euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko euskara ikasleek bidalitako argazkien artean aukeratu gustukoena "Etxepare Munduan" lehiaketan

2012/12/07

Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateko ikasle batek bidali duen irudia (argazkia Eva M. Wheeler) Etxepare Euskal Institutuak sarean jarri ditu jada "Etxepare Munduan" argazki lehiaketako irudiak eta munduko euskaldunei horien artean gustukoena aukeratzeko gonbitea luzatu die. Argazkiak Etxeparek munduko 15 herrialdetako unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleek eginak dira. Lehiaketa irabazten duen ikasleak Euskal Herrian euskara ikastaro bat egiteko aukera izango du sari.

Gehiago irakurri...


Ikasle eta irakasleek, lagun eta zaleek, denek batera ospatu zuten Argentinan Euskararen Nazioarteko Eguna

2012/12/07

Rocio Basterra eta Rosana Entizne, ENE saria jaso zuen Union Vasca euskal etxeko irakasleak, Euskararen Eguneko ospakizunean (argazkiakEE) Teknologia berrien garaian, abiadura handiz zabaldu dira aste honetan sare sozialetan euskararen aldeko mezuak. Baina euskaldunen hizkuntzak lortzen duena fenomeno birtual bat baino askoz gehiago da eta Argentinako euskal etxe askotan topaketak eta jaiak tarteko ospatu zuten euskaltzaleek Euskararen Nazioarteko Eguna. Zenbat dakigun ez da koska ezta kezka ere. Abenduaren 3aren helburua euskara eta euskaraz disfrutatzea izan da. Hori argi geratzen da hainbat euskal etxetan burututako ekitaldiei erreparatzen badiegu. Hona argazki laburpena.

Gehiago irakurri...


Urrundik-eko Magali Gonzalez dantzaria, Paranako Kolektibitateen Azokako I. printzesa hautatua

2012/12/06

Paranako Gizataldeen Azokan euskal etxeko txikiak gailendu ziren tauletan (argazkiaEE) Partaidetza zabala izan zuen euskal elkarteak Paranako Kolektibitateen Azokaren XXIII. edizioan. Euskal Herriaren kultura zabaltzea du helburu nagusia euskal etxeak, eta helburu hori betetzen jarraitzearren, standa muntatu eta euskal dantza ikuskizuna eskaini zuten erakundeko lagunek probintzia osoko gizataldeak bildu zituen jaian. Une ederrak bizi izan zituzten Urrundik-eko kideek bi egunetan, baina ederrenetako bat, askorentzat, Magali Gonzalez dantzaria lehenengo printzesa hautatu zutenekoa izan zen, zalantzarik gabe. Paranatik heldu zaizkigun bestelakoen artean, euskal etxekoen antzez lanaren arrakasta ere behar da aipatu. Izan ere, bi sari jaso ditu taldeak ‘Martha Stutz’-en euren bertsioagatik 2012ko Entre Rios-eko Antzerki Selekzioan.

Gehiago irakurri...


Kalitatezko euskal produktu gastronomikoz osatutako Gabonetako saski itzela eskuratu nahi duzu?

2012/12/05

Zozketatuko dugun Gabonetako saskia Aurrera darrai EuskalKultura.com-ek eta Dastatu.es-ek elkarlanean prestatutako zozketak. Sari bikaina dugu zuentzat: Euskal produktuz osatutako Gabonetako saski oparoa! Saria eskuratzeko Dastaturen Facebookeko orrian euskal errezeta bat argitaratu beharko duzu. Eragin irudimenari eta jarri mantala!

Gehiago irakurri...


Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioak

2012/12/05

Mattin Etchamendiren memoriak, "Urruneko Mendebalean Artzain", salgai izango dira azokan Maiatz argitaletxearen standean Hotza dabil kalean, bai termometroei dagokionez eta baita ere euskal kultura munduaz ari garela, murrizketak direla eta. Horiei aurre egiteko ahaleginean, urtero legez Durangoko Azokaren berotasunera bilduko dira euskal idazle, musikari, editore, argitaletxe, diskoetxe eta euskaltzale asko eta asko, bihartik hasi eta datorren igandea bitartean. Aurten ere Diasporak bere lekutxoa izango du bertan, adibidez, Maiatz argitaletxeak plazaratu duen "Urruneko Mendebaldean Artzain" liburua.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna eta Urte Amaierako jaiak, hitzordu anitz Argentinako euskal etxeetan abenduan zehar

2012/12/05

Mar del Platako Denak Bat-en eta Buenos Aireseko Eusketxeren gonbiteak Aberri eguna, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga, Sanferminak, San Inazio. Urteurrenak, immigranteen jaiak eta Euskal Astea. Ospakizunen zerrenda luzea baino luzeagoa da Argentinako Euskal Diasporan. Ospatzen hasten dute urtea euskal etxeetako kideek eta ospatzen esaten diote ‘agur’. Eta abenduan topa egiteko arrazoiak ugaritu egiten dira. Alde batetik, Euskararen Eguna bilgune bihurtzen da hainbat euskal erakunderentzat. Beste alde batetik, urtean zehar garatu diren ekintzen bukaeran baitan, topaketak antolatzen dira instituzio guztietan. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, datozen egunotan ospakizunen egitaraua:

Gehiago irakurri...


Euskara praktikatu nahi duzu? Sar zaitez Mintzanet webgunean eta hasi kalakan munduko euskaldunekin

2012/12/04

Mintzanet.net webgunearen azala Donostiako Udalak eta Mara Mara Hizkuntza Zerbitzuak enpresak euskara praktikatzen laguntzeko webgunea jarri dute abian eta atzo aurkeztu zuten, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira. Webguneak Mintzanet.net du izena eta bertan euskaraz egiten duten hiztunak eta euskara praktikatu nahi duten ikasleak jarriko dituzte harremanetan. Sistema oso erraza da: izena eman eta Skype plataformari esker solasaldia hasi ahalko dute erabiltzaileek. Mintzanet mundu osoko euskara hiztun eta ikasleei zuzendua da.

Gehiago irakurri...


HABEren Euskara Munduan-ek 75 euskal etxetan euskara eskolak sustatuko ditu 2012/2013 ikasturtean

2012/12/04

Unai Sanchez Doral, Murtziako Euskal Etxeko presidentea, eta Iñaki Uribe, HABEko zuzendaria, hitzarmena sinatu ostean (argazkia HABE) HABEk itxi berria du Euskal Etxeetako euskara-eskolak diruz laguntzeko deialdia eta 2012/2013 ikasturtean 75 elkartetan euskara eskolak emango direla iragarri du. Laguntza horien bitartez 22.000 eskola-ordu baino gehiago emango dira eta 2.000 ikasle heldu inguru arituko dira euskara ikasten zentro horietan. Horiekin batera, 1.000 umetik gora aritzen da eremu horretan euskara ikasten. Orotara, ikasturte honetan 230.000€ banatuko ditu HABEk Euskal Etxeen artean, Euskara Munduan programaren baitan, adierazi dute erakundetik. Bestalde, euskal etxe berri bat gehitu zaio aurten programari: Vancouverreko Zazpiak Bat Basque Society, Kanadan.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Zinemalditik pasa ondoren Fermin Muguruzaren 'Zuloak' Buenos Airesen ikus daiteke

2012/12/04

'Zuloak'en neskak: Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta eta Naiara Goikoetxea Fermin Muguruzaren hirugarren proiektu zinematografikoa da 'Zuloak' eta aurreko ‘Libano’ eta ‘Marruecos’ bezala, hau ere estreinatu da Argentinan. Mar del Platako Zinemaldian izan ondoren, ‘Zuloak’ Buenos Airesera iritsi zen joan den ostegunean astebeterako geratzeko, eta beste hainbeste luzatzeko aukerarekin. Muguruzak berak aurkeztu zuen dokumentala ostiralean, hiriburuko Constitucion auzoko Arte Cineman burututako emanaldi berezi batean. Muguruzaren ‘Libano’ eta ‘Marruecos’ filmak, bestalde, Buenos Airesko Arabiar Zinemaldiaren II. edizioan proiektatu dira eta "Bondi a Palestina" jaialdian hartu du parte Muguruzak, kontzertua ere eskainiz.

Gehiago irakurri...


Edorta Jimenezek "Baleen berbaroa" aurkeztu zuen Berlinen; gaur, Euskararen Eguneko afaria

2012/12/03

Edorta Jimenez idazlea (erdian) "Die Stimmer del Wale" liburuaren irakurraldian Berlin (argazkia BerlinEE) Munduko beste euskal elkarte askok bezala, Berlingo Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatuko du gaur, eta bazkideak urtea itxiko duen afari batean bilduko dira. Horrez gain, iragan azaroaren 29an elkarteak gonbidatu berezia izan zuen: Edorta Jimenez idazle mundakarra. Jimenezek Berlinen aurkeztu zuen "Baleen berbaroa" eleberriaren alemanierazko itzulpena: "Die Stimmer der Wale". Hans Joachim Wilke izan da itzultzalea eta Mohland argitaletxeak plazaratu zuen lana Alemanian iragan udaberrian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia