2010/09/29

Aurrera darrai Patxi Lopez lehendakaria Txinara egiten ari den bisitak eta burututako ekitaldien artean euskal enpresen lekutzea bultzatuko duen Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin akordioa aipatu daiteke. Era berean Lopezen ordezkaritzak Basque Culinary Center fakultatea eta euskal moda ezagutzera eman zituen. Gaur lehendakariak hitzaldia emango du CEIBS Negozio Eskolan eta Jiangsu-ko gobernadorearekin bilduko da. Bihar Expoa eta Shanghaiko Euskal Etxea bisitatuko ditu.
Gehiago irakurri...
2010/09/29

Nafarroa Behereako Irisarrin euskal bertsolariek eta argentinako payadore batek saioa egingo dute gaur, Lanku eta EKE elkarteek antolatu duten kultur arteko topaketetan. Horrez gain bisitariek 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ikusteko aukera izango dute eta 'Kultur arteko bertsu bira' bideoaren emanaldia ere egingo da. Bideo honetan bertsolariek eta payadoreek 2008an Argentina, Uruguai eta Brasilen egin zuten bira jasotzen da.
Gehiago irakurri...
2010/09/29

Joan den irailaren 19an gauzatu zen Buenos Aires probintziako Cañuelas herrian 'Kilometroak' lasterketaren IV. edizioa. Aurreko urteetan bezala, 10 kilometro ibili behar izan zituzten parte hartzaileek eta nahiz eta gizonezko eta emakumezko kategorietan irabazle bakarra izan, korrikalari guztiek jaso dute sari bat Denak Bat Euskal Etxearen eskutik.
Gehiago irakurri...
2010/09/29

Barakaldarra da Hermogenes Rebolleda eta 1936ko gerlak, lehenik, eta II. mundu gerlak ondoren, markatu zuten bere bizitza. Gaur, 81 urte dituela, atzerabegirakoa ematen dio bere ibilbideari bizileku duen Guatemala Hiritik. 1959tik 1990. hamarkada erdira arte euskal etxe aktiboa izan zuen Guatemalak. Egun, euskaldun gutxi batzuk eta euren ondorengoak bizi dira bertan, horietako bat Hermogenes.
Gehiago irakurri...
2010/09/28

Askok Don Garate euskal kaliforniarra Juan Bautista de Anza esploratzailearen papera egiten gogoratuko dute: 1775ean egun San Frantzisko den lekura heldu zen esploratzailea bezala zaldi gainean eta uniformea jantzita. Garatek Anzaren papera egiten zuen --euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko hitzak tartekatuz-- ikasle eta turistentzako 'Anza Days' historia jaialdian eta Arizonako historia guneetan. Joan den irailaren 21ean hil zen Kansasen.
Gehiago irakurri...
2010/09/28

Izen-deiturarik ez da jakitera eman berri hau idazteko momentura arte bederen, baina Espainiako Polizia Nazionalak operazio bat hasi du bart gauez, astelehenetik asteartera arteko gauean Askapena mugimenduaren kontra, hainbat atxiloketa eta miaketa eginez Euskal Herrian, talde hori 'ETAren nazioarteko aparatua' delakoan, adierazi dute borroka antiterroristako iturriek.
Gehiago irakurri...
2010/09/28

Azken hamar urteotan egin duen bezalaxe, aurten ere Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak Uruguaiko Ondarearen Eguneko ospakizunetan parte hartu du, izan ere elkarteko 'ateak zabaltze' ekitaldi batekin, bere bortak bertara hurbildu zaizkion lagun guztiei irekiz. Elkarteak euskal kultura ezagutzera emateko hainbat ekimenez errezibitu ditu bisitariak, besteak beste gastronomia, heraldika eta euskal pilota erakustaldiekin.
Gehiago irakurri...
2010/09/28

Maiatzetik hona eta hilean behin Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko emakume talde batek literatur ekitaldia eskaintzen die bertara hurbiltzen direnei. Vivi Garcia zuzendari, idazle askok moldatutako ipuinak kontatzen dituzte andreek, eta kontakizunen bidez, 'irudimenezko bidaiak' egitera gonbidatzen dute publikoa. Beste alde batetik eta proposamen kulturalen artean baita ere, euskal zine zikloarekin jarraitzen dute Laurak Bat-en.
Gehiago irakurri...
2010/09/28

Bilbo eta Medellin hirien arteko sen¡detzeak sendo dirau eta bukatu berria den udan Bilboko hamabost lorategi ikusgai egon dira Medellingo 'Urban Garden' izeneko erakusketan. Medellindik New Yorkera doa erakusketa, hastear dagoen urri honetan inauguratzeko. Antioquiako Euskal Etxeko John Alejandro Ricaurte eta Leidy Catalina Fernández kideek dakarte erakusketaren berri.
Gehiago irakurri...
2010/09/27

Bartzelonako Euskal Etxeak urriaren 30etik abenduaren 4a bitartean egingo du aurtengo EH Sona! euskal musika jaialdia. Datozen egunetan aurtengo talde eta kantariak nortzuk izango diren jakitera emango dute, baina bitartean badute euskaraz abesten duten musika talde gazteentzako berri onik: azaroaren 20ean jaialdian kontzertua emango duen talde bat lehiaketa bidez aukeratuko dute. Lehiaketan izena eman eta maketak aurkezteko epea urriaren 20ean itxiko da.
Gehiago irakurri...