2012/12/26

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak bere atarian jarri du eskuragarri Joseph Maris harmonizatzailearen partitura fondoa: ia 300 euskal kantu herrikoi --eta erdal abesti batzuk ere--, Marisek moldatuta. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantuak dira, gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak. Partiturak PDF, Midi edo Sibelius formatoan jaitsi daitezke zuzenean saretik, doan. Marisek horiek erabiltzeko baimena ematen du, baldintza bakarra zera da: abesbatz batek publikoaren aurrean kantatzen badu abesti hauetakoren bat, deklaratu egin behar dio Frantziako SACEM erakundeari.
Gehiago irakurri...
2012/12/26

2012 urtearen azken egunetan, Argentinako Iparekialdeko Erregiotik, Chaco probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxetik, elkartearen Erakin aldizkariaren berreskuratzea eman dute aditzera, paperezko titulu honen 11. zenbakira helduz, beti ere euskal historia, kultura eta egungo berriak hizpide, Europako Euskal Herria nahiz Argentina, Chaco eta Diaspora ere barne. Aurreko aldizkarien formato bera dakar eta Nafarroako Erresumaren konkistaren 500. urteurrena da azalera atera duen gaia, barnean Cesar Arrondok sinatzen duen artikulu baten ildotik.
Gehiago irakurri...
2012/12/25

Iritsi gara hamabigarrenez EuskalKultura.com egiten dugunetik Eguberrira, urtero garai aproposa eta aukera egokia urtean zehar lagun, lankide eta konplize zaituztegunok modu berezian agurtu eta gure esker ona adieraziz besarkada handi bat emateko, elkarrekin beste urte bat bete dugula ospatzeko eta lokarri dugun euskara eta euskal kulturarekin aurrera segitu izanaz loriatzeko. Familia handi txiki bat gara eta elkarren berri dakigun bitartean batuago gaude, haziz goaz eta azkarrago eta indartsuago gara. Zorionak eta Agiantza Onenak, irakurle!
Gehiago irakurri...
2012/12/24

Daniel Pérez izan da Dastatu.es on line dendarekin batera zozketatu dugun euskal produktuz betetako Gabonetako saskiaren irabazlea. Zorionak! Zozketako partaide guztiek euskal errezeta bat argitaratu behar izan dute Dastatu.es-en Facebookeko orrian eta horietarik Daniel Pérez izan da zozketako arauak bete izanez suertatu den irabazlea.
Gehiago irakurri...
2012/12/24

Munduan zehar euskal familiak Eguberriak ospatzeko bilduko dira egunotan, eta askok Gabon kantak abesten emango dute afalostea, mahaiaren inguruan. Euskal Herrian oso ezagunak dira kanta gehienak eta haurrek txikitandik ikasten dituzte, kalean kantari. Diasporan, aldiz, badira kanten letrak ez dakizkiten euskaldunak, eta horientzako bildu ditugu Gabon kanten bideo hauek, karaoke eta guzti. Familiarekin eta lagunartean goza ditzazuela, eta Eguberri on!
Gehiago irakurri...
2012/12/24

Bisita polita jaso zuten, estreinekoa, Mendozako euskal erakundearen egoitzara bildutako lagunek. Urtearen amaiera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako festan, Euskal Herriko ikazkin ospetsu eta maitatuena agertu zen Denak Bat-eko egoitzan helduen eta batez ere txikien bozkario. Jaiaren baitan, instituzioko euskara ikasleek prestatutako lanak aurkeztu ziren eta Mendozako Nafarroako Etxeko Abesbatzaren emanaldiaz gozatu ahal izan zen. Musika eta sukaldaritza proposamen onarekin, gaueko erromeria ordu txikiak arte luzatu zen Cuyo eskualdeko euskal etxe honetan.
Gehiago irakurri...
2012/12/24

Iragan abenduaren 16ean oso bisita berezia izan zuten Boiseko hainbat nagusien etxeetan, bertan azaldu baitziren Biotzetik abesbatzako kideak eta hiriko euskara ikasleak kantari. Urtero egiten duten legez, Idaho hiriburuko zahar-egoitzak bisitatu zituzten, bertan diren aiton-amonei kantuz Eguberriak alaitzeko asmoz. Boiseko euskara irakasle Izaskun Kortazarrek azaldu duenez, emozioz beteriko eguna izan zen eta nagusiek poz-pozik hartu zituzten bisitariak.
Gehiago irakurri...
2012/12/24

Ziklo berri bat hasiko da urtarrilean HABE institutuak kudeatzen duten Euskara Munduan proiektuaren baitan. Lau urteko epe honi hasiera emateko udako lehenengo ikastaro trinkoa egingo da San Nicolaseko Euskal Etxean eta bertara iritsiko dira Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo hainbat euskal etxetako ordezkari, aurrez aurreko eskoletan parte hartzera. Astebeteko ikastaroan, euskarazko oinarrizko kontzeptuak aztertzeaz gain, ‘erremoto’ izenarekin ezaguna den kurtsoan ibiltzeko jarraibideak ere emango zaizkie partaideei. Barnetegiko martxa urtarrilaren 19an hasiko da eta Kinku Zinkunegi teknikari euskaldunarekin batera Gabriela Mendia, Gabriel Arce eta Sabrina Otegui irakasle argentinarrak arduratuko dira klaseak emateaz.
Gehiago irakurri...
2012/12/21

Abenduaren 21a egun handia da Euskal Herriko zenbait tokitan. Bilbon eta Donostian esaterako, azoka bereziak egiten dira eta kaleak txistorra usainez eta baserritarrez jantzitako jendez betetzen dira. Eta, nola ez, festa giro berezi hori munduko beste hainbat tokitan errepikatu nahi izan dute Diasporako euskaldunek. New Yorkeko Txikito jatetxean txistorra eta sagardoa dastatu ahal izango dira, Mexiko Hiriko D.O. jatetxean Santo Tomaseko azoka egingo dute eta festa Kataluniako eta estatu espainiarreko zenbait euskal etxe eta lekutan ere ospatuko da, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2012/12/21

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez Ana Maria Rabe izango da Frankfurteko Eduardo Chillida Katedraren aurreneko irakasle gonbidatua. Katedra apirilean irekiko da, Frankfurteko Goethe Universität delakoan. Rabe Arte irakaskuntzan esperientzia handiko irakaslea eta Eduardo Chillidaren obraren jakitun handia da. Katedrak Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza, eta Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bildu du artistari buruzko bibliografia osoa. Horri esker, Chillida Lekurekin batera, eta horrekin elkar hartuta, erreferente izango da Chillidaren obra ikertuko dutenentzat.
Gehiago irakurri...