euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atal hau uztailean itzuliko da. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Aurelia Arkotxa: 'Diasporako euskaldunek enbaxadore bat behar baldin badute Euskaltzaindian, ni prest naiz'

2007/03/31

Aurelia Arkotxa euskaltzain berria Euskaltzaindiak Aurelia Arkotxa idazle lapurtarra aukeratu zuen atzo euskaltzain oso, Donostiako egoitzan egin zuten bilkuran. Arkotxak 25. aulkia beteko du eta gehiengo osoa lortu zuen bozketan, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen legez. Baigorrin jaioa Hendaia bizi da egun Arkotxa, baina urte luzeak pasa ditu Kanadan ere, hango euskal taldeekin harremanetan. Diasporarekiko sentsibilitate berezia agertzen du euskaltzain berriak, eta Argentinara bidaiatzeko asmoa azaldu dio BasqueHeritage.com-i, Tres Arroyosen bizi izan zen aitatxiren bidea berregin eta hango euskaldunekin harremanak sakontzeko.

Gehiago irakurri...


Raúl Bereciartua hautatu dute aurtengo Euskal Astea eratuko duen Rosarioko Zazpirak Bat EEko lehendakari

2007/03/31

Joan den larunbatean Rosario Zazpirak Bat-ek euskal etxearen egoitzan eginiko Batzarraren irudia Urte berezia izango da aurtengoa Rosarioko Euskal Etxearentzat, izan ere Zazpirak Bat-a Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza bilakatuko baita datorren urrian. Ekitaldi garrantzitsu hori bere baitan bilduko duen urteko plangintza osatu eta kudeatzeko, Ohiko Batzar Orokorra eta haren barnean hauteskundeak egin zituen erakunde euskal rosarioarrak joan den larunbatean, Zuzendaritza Berria hautatuz eta Raúl Bereciartua ezarriz bertako presidente.

Gehiago irakurri...


Atal hau uztailean itzuliko da. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Sail hau berritzekotan gaude. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Alec Reid irlandarra Boiseko Euskal Ikasketen Nazioarteko Mintegiko hizlarietako bat izango da, apirilaren 20-22an

2007/03/30

Alec Reid apaiz irlandarra Euskal Herriko bake prozesuaz arituko da (argazkia JRocadeV) Idahoko euskal komunitateak eta Boiseko Estatu Unibertsitateak antolatuta, Euskal Ikasketen Nazioarteko Mintegia egingo da Boisen apirilaren 20tik 22ra. Mintegian izango diren hizlarien artean Alec Reid apaiza, Irlandako bake prozesuaren sustatzaileetako bat, eta Ibon Mendibelzua, Euskadiko Ordezkaria Bruselan izango dira. Hiru bilkura egunek alde akademiko eta kulturalak batuko dituzte, eta Jimmy Jausoro zena omenduko dute. Jausoro Idahoko euskal komunitatean itzal handiko gizona izan zen eta urtetan bere akordeoiaren musikarekin euskal jai ugari alaitu zituen.

Gehiago irakurri...


'Euskal Diasporaren nortasuna egun Argentinan' gaiaz mintzatu zen Eduardo Torry Villegaseko Euskal Etxean

2007/03/30

Eduardo Torryk eskaini zuen hitzaldiaren argazkia 'Euskal Diasporaren nortasuna egun Argentinan' gaia izan zen Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA) irakasle den Eduardo Torry-k Buenos Aires probintziako General Villegas herriko Euskal Etxean eskaini zuen hitzaldiaren izenburua. Ekimenak euskal immigrazioaren gaiaz interesatutako jendeak erakarri zituen, eta oro har aztertu zena Argentinan euskal jatorriko hainbatek bere euskal nortasunari eustearren egiten duten ahalegin antolatua izan zen, esan nahi baita euskal etxeen fenomenoa 1877an Laurak Bat lehenengo euskal etxea Buenos Airesen sortu zenetik egungo egoeraraino, herrialde osoan ehun bat euskal etxe dauden honetan.

Gehiago irakurri...


Jose Mugica eta Francisca Garitano bergararren ehundik gora ondorengo bildu ziren Macachinen, Argentinan

2007/03/30

Mugica familiako 140 kidetik gora bildu ziren Macachingo topaketan (argazkia  Marigen Mugica) Pampa probintzian kokaturiko Macachin hiria bertako Mugica familiak antolatu duen lehendabiziko elgarreratzearen lekuko izan zen, joan den martxoaren 10ean. Bergarako Jose Mugica eta Francisca Garitano euskaldunen ondorengoak dira Mugica famili honetako kideak eta bost belaunaldi biltzea lortu zuten topaketan. Bileran gainera La Florida izena duen arrantxua erosi zuteneko mendeurrena ospatzeko aukera izan dute, are gehiago etxeak oraindik familiaren eskutan jarraitzen duela kontuan izanda. Bergarako Usati baserritik sortutako familia zabal honen Argentinako oinetxea bilakatu da La Florida.

Gehiago irakurri...


Sail hau berritzekotan gaude. Barkatu eragozpenak

2007/03/30

Barkatu eragozpenak.

Gehiago irakurri...


Elkartearen eta bertako euskaldungoaren informazioa jasotzen du Limako Euskaletxearen webgune berriak

2007/03/29

Euskaltxearen webgune berriaren sarreran dagoen bertako euskal komunitateari buruzko artikulua Atzean utzi dute Peruko Euskaletxekoek --honela idazten dute euskal-peruarrek euren elkartearen izena-- orain artean euren buruaren interneteko erakuslehio izan duten behin-behineko orrialde estatiko zaharra. Urrats berriak behar bezalako sarrera ematen die munduko euskal etxe webgunedunen artera. Egia esan, merezi zuen halako zerbait munduko euskal komunitateetan seguruenik historia antolatu zaharrena daukan Limakoak, bertakoa baita 1613an ofizialdutako araudia eta guzti jardun zuen Arantzazuko Amaren Anaiartea, Peruko hiriburuko euskaldunak biltzen zituena eta Euskal Herritik kanpoko munduko euskal elkarterik zaharrena izan daitekeena. Ez da marka txarra XVII. mendeko historia zaharra XXI mendeko tresnez ezagutarazi eta gisa horretan kateari segida ematea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia