euskal diaspora eta kultura

2012/07/16
Editorial Para Dummies argitaletxeari esker, EuskalKultura.com-ek "Euskera para dummies" liburuaren bost ale zozketatuko ditu uztailaren 31ean eta irailaren 5ean. "Euskera para dummies" oinarrizko euskara eta euskarazko esaldi erabilgarriak ikasteko gida azkarra da gaztelania abiapuntu. Ez da berez hizkuntza ikasteko metodoa, baina irakurleek eguneroko egoeretan elkarrizketa sinpleak mantentzeko adina ikasiko dute. Liburua 2009an Frantzian argitaratu zen "Basque pour les nuls" (Euskara zozoentzat) lanaren itzulpena da. Jean Baptiste Cuyos euskaltzaina eta Jasone Salaberria izan ziren egileak. Ale bat nahi al duzu edo norbaiti oparitu? Lagun bat harpidetzea (aurretik bere onespena lortuz) eskatzen dizugu. Gure buletina jasotzea harentzat mesede, eta liburu bana lortzen baduzue, pagotxa osoa! Sartu zozketan!2012/07/16
Santiagoko Eusko Etxeko albisteak dakartzan Berriketari buletinak, elkartean azken hilabeteetan gertatutakoen berri dakar azken alean, tartean Euzko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Ainhoa Aldayk eta Giza Eskubideen zuzendari Jesus Lozak Txilera eta euskal etxera egindako bisita. Euzko Etxean izan zen baita ere Jose Mari Garate historialari donostiarra, eta Domingo Bonetxea getariarraren bizitzari --eta altxorrari-- buruz egiten ari den ikerketaren berri eman zuen. Gainera, Berriketarik hil honetako hitzordu nagusia gogorarazten die irakurleei: San Inazio jaia, aurten uztailaren 29an antolatua.
2012/07/16
Loiolako San Inazio eguna dela eta, hiru eguneko Euskal Kultur jaia antolatu du Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeak uztailaren azken astebururako. Bertoko eta kanpoko euskaldunak biltzeko asmoa duen festak egitaraua oparoa eskainiko du eta hiru egunetan zehar mota askotako ekintzak garatuko dira, tartean txangoak, herri kirolak, umeentzako jokoak, hitzaldiak, antzezlanak, eta dantza eta musika ikuskizunak. Jaia datorren asteko ostiralean hasiko da, gonbidatuen harrerarekin turismo etxetxoan –San Ignacio hiriko sarrerako arkuan- eta igandean, 29an, bukatuko da despedida bazkari bateekin. Jaia Probintziaren interesekoa izendatu dute Misioneseko agintariek.
2012/07/16
Corpus Christi-ko Eusko Etxea-ko Atahualpa Yupanqui liburutegia bere aspaldiko amets bat beteko du datozen egunetan. Izan ere, ‘Liburutegia munduari begira’ proiektuaren baitan, ‘Kontaketa Harrigarriak’ izeneko lehenengo antologia aurkeztuko du uztailaren amaieran. Euskal erakundeak 2011ko literatur lehiaketako berrogeita hamabost ipuinek osatzen dute bilduma, testu harrigarriak eta pertsonaia tipikoei buruzko narrazioak barne. Aurkezpena San Inazio patroiaren omenezko kultur jaian izango da, uztailaren 27an, San Ignacio herrian. Ekitaldi berean 'IV. Kontaketa harrigarriak' lehiaketako sarien ematea ere gauzatuko da.
2012/07/13
Datorren asteko astelehenetik ostiralera garatuko da Ziotza-Bolibarren 'Udako Unibertsitate Bolibartarra' 2012, astelehen goizeko estreinatze-ekitaldian bertako alkate Joxe S. Azpiazu, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat eta Jose Maria Unzueta Unsain arituko direla, azken hau ekimena antolatu duen Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteko presidente den heinean. Ekitaldiak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira, hizlariaren arabera, eta aztertuko diren gaien artean aipa daitezke ALBA, CELAC, irakaskuntza gaur, Akitania zaharra, software librea, Nafarroa eta baita ekonomia eta matematika gaiak ere. Itxaso Paia kazetariak jardungo du moderatzaile. Amaiera-ekitaldian Esteban Antxustegi EHUko irakaslea. Tomas Urzainqui historialaria eta Patxuko Abrisketa Bogotako Euskal Etxeko presidentea arituko dira, Azpiazu alkatearekin batera, iragarri dute antolatzaileek.
2012/07/13
Asteburuan bukatuko dira Iruñean San Fermin jaiak, baina Diasporako euskal etxe askok iragan asteburuan ospatu zuten euren festa, batzuk "entzierro" eta guzti. Londresen, adibidez, aurten ere Estafeta izena jarri zioten euskal etxe inguruko kale bati, Iruñeko kale mitikoaren omenez. Mexikon eta Sydney-en ehun lagundik gora bildu ziren eta Venezuelako Carabobon ere jendetza bildu zen bazkariaren osteko bigantxen ikuskizunaz gozatzeko prest. Aurreko egunetan Argentinakoen berri eman ostean, honako artikulura munduko beste zenbait festa horietako argazki sorta eta bideo bat bildu dugu.
2012/07/13
'Centro Vasco Argentino de Chascomús - Primera época (1952-1962)' liburua joan den ostiralean, San Fermin bezperan, aurkeztu zen Chascomus bertako ‘Domingo Faustino Sarmiento’ liburutegian, ehun bat lagunen aurrean. Obra Chascomuseko aurreneko euskal erakundearen 60. urteurrena ospatzen den urtean argitaratu da eta Cesar Arrondori zor zaio. Zingirako Euskaldunak-ek aukera baliatzen du gogoratzeko euskal etxearen proposamenek segitzen dutela zintzo demonio, eta hurrengoen artean aipatzen ditu Ikurrinaren Eguna, sukaldaritza ikastaroa, ‘Nafarroa 500 urte’ dokumentalaren emanaldia eta San Inazioren omenezko dantza ikuskizuna.
2012/07/12
Teknologia berriei esker, zuzenean eta minutuz minutu jarrai daitezke gaur egun Sanferminak munduko bazter guztietatik. Baina segimendu soil hori ez da nahikoa Diasporako euskal eta nafar etxeetako lagunentzat eta ospakizun propioak antolatzen dituzte San Fermin jaietan murgildu eta festa ahalik eta bizien biziarazteko, Nafarroako patroiaren omenezko jaiaren izpirituari eutsiz baina beti ere tokian tokiko estilo edo ñabardurei segituz. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, gure erredakziora heldu diren Argentinako Sanfermin ospakizunetako batzuen laburpen eta irudiak.
2012/07/11
Donostian egoitza duen 'Basque Culinary Center' Sukaldaritza Fakultutateko arduradunak Mexikon izan dira eta mexikar hiriburuan aurkeztu dituzte gastronomia alorreko ekimen berritzaile eta innobatzaile honen errealitatea, planak eta asmoak, hain zuzen ere munduan gastronomia alorrean lehen mailako sukaldaritzaren ospea daukan herrialde honetako sukaldaritza eremuko profesional, sukaldari eta adituen aurrean. Izan ere, ekarpen eta lankidetza mexikar zabalagoa nahiko luke BCCek bere baitan eta halaxe esan zuten azteken hiriburuko Biko jatetxe euskaldunean joan den ostiralean egindako ekitaldian Jose Mari Aizega BCCko zuzendariak, jatetxeko Bruno Oteiza eta Mikel Alonso chef euskaldunak anfitrioi egindako aurkezpenean.
2012/07/11
Lourdes Auzmendi igandean iritsi zen Mexiko hiriburura Nevadako Elko herritik, Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioak bertan egindako Biltzar Nagusiaren aurrean mintzatu eta 'Elko National Basque Festival' delako euskal elkarretaratzean parte hartu ondotik. Hiriburu mexikarrean sailburuak zenbait kontaktu eta bilera izan ditu erakundeekin eta hizkuntza indigenez arduratzen diren politikari, teknikari eta ikertzaileekin, mintzatu delarik, besteak beste Antropolgia eta Historiako Eskola Nazionalean eta bilduz, baita ere Mexikoko Euskal Etxeko eta komunitateko ordezkariekin eta Emprebask-ekoekin. Julian Celaya, Jaurlaritzako Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria lagun izan du Auzmendik Elkon zein Mexikon.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus