2012/06/22

Erakundearekiko duen engaiamendua saritzeko, Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxea, Buenos Aires probintzian, Bazkidearen Eguna hasi zen ospatzen joan den urtean. Xedea “proiektuak sortzen eta ametsak errealitate bihurtzen dituzten emakume eta gizonei” omenaldi txiki bat egitea da, eurak baitira, euskal etxeko arduradunen esanetan , “erakundearen oinarria eta bihotza”. Bi ekintza antolatu dituzte pehuajotarrek aurtengo Bazkidearen eguna ospatzeko. Alde batetik, Magdalena Mignaburuk sortutako ‘Gure Arropa’ deitu erakusketa. Bestetik, uztailean burutuko duen esker oneko bazkari handi bat.
Gehiago irakurri...
2012/06/21

"Ils ont fait les Amériques" du izena Bordeleko Unibertsitatetik datorkigun liburu honek, Mundu Berrira Liverpool, La Rochelle, Bordele, Pasaia edo Kadiz bezalako protuetatik Ameriketara abiatutako emigrazioa eta fenomeno honi buruzko zenbait alderdi aztertuz. Ia hogeitamar ikertzaileren eskutik, beste hainbeste artikulu biltzen dira orriotara, horien artean Jon Ander Ramos eta Beñat Çuburu-Ithorotz amerikanista euskaldunen bi, Habanako 'Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia' elkartearen Iparraldeko partaideen gaia eta Hazparnetik Hego Ameriketara abiatu ziren larrugile eta zapetagileen gai aztertzen dituzten bi, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2012/06/21

'Buenos Aires celebra' edo 'Buenos Airesek ospatzen du' delako hitzordua, Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da. Buenos Airesko Udalak bultzatzen duen erakustaldi hau hilero burutzen da, eta azken hiru urte hauetan 25 herrialdek izan dute euren kultura Rio de la Platako biztanleengana hurbiltzeko aukera. Iazko egitarauan euskaldunek ere izan zuten euren tokia eta abuztuaren 28an milaka lagun bildu ziren Buenos Aires bihotzean euskal nortasuna dastatu eta gure kulturaz loriatzera. Laurak Bat euskal etxea antolatzaile, paregabeko eskarmentu hori aurten ere bizi ahal izango da. Hitzordua, abuztuaren 26an, igandean. Aukera baduzu, ez zazu gal!
Gehiago irakurri...
2012/06/21

Heldu da jada geurera Jazoera albistari digitalaren azken alea, hamabosgarrena. Caracasko Eusko Etxearen buletina da Jazoera, baina Venezuelako euskal komunitate osora ari da zabaltzen eta gero eta irakurle gehiago ditu. Hori dela eta, azken ale honetan Eusko Etxeako datozen hileetako egutegia ez ezik, Caraboboko euskal etxearena eta Puerto La Cruzeko euskal elkartearena ere agertzen dira. Zorionak Jazoerari Venezuelako euskaldunen artean izaten ari den harrera onagatik eta baita ere Puerto La Cruzeko euskal etxeari, azkenaldian ekitaldiak berrindartzen ari delako!
Gehiago irakurri...
2012/06/20

Mar del Platan, Buenos Aires probintzia argentinarreko kostaldean, Denak Bat Euskal Etxeko Urteko Ohiko Batzar Nagusiak araudiaren araberako kargu berrikuntzari ekin dio, Miguel Angel Valencia hautatuz Jose Martin Azarlozari lekukoa hartzeko erakundeko lehendakari legez, batzordekide direlarik baita ere Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehen; Pedro Maria Plazaola, lehendakariorde bigarren; Gustavo Elichiribehety, idazkari; Maria Luz Vicente, idazkariorde; Patxi Valencia, diruzain; eta Juan Gonzalez, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2012/06/20

Sarri heltzen dira EuskalKultura.com-era irakurleen mezuak arbasoei buruzko informazioa eskatuz. Tamalez, denbora eta baliabide ezagatik gure erredakzio taldeak ezin ditu horrelako eskariak erantzun, baina bai azpimarratu, orain, teknologia berriei esker, bilaketa genealogiko hori munduko edozein lekutik norberak egin dezakeela. Dokuklik bilatzaileak Euskal Autonomi Erkidegoko 500 artxiboko fondoak biltzen ditu eta sarean jartzen ditu eskuragarri. Orotara 6 milioi dokumentu dira, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak. Bertan arbasoen berri bilatu nahi? Jarraian azaltzen dugu nola.
Gehiago irakurri...
2012/06/20

Urtero burutzen dute Posadas hiriko Euskal Jatorri euskal etxekoek euskal zine ziklo bat. Zinemaldia ez da, ordea, Argentina iparraldeko Misiones probintziako hiriburuko euskaldunek aurrera daramaten ekintza bakarra. Euren esku dauden baliabideak oro zinez baliaturik ahalik eta proposamen gehien eskaintzen diote euren komunitateari, tartean aipatutako zikloa, lagunen arteko bazkariak, euskara topaketak eta, gazteei begira, areto futbola praktikatzeko aukera, konparazio. “Guk ez dugu egoitzarik eta hori oztopo handia bilaka daiteke ekintzak antolatzekoan. Hala ere, gogor saiatzen gara elkarretaratzeak maiz gauzatzen, gure arteko loturak indartzeko”, adierazi dio erakundeko lehendakari Carmen Sarasolak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/06/19

Euskal olerkaritzak tartea izango du aurten ere Kolonbian eta Hego Amerika osoan egiten den poesia jaialdirik garrantzitsuenetako batean: Medellingoan. Larunbatean hasi eta datorren ekainaren 30a arte poesiak hartuko ditu hiri kolonbiarreko kale eta plazak, 42 estatuko 73 poeten emanaldiei esker. Talde horren parte izango dira bi euskal poeta: Jose Fernandez de la Sota eta Kepa Murua. Iaz Kirmen Uribe ondarroarra izan zen euskal ordezkaria jaialdian.
Gehiago irakurri...
2012/06/19

Asunciongo Jasone Euskal Etxea partaide gonbidatu, omenaldia egingo zaio datorren larunbatean Misiones departamentu paraguaitarreko San Juan Bautista hiriburuan Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari. Gipuzkoako Leintz Gatzagan jaiotako gipuzkoar honi eta bere emazte Brigida Zubia Erostarbe-ri egozten zaie San Juan eta Misiones-en herrikoiena, ezagunena eta bertakoena den plateraren sorrera, batiburrillo-a. Euskal Etxeak autobusa antolatu du, Asunciondik bertara joan nahi duten guztiek hala egin ahal izan dezaten.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

Mexikon, Cancungo Kukulcan ikastetxeko ikasle talde batek bat egin du joan den astean Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin eta Picassoren 'Guernica'ren replika den murala margotu du eskolako jardun gisa, 1937an Bizkaiko herri horretan gertatutakoa azaldu zaielarik eta guztiaren emaitza gisa bonbardaketa kari sarraskiaren eta gerlen salaketa gisa historiaratu den obra geratu delarik horma gainean, joan den ostiralean 'inauguratuta'.
Gehiago irakurri...