euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adineko euskal amerikarren bideo elkarrizketekin aberasten hasi dira 'Bridge to the Pyrenees' webgunea

2016/04/26

Hogeita hamabost urtez aritu dira Gariador eta Etcheverria Kalifornia hegoaldera joandako euskaldunen datuak biltzen (Irudia: B.T.T.P.)

2009an ekin zion Mitch Gariador-ek 'Bridge to the Pyrenees' webguneari, "35 urtetan zehar Hego Kaliforniako euskal immigrateez biltzen joandako informazioa publikoaren esku jartzeko". Ez du webgunearen berri gehiegi zabaldu, “dugun informazioaren %25a ere igo ez dudalako”. Orain, baina, bideo elkarrizketak ere gehitzen hasi dela, “ataria iragartzeko moduan” dagoela esan dio EuskalKultura.com-i. Gariadorrekin batera, Jeanette Bidart eta Marianna Etcheverria ari dira lanean, Memoria Bizia proiektuko lankide.

Gehiago irakurri...


Maite Ibañez, 'Origen' (ETB): "Saioak harrera ona badu, Diasporako euskaldunen istorio gehiago ikertuko ditugu"

2016/04/26

Juan Martin Guevara (ezkerrean), Ché-ren anaia, Gebaratarren gaztelua bisitatzen, Araban, "Origen" saioa grabatzen (irudia ETB)

Ziurrenik nazioartean interes gehien piztu duen ETBren saioa da 'Origen', eta estrenatu aurretik gainera! Genealogia eta Diaspora batzen dituen saioak Euskal Herrira ekartzen ditu emigratutako euskaldunen ondorengoak, euren sustraien bila. Normala denez, berria ziztu bizian zabaldu zen euskal etxeetan eta ehundaka bolondres aurkeztu ziren euren betiko ametsa bete nahian. Irailean estrenatuko diren ataletan besteak beste Che Guevararen anaia, Andeetako hegazkin istripuan izan zen Eduardo Strauss Urioste edo Guillermo Amutxastegi zesta jokalari mitikoaren loba ikusiko ditugula aurreratu digu Maite Ibañez produktoreak.

Gehiago irakurri...


Turismoa eta sorpresak Euskal Herrirako bisita gaur bertan hasiko duen euskal argentinar taldearentzat

2016/04/26

Jose Luis Salomon Saladilloko alkateak agurtu zituen bidaiariak. Argazgian, taldeko lagun batzuk (argazkia abc Saladillo)

Bi astez luzatuko da taldeak Euskal Herrian barrena egingo duen bisita. Hegoaldeko zein Iparraldeko leku esanguratsuenak ezagutuko ditu Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen baitan sortutako taldeak. Ohiko tokiak ezagutzeaz gain, espero ez dituzten sorpresak ere izango dituzte… Bidariariak gaur iritsiko dira ostera osoko oinarri izango duten Azpeitiko Loiolara.

Gehiago irakurri...


Euskadiren Ordezkaritzak Kultur Eragileak izeneko elkarrizketa sorta ezagutzera gonbidatu ditu euskal etxeak

2016/04/25

Kultur Eragileak bildumak Karlos Argiñanori egindako elkarrizketaren irudia

Kultur Eragileak izeneko bideo-elkarrizketa bildumak kultur ondareari eta batez ere euskal kultur ondareari buruzko gogoeta egitera bultzatzen du. Euskadiren Argentina eta Mercosurrerako Ordezkaritzak, kultur eragile horiekin grabatutako materiala eskaintzeaz gain, interesa duten euskal etxeei bideoetan agertzen diren euskal erreferenteekin bideokonferentziak egiteko aukera ere ematen die. Probesteko moduko aukera!

Gehiago irakurri...


Euskal kulturan murgildu eta uda donostiarraz gozatu nahi? Basque Yourself ikastaroan izena eman ezazu!

2016/04/25

Donostiako Miramar Jauregian emango dira Basque Yourself ikastaroaren klaseak

Lehendabiziko "Basque Yourself International Summer School" ikastaroa ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian. Punta puntako irakasleak izango ditu: Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologoa, Kepa Junkera musikaria... Klaseak ingelesez emango dira eta ikastaroaren prezioa 1.800 eurokoa da. Izena emateko epea ekainaren 1ean itxiko da (eta oraindik beka batzuk gelditzen dira eskuragarri).

Gehiago irakurri...


Bihartik eta ostirala bitartean Gure Arropa euskal jantzien erakusketa ikusgai Montevideon, Uruguain

2016/04/25

Magdalena Mignaburuk sortutako ‘Gure Arropa’ euskal jantzien erakusketa Uruguaira iritsi da. Argazkian, San Jose herriko San Jose Kultur Gunean

Uruguaiko Carmelo eta San Jose herrietan aurkeztu ondoren, Uruguaiko hiriburura iritsiko da bihar Magdalena Mignaburu Gure Arropa euskal jantzien bere erakusketa ibiltariarekin. Arropa bilduma aste bukaerara arte egongo da ikusgai Montevideoko Centro Euskaro euskal etxean; inaugurazioan hitzaldi bat eskainiko du Mignaburuk, bihar asteartea, arratsaldeko 7etan.

Gehiago irakurri...


Etxeparek deialdia egin du euskal irakurleak hautatzeko Txile, Kuba, Irlanda, Iparralde eta Txekiar Errepublikarako

2016/04/22

Habanako Unibertsitatea, Kuban

Etxepare Euskal Institutuak bost Euskara eta Euskal Kultura irakurle hautatzeko deialdia plazaratu du. Lanpostuak unibertsitate hauetan izango dira: Txileko Unibertsitatean eta Txileko Unibertsitate Katolikoan (Txile); Habanako Unibertsitatean (Kuba); Corkeko Unibertsitatean (Irlanda); Université de Pau et des pays de l'Adour (Iparralde) eta Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekiar Errepublika). Argibideak, jarraian.

Gehiago irakurri...


"Sorginen kondaira" plazaratu dute, euskal mitologia pertsonaietan girotutako 3D bideojoko berria

2016/04/22

Sorginen kondaira 3D bideojokoaren aurkezpena atzo Bilbon

Binary Soul enpresak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera aurkezten du Sorginen Kondaira, euskal mitologian girotutako 3D bideo-jokoa da. Euskal kultura eta euskara haur eta gazteei gerturatzeko xedea du eta horretarako, gure geografiako zenbait leku enblematikotan inspiratu da, eta bertan kokatu du agerleku dituen paisaiak. Atzo Bilbon eginiko ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Bizkako Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko, eta Binary Soul eta Elkar enpresetako ordezkariek hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


Selma Huxley omenduko du gaur Oñatiko Udalak eta beka bat sortuko du ikertzailearen izenarekin

2016/04/22

Selma Huxley duela urte batzuk Donostiako Untzi Museoan (argazkia Usoz-DV)

Oñatiko Udalak (Gipuzkoa) laster argitaratuko duen "historia genero ikuspegitik ikerketa bekak" Selma Huxley izena izango du. Bide batez, gaur ostirala omenaldia jasoko du Huxley-k Oñatiko Unibertsitatean, Euskal Herriko eta Kanadako historiaren ezagutzan eginiko lan izugarria eskertzeko. Artikulua Goiena aldizkarian eman du argitara Oihana Elortzak.

Gehiago irakurri...


Mikaela Goicoechea:"Maite dut euskal kantua eta nahiko nuke denbora bat eman Euskal Herrian nire euskara aurreratzeko"

2016/04/21

16 urte ditu Mikaela Goicoecheak. Kontzertua emango du larunbat honetan Rock Springs, Wyoming-en (argazkia EuskalKultura.com)

Wyoming-eko Rock Springs-en jaioa, Estatu Batuetan, Mikaela Goicoecheak 16 urte dauzka eta kantuzalea da oso. Larunbat honetan emanaldia antolatu du bere sorterriko Broadway Antzokian dirua lortzearren New Yorkera joateko, kantua ikasi nahi baitu uda honetan Sagar Handiko akademia prestigiotsu batean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia