2012/11/27

Lan handia egiten dute Rio Negro probintziako Bariloche hiriko kolektibitateetako ordezkariek jaialdi hau antolatzeko. Ahaleginak, ordea, bere fruituak dakartza eta milaka lagun biltzen dira urtero jaigunean Europar-Argentinar gizataldeen proposamenez gozatzera. Aspaldiko bideari jarraituz, Barilocheko Mendiko Euzko Etxea Euskal Etxeak ondo asko ordezkatzen ditu bertan euskaldunak. Aurten, ohi bezala, standa jarri zuten, plater tipikoak zerbitzatu, dantzak eta musika zabaldu, eta oso erakargarria suertatu zen nobedade bat ere eskaini zuten: Aitor eta Izaro buruhandiak. Bi pertsonaiek txaloak eta publikoaren maitasuna bereganatu zituzten tauletatatik pasatu zirenean. Hona jaiaren argazki laburpena.
Gehiago irakurri...
2012/11/26

Gabonak gertu dira eta EuskalKultura.com-ek zozketa jarri du martxan Dastatu.es euskal elikagai gorenen on line dendarekin batera. Saria euskal produktu gastronomikoz osatutako Gabonetako saski itzela izango da. Elikagai guztiak kalitatekoak dira, Euskal Herrian ekoitziak eta zuzenean Lur-Lan ekoizle elkartetik kontsumitzailearengana ekarriak, bitartekaririk gabe. Anima zaitez eta, zorte pixka batez saskia etxean jasoko duzu!
Gehiago irakurri...
2012/11/26

Azaroaren 24tik abenduaren 2ra arte luzatuko da aurten Urte Amaierako Euskal Astea Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herrian. Bertara iritsiko dira euskal gizataldeko hainbat lagun, sortu berria den erakundeko kideekin jaialdiaren bigarren edizioa ospatzera. Hitzaldiak, zinea, herri kirolak, Gernikako Bonbardaketaz gogoeta-ekintza, dantzak… Mota askotako ekintzak burutuko dira datozen egunotan Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik. Asteari eta urteari amaiera emateko, bazkari ‘criollo’ bat eskainiko zaie gonbidatuei herriko San Luis Gonzaga Institutuko kiroldegian.
Gehiago irakurri...
2012/11/23

Erromako Associazione Culturale Euskara eta Upter Unibertsitateko Euskara sailak Settimana Basca edo Euskal Astea jaialdiaren edizio berri bat antolatu dute. Jaialdia abenduaren 1ean abiatuko da, Tapia eta Leturia eta Patres Vitiorum Otiorum Que taldeen kontzertu batekin. Ekitaldiak abenduaren 9a arte luzatuko dira eta, besteak beste, liburu aurkezpenak, kontzertuak, irrati nobelak, zine emanaldiak eta kontzertuak eskainiko dira. Erroman euskal kulturaz gozatzeko eta abenduko hotza musika, bertso eta gastronomia dastaketekin goxatzeko parada ederra izango da.
Gehiago irakurri...
2012/11/23

Donostiako San Telmo Museoak euskarari buruzko erakusketa inauguratu berri du, "Badu, bada" izenburupean. Erakusketak euskararen etorkizunari eta egun bizi dugun mundu eleanitzean gure hizkuntzak gainditu behar dituen erronkei buruzko hausnarketa proposatzen du. Hausnarketa hori bisitari fisiko zein birtualen ekarpenarekin osatzea da erakusketaren helburua, eta horretarako, internet bidez argazkiak, iruzkinak eta bakoitzaren esperientziak bidaltzeko gonbitea luzatu dute. 'Badubatzen' hasi nahi al duzu? Sar zaitez webgunean eta ekin!
Gehiago irakurri...
2012/11/23

Buenos Aires probintziako 9 de Julio herriko Jose Ingenieros Liburutegian
Elene Kortejarenak idatzitako 'Ongi Etorri, Joakin’ liburua aurkeztuko da igande honetan. Komunitate osoari luzatutako gonbitean adierazten den bezala, “Euskal Herrira egindako bidaia, bihotzetik kontatuta” da testua eta “guztion arbasoen oroimenean dago oinarrituta”. Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, iluntzeko 8etan Jose Ingenieros Liburutegian, eta obraren pasarte batzuk irakurriko dira, gaztelaniaz zein euskaraz.
Gehiago irakurri...
2012/11/22

Larunbatetik aurrera euskal literaturak ordezkaritza zabala izango du Guadalajarako Liburu Azokan, Mexikon, Euskal Editoreen Elkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatu dituzten ekimenei esker. Berta izango dira Harkaitz Cano idazlea eta Mikel Ayerbe literatur aditua, euren azken lanak aurkezteko: "Twist" eleberria eta "Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict" ipuin bilduma, hurrenez hurren. Abenduaren 1ean Mexiko Hirirako bidea hartuko dute eta hitzaldiak emango dituzte UNAMen (Universidad Autónoma de México) eta Universidad Iberoamericana Ciudad de México delakoan, Etxeparek bertan sustatzen dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzen baitan.
Gehiago irakurri...
2012/11/22

Azaroaren 10ean eta 11an egin zen Villa Mercedesen San Luis probintziako Immigrantearen Jaia. Ekitaldia hiriko hiri argentinar honetako 'Calle Angosta' izeneko kulturgunean burutu zen, hogei bat kolektibitatetako ordezkariak lagun. Euskal gizataldeari dagokionez, Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideek prestatutako standak sukaldaritza arloko I. saria irabazi zuela aipa daiteke, jaialdiaren XII. edizio honetan. Izan ere, eta bertako sukaldaritzazale talde baten buru, euskal etxe anfitrioiak gonbidaturik, Coronel Moldeseko Marita Echavek ere hartu zuen parte euskal plater tipikoen prestaketan. Euskal standaren baitan, bestalde, euskal etxeak Villa Mercedesko plaza zaharberritu eta birmoldatzeko planoak ipini ziren ikusgai, Euskal Herriko Ordiziako plazaren itxura emateko proiektuari urrats berri bat emanez.
Gehiago irakurri...
2012/11/21

Sarean jarri eta lehengo hamar egunetan 2500 deskarga izan zituen Nuria Vilaltak zuzendutako ‘Guk, nosotros’ izeneko dokumentalak. Egileen esanetan “Guretzat, ekipoarentzat, pozik egoteko 2500 motibo”. Dokumentala, hiru urte luzeen fruitua, “Argentinako Euskal Diasporak, gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumental independiente bat da” eta on line ikus daiteke www.guknosotros.com web orrian. “Proiektua gauzatu ahal izateko, asko izan dira lagundu digutenak: profesional teknikoak eta Argentinako euskaltasuna biziarazten duten hainbat protagonista; batik bat, horiei esker ‘Guk, nosotros’ filme bilakatu da”, azpimarratu digute dokumentalaren arduradunek.
Gehiago irakurri...
2012/11/21

Euskal kultura eta baloreak, eta ingurumenarekiko proposamenak hedatzeko helburua du Unai Basurko kapitainak zuzentzen duen espedizioak. Antartikarako bidean, bi eginkizun beteko ditu Pakea Bizkaia belaontziko tripulazioak: batetik, materiala bilduko du gero eskoletan irakatsi eta erakutsi ahal izateko; bestetik, Argentinako euskal gizataldearekin harremanduko da, euren eskarmentua konpartitzeko. Bi puntu hauekin lotuta, Basurkok Necocheako Ikastola hautatu du bertoko ikasleei bisita bat egiteko. Argentinako egonaldian, Buenos Aireseko Laurak Bat, Necocheako Euzko Etxea, Bahia Blancako Union Vasca eta Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxeetan ere gauzatuko ditu bisita eta hitzaldiak.
Gehiago irakurri...