euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Unibertsitateko ikasle batek irabazi du "Etxepare Munduan" argazki lehiaketa

2012/12/11

"Etxepare UC Santa Barbara West Beach" izeneko argazkiak irabazi du "Etxepare Munduan" lehiaketa" Eva M. Wheelerrek irabazi du Etxepare Euskal Institutuak antolatutako “Etxepare Munduan” argazki lehiaketa. Evak Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran, Euskara eta Euskal Kultura ikasten du eta udan euskal barnetegi batean euskara ikasi ahal izateko saria irabazi du. Horrez gain, bere irakasleek ere saria eskuratuko dute: Euskal Herrira bidaiatzeko laguntza. Zorionak!

Gehiago irakurri...


11 eta 15 urte artekoa bazara, zatoz urtarrilaren 4tik 8ra egingo den Chascomuseko Udalekura

2012/12/11

2011ko Udalekuan hartu zuten parte gazteak (argazkiaEE) Zabalik dago jadanik Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako laugarren udalekuan parte hartzeko izenematealdia. Deialdia 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta helburua euskal giroko oporraldi bat pasatzea da. 2013ko Chascomuseko Udalekua urtarrilaren 4ean hasiko da eta 8an bukatuko, agur ekitaldi batekin. Egonaldiaren kostua 350 pesokoa izango da eta 300koa Chascomusetik 500 kilometro baino urrunagora bizi diren partaideentzat. Izena emateko epea abenduaren 21ean itxiko da, eta tramitea gauzatzeko urratsak segidako artikulu honetan argituko ditugu.

Gehiago irakurri...


Jaio berria den Argentinako Los Toldos herriko Oroimenez Euskal Etxeak San Tomas eguna ospatuko du

2012/12/11

Los Toldos herriko Oroimenez euskal etxearen ikurra Azaroaren 29an osatu zen Buenos Aires probintziako Los Toldos-eko euskal etxearen lehenengo Zuzendaritza Batzordea. Euskaldunak eta euskaldunen ondorengoak biltzen dituen taldeak, ordea, bolada bat zeraman lanean eta euskal gizataldearen partaidetza bermatu zuen herriko Kolektibitateen Jaian, 2011ko eta 2012ko edizioetan. Orain, beste urrats bat eman dute erakundeko bultzatzaileek euskal etxearen erroak ezarriz. Zuzendaritza Batzordeak lehenengo bilera egin zuen eta Izaera Juridikoa bideratzeaz gain, hamaika proiektu aurkeztu zituen etorkizun hurbilerako, tartean, Santo Tomas eguneko ospakizuna, Olentzeroren bisita eta euskara eta dantza klaseak, batzuk aipatzearren.

Gehiago irakurri...


"Ez genuen geurea sentitzen, baina gure harremanak Patxi Lópezen gobernuarekin adeitsuak izan dira"

2012/12/11

Arantxa Anitua Laurak Bat elkartean (argazkia JordiMolina/ Diario de Noticias) Arantxa Anitua, Buenos Aireseko Laurak-Bat Euskal Etxeko lehendakariak, elkarrizketa eskaini dio iragan asteburuan Noticias de Gipuzkoa egunkariari. Solasaldian Euskal Etxearen jarduerak, Euskal Herriko Bake Prozesua, eta etorkizuna eta beste hainbat gai izan ditu hizpide. Anituaren esanetan, Laurak Bat "ez da elkarte partidista, baina bai politikoa. Gure estatutuetan Euskal Herri osoaren independentziaren alde agertzen gara", baitetsi du. "Hemendik kosta egiten zaigu ulertzea zergatik izan dituzten hainbeste traba EAJ eta Bilduk bat egiteko, biek helburu bera izanik. Alderdi mugimenduek ezin dute helburu amankomuna urrundu", amaitzen du.

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeko bazkide ugari bildu ziren Euskararen Eguna eta San Frantzisko Xabier ospatzeko

2012/12/11

Limako Euskal Etxeko abesbatzak kantaldia eskaini zuen Euskararen Eguneko jaian (argazkia LimaEE) Perun, Limako Euskal Etxea bete egin zen bazkide eta lagunekin joan den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna eta San Frantzisko Xabierren jaia zela eta. Elkarteko presidente Raul Noblecillak gogora ekarri zuenez, Euskararen Eguna historian izan den euskaldun ospetsuenetariko baten jaiarekin batera ospatzea ez da kasualitatea, santuak euskara munduan zehar eraman baitzuen bere misioetan; India, Malaisia, Japonia eta Txinara, kasu. Limako ekitaldia Euskal Etxeko abesbatzaren kantaldi batekin eta lagunarteko afari batekin osatu zen.

Gehiago irakurri...


Bere On line ikastaroa egiteko bekak emango dizkio Euskaltzaleak-ek euskara klaserik ez duten EEei

2012/12/10

Publikoak ere hartu zuen parte Euskaltzaleak-en Euskararen Eguneko ekintzetan (argazkiakEE) 2012a urte berezia izango da Euskaltzaleak-en historian. Arrazoi askorengandik geratuko da bere kide eta lagunen memorian markatuta, baina zalantzarik gabe, egoitza propioa erosi ahal izateak leku pribilegiatua izango du aurtengo balantzean. Horrekin batera, beste hainbat helburu betetzea lortu dituzte Buenos Aireseko euskaltegiko kideek aldaketa eta nobedade urte honetan. Horien artean, martxoan abian jarri zen On Line Ikastaroa. “Ehun ikasle izatera heldu gara eta kopuru hori ospatzeko, euskara klaserik ez duten Argentina osoko euskal etxeei beka bana eman nahi diegu”, adierazi diote EuskalKultura.com-i Euskaltzaleak-etik. Bitartean, eta topa egiteko motibo ugarirekin, Argentinako Euskaltegiak ere Euskararen Eguna ospatu zuen, abenduaren 1ean.

Gehiago irakurri...


Zaragozako Nafar Etxekoak Barcenarengana Iruñean bisitari, euren historia-liburua oparituz

2012/12/10

Nafarroako presidente Yolanda Barcina eta Zaragozako Nafar Etxeko ordezkariak Nafarroako presidente Yolanda Barcinak harrera egin zien Zaragozako Nafar Etxeko ordezkariei joan den astean Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Bisitariek euren elkarteak 50 urte bete dituela-eta argitaratutako liburuaren ale bat oparitu zioten. Zaragozatik bertaratu ziren, hiriko nafar elkarteko lehendakari Rosa Mary Ibañez eta liburuaren egilea, Arturo Navallas, eta elkarteko Mariano Romeo, Alfredo Bergua eta Concha Portero, adierazi dute exekutibotik.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu Madrilen Complutense Unibertsitateko eleaniztasunari buruzko jardunaldiak

2012/12/10

Karlos Cid Abasolo euskara irakaslearen mintzaldiaren une bat Unibertsitateko Euskara Sailak antolaturik, eleaniztasunari buruzko jardunaldiak egin ziren Madrilgo Complutensean iragan azaroaren 28 eta 29an. Ekitaldiek ikasleen erantzun oso ona izan zuten eta egitaraua osatzen zuten hamar hitzaldietara entzule asko bertaratu ziren. Hizkuntzalaritzarekin eta hizkuntzen arteko elkarbizitzarekin loturiko hainbat gaien artean euskarari buruzko bi solasaldi interesgarri eman zituzten Karlos Cid Abasolo eta Arantzazu Fernandez Iglesias irakasleek.

Gehiago irakurri...


Euskal literaturak jakinmina piztu zuen Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan

2012/12/10

Mari Jose Olaziregi, Harkaitz Cano eta Mikel Ayerbe Guadalajarako Azokan egin zuten mahainguruan (argazkia Etxepare) Harkaitz Cano eta Mikel Ayerbe idazleak bueltan dira Euskal Herrian, azaroaren hondarrean eta abendu hasieran Mexikora egin zuten bidaiaren ostean. Guadalajarako Nazioarteko Azokan eta Mexiko DFko bi unibertsitatetan izan ziren idazleak, euren azken lanak aurkezten, Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi lagun zutela. Institutuak jakinarazi duenez bidaian burututako jarduerak "jendetsuak eta maila literario handikoak" izan dira, "eztabaidetan, editore, idazle, unibertsitari nahiz zernahi irakurlek hartu baitu parte".

Gehiago irakurri...


Antartidara bidean, Pakea Bizkaia ontzia Argentinako Bahia Blancako Euskararen Egunean partaide

2012/12/07

Pakea Bizkaia ontzia Bahia Blancako portuan sartu berri Iragan abenduaren 2an Bahia Blancara iritsi zen Pakea Bizkaia ontzia, Antartidarako bidean. Duela egun batzuk Necochean gertatu bezala, Bahia Blancako euskaldunak portuan bertan izan zituzten zain, harrera bero beroa egiteko. Hiri argentinarrean Unai Basurkok gidatutako marinelek Union Vasca Euskal Etxea ezagutzeko aukera izan zuten eta bertako euskaldunekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten. Bahia Blancan ontziko eskifaia aldatuta, talde berriak Antartida - Ushuaia bidea egingo du. Gaur Puerto Madrynera helduko da ontzia.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia