeak ibiliko dituen 'Nafarroa Kantari' zikloa

2025/04/30

'Nafarroa Kantari' zikloa irekiz Doneztebeko Mendiko Abesbatzak Bartzelonako Nafarren Etxean emandako kontzertuko irudi bat Nafarroako Gobernuko Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo bertan zela kontzertua eman zuen joan den larunbatean Bartzelonako Nafarren Etxean Doneztebeko Mendi Abesbatzak "Navarra Canta-Nafarroa Kantari" izenpean Espainiar Estatuan barrena garatuko den zikloaren baitan. Nafarroako Abesbatzen Elkartea lankide. Ondoren ...

Gehiago irakurri...


Santiagoko Euzko Etxeko bikoteak irabazi du Liman 2025eko Mercomusa; 2026ko edizioa hiriburu txiletarrean izango da

2025/04/30

Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez txiletarrek irabazi dute 2025eko Mercomusa Asteburuan bukatu da Liman bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen 2025eko Mercomus eta begirada guztiak Txilera daude orain jarrita. Alde batetik, Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez bikote txiletarrek irabazi duelako Txapelketa, María Angélica Cofre eta Mariano Larrañagak osatutako bikote venezuelatarra bigarren. Eta bestetik, ekitaldia bukatu zenean ...

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Tres Arroyos sortu zeneko 141. urteurrenean partaide; Gernikari gorazarre Haritzaren kimu bat landatuz

2025/04/29

Playón Culturaleko ekitaldia; Mulazzi Museoan, ezk. esk., lehendakari H. Jaureribehere, S. Laborde, M. Hojbjerg, C. Cataneo eta solasaldiko antolatzaile Juan Moizzi; Plaza Vasca-n, Pablo Garate intendentea (beltzez) eta Hiru Erreka Desfile Zibikoan Tres Arroyos hiriak 141 urte bete zituen joan den ostegunean eta bertako Hiru Erreka Euskal Etxeak aktiboki hartu zuen parte ospakizun ekitaldi ugarietan. Ostegunean bertan, La Estación Kultur Etxean, Pablo Garate intendentea buru zela, omenaldia egin zitzaien komunitateko pertsona nabarmenei, ikurrina gainerako gizataldeetako banderekin batera partaide. Ostiralean, apirilaren 25ean, Juan ...

Gehiago irakurri...


49. Buenos Airesko Liburu Azoka: euskal gastronomia hainbat arlotako 50 emakumeri gorazarre eta Asel Luzarragaren azkena

2025/04/28

Euskal nobedadeak Buenos Aireseko 49. Nazioarteko Liburu Azokan: "Mamia: mujeres que han transformado la gastronomía vasca" (Mamia, euskal gastronomia eraldatu duten emakumeak) eta "Mozorroaren xarma" liburuaren itzulpena gaztelaniaz Joan den ostegunetik maiatzaren 12ra arte, Buenos Airesko 49. Nazioarteko Liburu Azoka egiten ari da Sociedad Rural elkartearen egoitzan. Ia hiru astetan zehar, milioi bat irakurle baino gehiagok eta argitaletxeen sektoreko hamabi mila profesionaletik gora bisitatuko dute. Berrogei herrialdetako mila eta bostehun erakusketari izango dira bertan. Eta urtero bezala, euskal kultura bertan izango da, Juan de ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia