2012/12/28

Guillermo Zudairek bereganatu du Saladilloko Itxaropen euskal etxeak 'Bono Contribución' izenpean Euskal Herrirako bidaia sari nagusitzat zotz eginez azken urteotan urtero antolatzen duen 2012ko zozketa. Laugarren aldia du Saladillon arrakastatsu eta oihartzuntsu gauzatzen den ekimen honek, etekinak euskal etxearen eraikin berria amaitze lanei ematen dizkio. Izan ere, bere azken fasean dago euskal baserri baten itxura duen egoitzaren eraikina eta Hector Altamira lehendakariak EuskalKultura.com-i aitortu dionez, euren 'itxaropena' aurten bertan inauguratzea da, Saladillon 150 urte beteko dituen urteko ospakizunekin batera.
Gehiago irakurri...
2012/12/28

Suomitar elkarteak hil honetan aurkeztu du aurreneko Euskara-Suomi hiztegia, hamabi urtez proiektuan lanean jardun eta gero. Aurkezpenean elkarteko ordezkariek azaldu zutenez, kanpoko laguntzarik gabe osatu dute hiztegia, eta urte hauetan lantzean lantzean aritu dira hiztegia osatzen, kideen ekarpenekin. Elkartean nagusi dira euskal eta finlandiar bikoteak eta euren seme-alabak, eta hiztegia euren arteko komunikazio tresna oso lagungarria izatez gain, Europan gelditzen diren bi hizkuntza ez-indoeuropear bakarren arteko zubi ederra da.
Gehiago irakurri...
2012/12/28

Giro politeko euskal musika ikuskizun dotoreaz gozatzeko aukera izan dute Chacabuco herri argentinarrean, bertako Peña Amigos de los Vascos kultur taldeak antolatuta. Euskal gastronomia afari batekin hasi zen gaua, musikaz jarraitzeko gero: Necocheatik Osasuna otxotea etorri zen hirira eta txalo zaparradaz eskertu zuten entzuleek euren emanaldia. Aurretik Chacabuco bertako bi gitarra jotzailek, Facundo Jurado eta Ivan De Titto gazteek, eman zuten kontzertua, harrera eta onespen nabaria lortuz baita ere.
Gehiago irakurri...
2012/12/28

Argentinako hainbat euskal etxe bisitatu ditu ikazkin mitologikoak 2012ko bere ibilbidean. Bisitaldi bakoitzean, pozez bete ditu erakundeetako txikiak eta hain txikiak ez direnak ere. Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxera, gainera, nobedade batekin iritsi zen. Instituzioko Kultu Azpibatzordeak antolatutako urte amaierako jaian Olentzerorekin batera etorri zen Mari Domingik ere hartu zuen parte oparien banaketan. Mari Domingi, izen bereko euskal gabon kanta ezaguneko protagonista da eta azken urteotan Euskal Herriko leku batzuetan finkatu den ekinbidean, Olentzeroren lankide agertzen da opari-banaketa lanean. Bi pertsonaia hauen eskutik, ‘agur’ esan zioten badoan urteari Iparraldeko Euskal Etxeko kideek, gabon giroa gailendu zen topaketa batean.
Gehiago irakurri...
2012/12/27

Euskal Goi Sukaldaritza Londresera iritsiko da Elena Arzaken eskutik. Aurten bertan "Munduko emakume sukaldaririk onena" titulua, Restaurant aldizkari espezializatu britainiarrak emanik, jaso duen chef-ak jatetxea zabalduko du bost izarreko Halkin hotelean, hiri erdiguneko luxuzko Belgravia auzoan. Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuaren alaba den Elena Arzak-ek “Ametsa” ipini dio izena Londresko bere aldaxkari.
Gehiago irakurri...
2012/12/27

Argentinako eta oro har euskal jatorriko komunitate osoari luzatzen dio Euskal Echea Institutuak 2013ko ikastaroan parte hartzeko gonbitea. Aurrekoetan bezala, udako kurtsoaren bosgarren edizio honetan euskal kultura izango da ikasgai nagusia. Historia, geografia, zinea, hizkuntza, literatura… alor hauek eta beste zenbait jorratuko dituzte ikasleek Euskal Herriko kulturan sakontzeko. Klaseak otsailaren13an hasiko dira eta 23an bukatuko, Euskal Echea Institutuaren Sarandi kaleko egoitzan. Kostuari dagokionez, partaide bakoitzak 200 peso ordaindu beharko ditu, Llavallolgo Euskal Echearen egoitzara egingo den bisita eta bertoko bazkaria barne.
Gehiago irakurri...
2012/12/27

"Patria y Libertad" liburuan lau historialarik --bi euskaldun, bi kubatar-- Kubako Independentzia Gudetan (1868-1898) euskaldunek izan zuren partehartzea aztertzen dute. Alexander Ugalde historialaria izan da lanaren koordinatzailea eta egileetako bat. Euskaldunak partaide izan ziren borrokan, batzuek independentziaren alde, beste batzuek Espainiaren alde eta beste batzuek Estatu Batuetako parte bihurtzearen aldeko. Liburuak ikuspuntu desberdin hauek aztertzen ditu, eta baita ere gerraren berriek Euskal Herrian izan zuten oihartzuna eta eragina.
Gehiago irakurri...
2012/12/27

Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak sustatuta, Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa bat inauguratu zen Saltoko Irene Olarreaga Museoan iragan abenduaren 1ean. Ekimenarekin batera, museoko beste areto batean erakusketa ere antolatu zen euskal etxeko margo lantegiko ikasleek ikastaroan zehar eginiko lanekin, kasu honetan ere ardatza Gernikak 1937an jasan zuen erasoa izan zelarik.
Gehiago irakurri...
2012/12/26

2010eko Shanghaiko Nazioarteko Erakusketan izandako presentzia nabariagatik, Shanghaiko Euskal Etxeak Bilboko Udalari emango dio bihar Bilbon egingo duen ekitaldian, Bilboko Udaletxean bertan, bere Urrezko Abakoa 2011 saria. Urrezko Abakoa sariarekin munduan eta Asian Euskal Herriko kultura edo izena zabalduz lanean ari diren pertsona edo instituzioak saritzen ditu Shanghaiko euskal elkarteak.
Gehiago irakurri...
2012/12/26

Alderdi jeltzaleak Argentinan daukan aberriz kanpoko Batzordeak ohar batean jakin arazi digunez, Argentina Buru Batzarrak egin berria duen urteroko ohiko bilerak araudiak markatzen duen ohiko kargu berrikuntza egin du, Felipe Eiheragibel rosariotarra lehendakari. Eguberri eta Urte Berri Ona opatu ondoren, jeltzale argentinarrek euren atsegina adierazten dute Iñigo Urkullu lehendakari berria hautetsi izanarekin eta "ebatsi ziguten Jaurlaritza berreskuratu izanagatik".
Gehiago irakurri...