euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizi dugun Covid garaian sukaldari gazteek hartu dute lekukoa San Nicolaseko Euskal Etxeko proiektu solidarioetan

2020/10/14

San Nicolaseko Euskal Etxeko sukaldari gazteak paella prestatzen, maskarila eta distantzia errespetatzen Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.

Gehiago irakurri...


2020-21 ikasturtean Euskal Etxeetan euskara irakasteko dirulaguntza deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak

2020/10/13

Euskal Etxeeen eta euren federazioen eskutik ematen diren euskara klaseak dirulaguntzen ditu Etxepare Euskal Institutuaren Deialdiak Joan den ostiralean argitaratu zuen EHAA buletin ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren (EEI) zuzendariaren irailaren 1eko Ebazpena, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean emandako euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdiarekin. Deialdiak 242.000 euroko zuzkidura dauka orotara, horietatik 62.000 euro urri-abenduko epeari dagokiona, eta beste 180.000 euro urtarril-irailekoari. ...

Gehiago irakurri...


Donostia izango da 2021ean AEMI, Europako Migrazio Erakundeen Elkartearen Urteroko 30. Konferentziaren egoitza

2020/10/13

Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta euskal hizlari AEMIren 2018ko Bilkuran, Poloniako Gdynia-n (argazkia BO) AEMI (Association of European Migration Institutions edo Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) du izena Europako (eta munduko, Europakoak ez diren kideak ere baditu-eta) hainbat herrialdetan migrazioen gaiaz arduratzen diren erakundeak biltzen dituen elkarteak. Elkarte horretako kide da 2007az geroztik Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egun Gorka Alvarez ...

Gehiago irakurri...


Toti Martínez de Lezea arabar idazlea Mitologiaz solastu zen Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Ikastetxeko ikasleekin

2020/10/13

Toti Martínez de Lezea Euskal Echea-ko ikasleekin hizketan Bertako Euskara eta Euskal Kultura Departamentuak gonbidaturik Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Ikastetxeko ikasleekin ‘elkartu zen’ Toti Martínez de Lezea Euskal Herritik, Zoom plataformaren bidez. Bigarren mailako taldeekin, Euskal Mitologiaren unitateko gaiak jorratu zituzten hizlariak eta gazteek. Lehenengo mailan, berriz, jolas moduko ekintza bat egiteaz gain, hainbat ipuin ...

Gehiago irakurri...


AikoEskola.eus, lehenengo Dantza Tradizional Online Eskola abiatzear: nonahitik ikas ditzakezu euskal dantzak

2020/10/09

"Hasi dantzan! Proba ezazu 15 egun doan!", gonbidatzen dute AIKO Taldeko eta Eskolako lagunek 15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, AIKO Taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest. Zorroztasun eta gizarte erantzukizun irizpideak jarraituz eta osasun agintariek emandako aholkuak betez, 2020-21 ikasturteko aurrez aurreko klaseak eten egin ditu aldi baterako, baina, aldi berean, AIKO Eskola jarri du martxan, euskal dantza ...

Gehiago irakurri...


Aissa Intxausti Lekeitiotik eta Dylan Inglis Bristoldik elkarrekin arituko dira bertsotan asteburu honetan ETBn

2020/10/09

Dylan Inglis, Alissa Intxausti eta Eider Perez asteburu honetan ETBk emitituko duen Hitzetik Hortzera saioan Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dute, astero bezala, asteburu honetan, ETBk Eider Perez aurkezle bertsolaritzari eskaintzen dion Hitzetik Hortzera saioan, Bertsolari Elkartetik adierazi denez.

Gehiago irakurri...


Itxialdia kantxa berritzeko baliatuta, "normaltasunez" ari da lanean Tandilgo Jai Alai Trinketea, protokoloak jarraituz

2020/10/09

Tandilgo Jai Alai Trinketea, berritua Tandilgo Euskal Etxeko Jai Alai Trinketeak eta Euskal Etxeak berak ateak itxi behar izan zituzten martxoaren amaieran, Argentinan derrigorrezko itxialdi prebentiboa indarrean sartu zenean. Etenaldi honi "onuraren bat ateratzeko", aktibitaterik gabeko hilabeteetan berritze lanak egiteko probestu zuten pilotalekuko arduradunek. Zehatzago esatearren, sabaia margotu ...

Gehiago irakurri...


Covid-19a dela-eta, Jaurlaritzak ez du 2020-21 AEB & Latinoamerikarako bekarik deituko; Europarako, 8 beka

2020/10/08

Aurten ez dira Euskadiren AEB eta Latinoamerikarako bekak deituko; Europarako, zortzi, bi Bruselan, sei Gasteizen Covid-19a dela-eta Europar Batasunak hirugarren herrialdeekiko mugak itxita, Eusko Jaurlaritzak ez du Kanpo Harremanen arloan 2020-2021erako AEB & Latinoamerikako Ordezkaritzetarako bekarik deituko, eta Europarako, berriz, zortzi deituko ditu, horietarik lau Europako Gaiei atxikiak, beste bi Kanpoan den Euskal Komunitateari, eta gainerako biak Kanpo Harremanei. Europako Gaietarako lau bekei dagokienez, ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskotik, BEO euskal elkarteak inkesta bat antolatu du, arteen aldeko bere lana hobeto bideratzen saiatzeko

2020/10/08

Galdera eta xehetasun askoko inkesta da bere jardunaren nondik norakoak hobetu nahi dituen BEOk planteatu duena San Frantziskon egoitza duen baina bazkideak herrialde osoan dituen BEO (Basque Educational Organization) elkarteak mezua bidali zuen atzo gure erredakziora, plazaratu berria duten inkestaren berri eman eta bere zabalkundea areagotzeko. Euskaldunei eta euskal kulturari buruzko ezagutza bere inguru iparramerikarrean hedatu eta hobeki ezagutaraztea sortze-helburu duen erakunde honek, bere jarduna, eta ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeak 38 urte bete ditu eta ohiko bozkarioz ari da ospatzen, baina era birtualean

2020/10/08

Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxearen 38. urteurrena Ibaiko Izarra Euskal Etxean bilduta, Concordiako euskal gizataldea bere elkartearen 38. urteurrena ari da ospatzen hilabere osoan, joan den astelehenetik hasita, 1982ko urriaren 5ean sortu baitzen. Pandemiagatik ezin dute aurrez aurre ospatu, “afari handi batekin, euskaldunek ohi duten moduan” diote Euskal Etxekoek; baina ez dute data oharkabean pasatzen utzi nahi izan eta sare sozialetara ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia