euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat-ek Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa izan zituen gogoan ekintza banatan

2015/05/04

Bonbardaketaren urteurren egunean, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak bat egin zuen beste hainbat euskal erakunderekin euskaldunek jasotako erasoa gogoratzeko (argazkia EE)

2015eko elkarretaratzeen egitarauari eman zion hasiera Rosarioko euskal etxeak euskal gizataldearen barnean garrantzi handia duten bi data ospatuz, Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena. Berri honekin batera, Zazpirak Bat-ek jakinarazi du abiatu direla ddagoeneko euskal etxean dantza eta euskara klaseak eta baita Zine Zikloa ere. 

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleok elkarteak argazki lehiaketa jarri du abian, "Euskal aztarnak Valentzian" gaiarekin

2015/05/04

Valentziako Euskaltzaleok elkartearen aurreneko Argazki Lehiaketaren afitxa

Valentziako Euskaltzaleok elkarteak argazki lehiaketa deitu du, eta iragan maiatzaren 1az geroztik irekita dago lanak bidaltzeko epea. Lehiaketaren gaia "Euskal aztarnak Valentzian" da, eta edonork parte har dezake. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 7a izango da. Partehartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.

Gehiago irakurri...


Frantziako euskal etxeek bilkura egingo dute bihar Paueko Lagunt eta Maita euskal elkartean

2015/05/01

Paueko dantzari gazteen taldea, elkarteak apirilean egin zuen Amicale festan (argazkia Pau EE)

Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeak Frantziako beste euskal elkarteak hartuko ditu bihar. Pariseko eta Bordeleko euskal etxearekin batera bilera egingo dute, eta euskal etxeen proiektuei eta egunerokotasunari buruz mintzatuko dira. Bertara bilduko da baita ere Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Jaurlaritzako zuzendaria, bere bulegoko Manu Meaurio teknikariarekin batera..

Gehiago irakurri...


Gardnervilleko Lekumberry familia, Douglas County Historical Society-ren ekimen berriko lehen protagonista

2015/05/01

Gardnervilleko JT euskal ostatua kudeatzen dute Lakumberrytarrek. Marie-Louiseren ustetan ohorea da bertakoen historia bere familiarenaren bitartez kontatzea (argazkia JT)

Nevadako Douglas County Historical Society-ren helbururik behinena, historia mantendu eta zabalduz, herritarren eta bisitarien bizitza aberastea da. Webgunean azaltzen duen pentsamolde honi jarraiki, igande honetan, maiatzaren 3an, historia programa berria hasiko dute, hiriko Lekumberry familia euskalduna protagonista. "Ohorea da guretzat", onartu dio euskaraz EuskalKultura.com-i herrian bertan jaioa euskaltzale aktiboa den Marie-Louise Lekumberry-k.

Gehiago irakurri...


Topaketa jendetsua antolatu zuen Euskadiko euskal-venezuelar elkarteak iragan astean Galdakaon

2015/05/01

2015eko Euskal Venezuelar Elkarretaratzeko bazkaria Galdakaon. Jatetxeko zenbait aretotan banatu behar izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)

Ehun partaidetik gora bildu ziren joan den astean Euskadiko Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak antolatuta Galdakaon egin zen urteko bileran. Elkarretaratzeak iaz baino lagun gehiago bildu zituen, hiru belaunalditako kideak 90 urtetan zeudenak eta laupabost urtetakoak, euskal eta venezuelar sentimentuak lokarri. 

Gehiago irakurri...


Literaturak, hitzaldiek eta musikak bermatuko dute euskal kulturaren presentzia Buenos Aireseko 41. Liburu Azokan

2015/04/30

2009ko Liburu Azokako euskal standa (argazkia EuskalKultura.com

Urtero bezala, bere azken argitalpenen berri emango du 2015ean ere Juan de Garay Fundazioak Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan. Euskal standa maiatzaren 11 arte egongo da ikusgai eta bertan bilduko dira idazleak eta Argentina zein Euskal Herriko hainbat argitaletxeren lanak. Ekitaldi nagusia, hitzaldiak eta kontzertua barne, datorren asteartean, maiatzaren 5ean, izango da, Azokako Domingo F. Sarmiento Aretoan.

Gehiago irakurri...


Federico Borras Alcain: "Argentinan estimu handia zaie euskaldunei, baina bideratzen asmatzen ez badugu urtzen joan daiteke"

2015/04/30

Federico Borras Alcain 40 urteko abokatu argentinarrak zuzentzen du Zilarrezko Ezteiak ospatzen ari den Parana-ko Presencia Vasca irratsaioa

Abokatua da, zerga kontuetan aditua. Bi alabaren aita, dozena bat urtez izana da Urrundik Euskal Argentinar Elkarteko lehendakaria, baita dantzaria ere, eta segitzen du behar denean txistulari lanetan. Bera zuzendari duen Presencia Vasca irratsaioak hogeita bost urte bete berriak ditu Paraná Entre Rios probintzia argentinarreko hiriburuan eta lagunarteko giroan ospatu dute, joan den igandean, saio berezi bat eta urteurren bazkari berezi batean bildurik.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Udalak Beti Jai pilotaleku historikoa (1893) bereganatu du, 7 milioitan, espropiazio bidez

2015/04/30

Madrilgo Beti Jai pilotalekua bere urrezko urteetan. Donostian finkatu zen Jose Arana enpresari eskoriatzarrak eraikiarazi zuen 1893an.

Urtetan ibili da Hiritar Plataforma bat Madril erdigunean, Castellana Pasealekutik metro batzuetara dagoen XIX. mendeko eraikin hau berreskuratu eta zaharberrituta jabego eta erabilera publikora pasa zedin borrokatzen. Madrilgo Udalak 2010ean hasi zuen espropiazio prozesua orain amaitu da, Udalak ia zazpi milioiren truke bereganatu duenean, Madrilgo Gorenak jabeek eskatzen zituzten 12 milioietatik xifra horretara jaitsita. Maiatzaren 24ko hauteskundeetatik aterako den udalbatzak erabakiko du orain eraikinarekin zer egin.

Gehiago irakurri...


2015eko Robie Creek-eko lasterketak, "AEB iparmendebaldeko gogorrenak", euskaldunak hartu ditu gaitzat

2015/04/29

Aurtengo lasterketan parte hartutakoen herena ia boluntario lanetan aritu zen, horietako asko euskaldunak ziren, gainera (Argazkia: Sawtooth Photo Pros)

Apirilaren 18an egin da Boisen 38. Race to Robie Creek (lasterketa Robbie Creek-era) norgehiagoka, 2.400 bat lagun korrikari. Urteekin, kirolari profesionalentzat bakarrik ez, jendea batzeko aitzaki ere bihurtu da ekintza hau, nahiz eta antolakuntzak dioenez “(AEB) iparmendebaldeko lasterketa gogorrena” den. Aurten euskal kultura izan du leitmotifa eta euskaldunek “ohi baino gehiago lagundu dute”, adierazi dio Brian Rencher antolatzaileak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


‘Pilpileando Argentina’ ibilbide gastronomikoa: 2015 osorako behin behineko egitaraua kaleratu du Itziar Aguirrek

2015/04/29

Itziar Aguirre, Lapridako euskal etxeak 2012an antolatutako Pilpileando ekitaldian

Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak sortutako ekimenak Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzea du helburu baina ez du hori xede ez bakarra ezta nagusia ere. Jardunbide handia daukan chefak euskaldunek laguntzeko daukaten jarrera bultzatu nahi du, eta partaide izango diren euskal etxeei ekimena herri mailan zabal dezaten eskatzen die, partaide euskaldun eta euskaldunak bilduz, oihartzunik handiena izanik, dohaintzak ere ahal eta handienak izan daitezen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia