euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Etxea kultur teknikari baten bila ari da; ostiralean bukatuko da aurkezteko epea

2013/01/14

Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxean Kultur teknikari postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenek datorren ostiralera arte daukate CVak bidaltzeko epea. Teknikaria Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, dagoeneko lanean ari den lantaldearekin bat eginez. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere gain hartuko ditu. Hautagaiek euskara jakitea eskatzen da eta katalana ere menperatzea hobesten da.

Gehiago irakurri...


2013. Urte Berri On! Buletina urtarrilaren 14tik aurrera segituko dugu kaleratzen

2013/01/02

2013. Urte Berri On! Buletinaren eguneroko plazaratzea urtarrilaren 14ean itzuliko da. Bitartean barne lanetara dedikatuko gara. Ohiko email, telefono, leku, Facebook eta Twiterren lokaliza gaitzakezu. Kaixo, irakurle adiskide hori: urtero bezala sasoin honetan, EuskalKultura.com-ek egun batzuk hartuko ditu urte berriaren hasiera honetan barne-lanei ekiteko eta datozen egunetan ez dugu buletina plazaratuko. Aste t'erdi inguruko tartea izango da, urtarrilaren 14ean, astelehena, txintxo-txintxo itzuliko baikara zuekin urte osoan daukagun eguneroko hitzordura. Egun hauetan ere, dena den, zuen zerbitzura jarraituko dugu betiko legez, ohiko leku, email eta telefonoetan, baita Facebook eta Twitter-en ere. Segidako artikulu honetara, azken pare bat asteetan iritsi zaizkigun zorion-mezu eta urte berri agurrak bildu ditugu, usadio bilakatu denari jarraiki. Urte Berri On!

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerro: ‘Euskal sentimenduari oinarrizko ezagutza bederen gehitu behar zaio Euskal Herriaz’

2013/01/02

Mikel Ezkerro irakaslea (argazkiaEuskalKultura.com) Kulturak edo ohiturak eraginda, urte zahar/urte berriko egunak denboraldi aproposa izan daitezke balantze eta gogoetak egiteko. Batzuentzat egun batetik beste batera pasatzea baino ez da abenduaren 31ko gaua. Beste batzuek, berriz, berriro abiatzeko aukera bezala bizi dute eta urte berriaren alde hori azpimarratzen dute. Edozein kasutan, ez dago gaizki noizean behin geldialdi bat egitea, atzera, ingurura eta aurrera begiratzeko nola gauden jakiteko. EuskalKultura.com-eko argentinar korrespontsal Sabrina Otegik galdetegi bat pasatu dio Mikel Ezkerrori, honek bere irakasle eta ikerle esperientziatik erantzun dezan.

Gehiago irakurri...


Pierra Lako, Euskal Argentina elkartea eta Iparralde-Argentina harremanak, Norma Riosen aburuz

2013/01/02

Pierra Lako eta Beñat Minondo Iparraldeko Euskal Etxean, argentinar elkarteko lagunekin, euretako bat iritzi artikulu honen egile den Norma Rios EEko idazkariarekin (argazkia IparraldekoEE) Norma Riosek artikulu hau sinatzen du Euskal Argentinaz, aurten elkarte honen orain arteko lehendakari Pierra Lakok lekukoa Monika Legartori pasa diola-eta. Pierra 1990etan bidaiatu zen Argentinara lehen aldikoz, hara joana zen osabaren arrastoaren gibeletik. Arrakasta ukan eta kusiak eta bere familia argentinarra ezagutu zuen Pierrak. Horrek egoera berean dauden jendeei laguntzeko Euskal Argentina sorrera eragingo zuen. Elkarte honek Ipar Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko harremanak sustatu ditu, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea ere lankide. Hori guztia hartzen du hizpide CVFko idazkari den eta bera ere langintza horretan laguntzaile den Norma Rios emazte atxiki euskal-argentinarrak.

Gehiago irakurri...


Olentzeroren bisita jaso berri duela, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Udaleku 2013ri ekiteko prest

2012/12/31

Udalekuko gazteak, Chascomuseko Euskal Etxearen parean Urtero bezala, Olentzerok Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea bisitatu du. Gabonetan zehar hainbat ekitaldi ospatu dituzte Euskal Etxean. Orain, 2013ko Udalekuari hasiera emateko garaia heldu da: Urtarrilaren 4tik 8ra, Maipú, Chivilcoy, Arrecifes, Mar del Plata, Corpus (Misiones) eta Chascomús bertako euskal etxeetako gaztetxoek hainbat kirol eta aisialdiko jarduera egingo dituzte euskal kulturaren inguruan. Aurtengo parte-hartzea aurreko udalekuena baino handiagoa izan da, 11 eta 15 urte bitarteko 50 gaztetxok parte hartuko baitute.

Gehiago irakurri...


Atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak

2012/12/31

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 28an argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2013 urteko atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia. Aurtengo deialdirako zuzkidura orotara 202.000 eurotakoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


London Basque Society elkarteak txikientzako euskarazko jolas taldea jarriko du abian urtarrilean

2012/12/31

Euskal Playgroup taldearen sorrera iragarriz kartela Londresko Euskal Etxeak ekimen berria jarriko du abian 2013 urte berriarekin batera: "Euskal Playgroup" taldea. Elkarteko txikienei zuzenduriko ekimena da, eta helburua Londresen bizi diren neska-mutil euskaldunek beste haur euskaldunekin jolasteko aukera izatea da, horrela bidenabar, euskara hitz eginez harremandu eta diberti daitezen. Seme-alabak dituzten elkarteko kideek sustatu dute ekimena eta urtarrilean hasiko da taldea, seguruenik larunbatetan.

Gehiago irakurri...


John Ysursak NABOko sustatzaile postua utzita, Kate Caminok jasoko du lekukoa, Lisa Corcostegui lankide

2012/12/31

John Ysursa, Kate Camino eta Lisa Corcostegui (argazkiak EuskalKultura.com) Urte aldaketarekin, 2013aren hasierak, besteak beste, aldaketa garrantzitsu bat ekarriko du NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteak biltzen dituen erakundearen baitan: azkeneko zazpi urteotan federazioko sustatzaile, edo argiago esatearren, koordinatzaile exekutibo lana egin duen John Ysursak bere postua utzi eta haren ordez Kate Caminok hartuko du, NABOren webgunearekin zerikusia daukaten gauzetan Lisa Corcostegui izango delarik teknikari. Aldaketa urtarrilaren 1ean gauzatuko da, lehenengo asteetan transizioa ezinbestekoa suertatuko bada ere.

Gehiago irakurri...


Olentzeroren bisita eta agiantza onenekin Rosarioko Zazpirak Bat-en azken agurra Mendeurren urteari

2012/12/31

Urte amaierako jaiaren irudi batzuk (argazkiaEE) Luzaz gogoratuko duten urteari eman zioten ‘azken agurra’ Zazpirak Bat Euskal Etxeko lagunek, elkarteak hori ospatzeko aurreratutako festa ikusgarrian. Ospakizuna erabat arrakastatsua suertatu zen eta antolatzaileen esanetan “jai aretoa gainezka zegoen; azken ospakizunetan bezala, lekua txikiegia geratu zitzaigun”. Olentzerok ere ez zuen jai hau galdu nahi izan eta afalostean, opariz betetako poltsa eskuan, agertu zen guztien poztasunerako. Topa egiteko momentuan, erakundeko lehendakari Enrique Otañok kopa altxa eta 2013an, aurten bezala, lan egiten jarraitzera animatu zituen bertaratutako guztiak.

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak bere 63. urtemuga ospatu zuen ‘ohiko euskal erromeria modura’: argazki kronika

2012/12/31

Izugarrizko kabalkada bat ibili zen Tandilgo kaleetan, Gure Etxeak antolatuta (argazkiaEE) Jai erraldoi bat antolatu zuten Tandilgo euskal etxeko lagunek erakundearen 63. urteurrena ospatzeko. Festa hiriko kaleetan burutu zen eta Buenos Aires probintziako beste euskal etxe batzuetako kideak bildu zituen musika, dantza eta kantu ikuskizunean. “Asmoa antzinako erromeriak berreskuratzea izan zen. Duela berrogei bat urte utzi zitzaion honelakoak egiteari; baina lehenago, kalean egiten ziren euskaldunen festak hemen Tandilen”, adierazi digu Gure Etxea-ko lehendakari Esteban Kain-ek. Kaleko emanaldiaren ostean, erreki argentinar tipiko batez gozatu ahal izan zen publikoa plazan bertan. Gonbidatuen artean, Elvira Kortajarena jardunean den Euskadiko Ordezkaria aipa daiteke.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia