euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzari, euskara ikasle eta irakasle eta etxeko lagun anitz bildu ziren Hiru Errekan 2012 urtea agurtzeko

2012/12/14

Topa bat egin zuten Hiru Erreka euskal etxeko kideek abenduaren 7an (argazkiakEE) Giro ederrean ospatu zuten Tres Arroyoseko euskal etxeko kideek urte amaierako jaia. Abenduaren 7an, 90 bat lagun bildu ziren Hiru Erreka-ko egoitzan eta pintxo eta dantzen artean, euren kopak altxatu zituzten badoan 2012ari ‘agur’ esateko. Hau ez da izan, ordea, euskal etxearen festa bakarra. Euskararen Eguna ere ospatu eta herriko Sarmiento Liburutegiaren kultur erakusketa batean hartu zuten parte Mariana Erneta irakasleak zuzentzen duen Hiru Errekako gazteen taldekoek. EuskalKultura.com-en artikulu honetan, Tres Arroyoseko euskal etxeko azken ekintzen laburpen eta argazkiak.

Gehiago irakurri...


Gabonetako oparien bila ari zara? Hemen duzu sarean eros daitezkeen euskal produktuen zerrenda bat

2012/12/14

"Hodei guztien azpitik, sasi guztiek gainetik...", euskal esaera zahar ezagunarekin eginiko kamiseta proposatzen dute OAK Tixertakoek Gabonak bertan dira eta urtero egiten dugun bezala, EuskalKultura.com-en sarean salgai diren euskal produktuen zerrendatxo bat egin dugu, norbaitek bertan lagun eta senitartekoentzat opari bat aurkituko duelakoan. Krisi garai latz hauetan aukera polita izan daiteke Euskal Herrian eta Diasporan euskal produktuak eskaintzen dituzten enpresa eta webgune txiki horiei bultzadatxoa ematea, eta, bide batez, Gabonetako opariak erostea! Jarraian duzue aurten proposatzen dizuegun zerrenda.

Gehiago irakurri...


2013ko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukia adierazi du Jaurlaritzak

2012/12/13

Mexiko DFko Euskal Etxea (argazkia Jose Asensio Larrinaga/CCBYSA) Datorren urteko Euskal Etxeentzako dirulaguntzen deialdia abenduaren 21ean argitaratuko da ofizialki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), baina Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak edukiak sarean jarri ditu, Euskadi.net/euskaldunak webgunean eta Euskaletxeak.net atariaren bitartez, adierazi dute aipatu Zuzendaritzatik. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Gehiago irakurri...


Antartikarako bidean darrai Pakea Bizkaia ontziak, Puerto Madryn-en izan ostean

2012/12/13

Igandean belaontzia barrutik ikusi ahal izan zuten Puerto Madryngo portura hurbildu zirenek Pasa den ostiral arratsaldean, abenduraren 7an, iritsi zen Unai Basurkok gidatutako belaontzia Puerto Madrynera. Uste baino gehiago kostatu zitzaion ontziari portura sartzea, kontrako haize gogorrak ez baitzuen sobera laguntzen. Esfortzuak merezi izan zuen, ordea, kaian ongi etorri beroaz gozatu ahal izan zutelako beste behin. Oraingo honetan, Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” euskal etxeko kideek harrera paregabea eskaini zieten marinelei. Indarrak berreskuratu asmoz, euskal etxeak gonbidatuta, tripulazioak inguruko jaki preziatuenetako bat dastatzeko aukera izan zuen, patagoniar arkumea.

Gehiago irakurri...


Herriari so eginiko ekintza batzuen artean, Hezkuntza Erakusketa batean aritu zen Izatez Harro EEa

2012/12/13

Izatez Harro euskal etxeko lehendakaria den Fernando Mandagaranek euskazko hitz batzuk irakatsi zizkien umeei Oso gaztea da Buenos Aires probintziako Mar Chiquita partiduko euskal etxea; eta gazteen indarrarekin burutu ditu 2012 urteko proiektu guztiak. Euskal Herriaren kultura zabaltzea helburu nagusia badu ere komunitatearen beharrak eta kezkak gogoan izaten ditu Izatez Harrok. Engaiamendu horrek builtzatuta, Mar Chiquita-ko II. Hezkuntza Erakusketan hartu zuten parte euskal etxeko kideek, joan den azaroan. Partaidetza urrian gauzatutako ‘Gernikako Bonbardaketa, 75. urteurrena’ erakusketaren jarraipena bihurtu zen, eta Bizkaiko herriari buruzko aurkezpenean izan ziren eskoletako neska eta mutilek oraingo kultur ekitaldian euskarazko hitz eta agur batzuk ikasteko aukera izan zuten.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handia izan zuen Gayaldiak, New Yorkeko Euskal Etxearen lehendabiziko gay festak

2012/12/12

Giro aparta izan zen New Yorkeko Eusko Etxearen aurreneko Gayaldian (argazkia Koitz) Iragan larunbateko gauean New Yorkeko Euskal Etxea diskoteka bihurtu zen, elkartearen aurreneko Gayaldia ospatzeko. Festa ekitaldi "historikoa" izan zen euskal etxearenrentzat, izan ere, elkartearen ia ehun urtetan egin den aurreneko gay jaia izan zen. Ron Like Hell DJ-ak jarri zuen musika eta Rowan eta David go-go boys-ek dantza mugimenduak, gau osoan gelditu gabe ibili baitziren dantzan euskal etxeko tabernako barra gainean. Festa ahaztezina izan zen, antolatzaileen esanetan, eta datorren urtean bigarren edizioa izango du, zalantzarik ez.

Gehiago irakurri...


Euskararen Egunak kolorez jantzi zituen Londresko Trafalgar Square, Boise, Sydney, Bordele, Montevideo...

2012/12/12

Londresko Euskal Etxeko kideak Trafalgar Square famatuko National Gallery museoko eskaileratan euskararen alde! (argazkia LondonBasqueSociety) Apurka apurka ari dira geurera heltzen munduan zehar euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin zituzten ekitaldien berriak eta argazkiak. Londresen, adibidez, London Basque Society elkarteak National Gallery museo ospetsuaren eskaileretan grabatu zuen euskararen aldeko bideoa, Sydney-en Gure Txoko elkarteak bazkari jendetsua egin zuen -tiketak agortu egin ziren- eta Boiseko euskaldunak herriko tabernetan kantuan ibili ziren. Jarraian, ekitaldi hauetako eta beste batzuetako bideo eta argazki kronika.

Gehiago irakurri...


'Erandioko Bazterrak' argazki erakusketa, abenduaren 16 arte egongo da ikusgai Lapridako Lagunen Etxea-n

2012/12/12

Ana Maria Gancedo de Vieytes, Jose Irazabal eta Tomas Barrena erakusketaz gozatzen (argazkiak M. E. Arrondo) 23. urtemugaren urtean 'Erandioko Bazterrak' argazki bilduma jaso zuen Lapridako euskal etxeak bere egoitzan erakusteko. Bizkaiko herriaren irudiak biltzen dituen erakusketa berrogei argazkiz dago osatuta eta egile ugariren lanak batzen ditu, tartean, Jon Erramon Fano Bilbao, Fermin Areitio eta Erandioko Radio Club Takolos elkarteko beste kide batzuenak. Erakusketa abenduaren 16 arte egongo da ikusgai Lapridan; epe hau bukatutakoan, eskatzen dutenen euskal etxeei emango zaie maileguz. Erandioko bazterrak lekuko, Euskararen Eguna ere ospatu zuten Lagunen Etxeako lagunek abenduaren 3an.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko San Joseko Euskaldunak Euskal Etxeak Jose Mendiague bertsolaria gogora ekarri zuen

2012/12/12

San Joseko Euskaldunen Taldeak euskal etxearen buletinak dioenez, argazkiak "Jose Mendiague San Joseko pilotari batzuekin partida bat jokatu aurretik" islatzen du. Uruguaiko San Jose herrian bizi izan zen XIX. mendean Jose Mendiague euskal bertsogile famatua eta San Joseko Euskaldunak Taldeak hitzaldi batekin gogora ekarri zuen berriki 'Diasporako Bertsolaria' bezala ezaguna dena. Horrez gain, elkarteak Rosarioko Argentinako Euskal Aste Nazionalean parte hartu zuen eta urriaren 17an Montevideon ere izan zen, Eusko Indarra dantza taldearen 30 urteurrena ospatzeko. Horien guztien berri ematen du elkarteak bere buletinaren azken alean.

Gehiago irakurri...


Gizataldeen Jaia eta argazki erakusketa Euskararen Eguna ospatzeko Azulgo Gure Txokoa EEan

2012/12/12

Azul hirian Euskararen Eguna ospatzeko egin zen erakusketaren argazki batzuk, euskarak duen presentzia bilduz (argazkiak EE) Ikurrina eskuan eta herritar andana baten aurrean, Gure Txokoa-ko lagunek kolektibitateen kabalkadan hartu zuten parte azaroaren amaieran burututako festan. Gizataldeen jaiaren baitan eta euskal etxe anfitrioiak gonbidaturik, ‘Fandango’ eta ‘Arkudantza’ dantzatu zituzten Rauch herriko euskal elkarteko dantzariek. Euskararen Egunari dagokionez, argazki erakusketa antolatu zuten Gure Txokoa-ko ikasle eta irakasleek, herrian euskarak daukan presentzia islatzeko. Urtea bukatu aurretik, abenduaren 28an eta instituzioaren urtemuga dela eta, euskal etxeko abesbatzak euskarazko zein gaztelaniazko gabon kantak kantatuko ditu Lourdes Parrokian egingo den mezan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia