2013/01/16

18 eta 30 urte artean badituzu eta Europan zehar bidaiatzeko gogoa baldin baduzu, ETBren "Txapela Buruan" saioak ematen dizu aukera. Ostiral honetan ETBren Bilboko egoitzan egingo den kasting-ean lau gazte aukeratuko dituzte, hamabost egunez Europa InterRail bidaia egiteko. Ibilbidean Amsterdam, Berlin, Budapest, Varsovia eta Lausanne bisitatuko dituzte eta bertako euskaldunen bizimodua ezagutu ahalko dute. Europan bizi den euskalduna bazara, berriz, idatz ezazu artikuluan esaten dugun helbidera, programak bisita egin diezazun.
Gehiago irakurri...
2013/01/16

Iñaki Dieguez musikari irundarrak "Birak" diskoa argitaratu du, hiru urtez Cirque du Soleil konpainiarekin munduan zehar egindako tourean bizi izandakoak eta ikasitakoak bilduz. Epe horretan Estatu Batuetako eta Brasilgo musikariekin kolaboratu zuen irundarrak eta hiru herrialde hauetako musikak uztartuz sortu dira diskoko abestiak. "New York edo Torontoko kaosa, Korearekiko kultura ezberdintasuna, Yosemiteko Redwood basoak, Euskal diaspora Kalifornian, nire lagun brasildarrekin izandako esperientziak, hoteleko bakardadea...", horrela laburbiltzen du diskoaren inspirazioa Dieguezek. Eta sekretu bat ere kontatu digu: Nahiz eta brasidarrek erritmoa odolean eraman, fandangoa jotzea kosta egin zitzaie! Hala nahi duten euskal etxeei, diskoaren aurkezpenak antolatzeko deia egiten die musikariak.
Gehiago irakurri...
2013/01/16

Benito Lertxundi, Berri Txarrak, Ken 7, Esne Beltza, Fermin Muguruza, Oskorri, Gatibu, Gozategi, Mikel Laboa, Gose eta beste hainbat eta hainbat euskal musikariren kantak aurki ditzakezu sarean doan, karaokeaz gozatzeko. Txantxangorria.eu webgunean, esaterako, euskal musikagintzako atzoko zein gaurko 700 abesti baino gehiago daude jarrita; euskal etxeko jai eta elkarretaratzeak animatzeko, euskal etxeko euskara klaseetan proposamen desberdin bat sartzeko edo, besterik gabe, lagunekin ondo pasa eta abestien hitzak irakurri eta ikasteko.
Gehiago irakurri...
2013/01/15
Danborradako, inauterietako edota zure euskal etxeko edo herriko jaietako argazkiak ateratzeko aukerarik duzu? Argazki kamera digital itzel bat irabazteko aukera izan dezakezu edozein euskal ospakizuneko argazkiren bat edo protagonista euskalduna duen argazkirik guri bidaliz gero. Canon PowerShot SX120 itzel bat zozketatuko dugu partehartzaileen artean! Ez baduzu argazki kamerarik, zaude lasai, bidaliguzu testu bat zure euskal etxeko jarduera edo ekitaldiren bat deskribatuz eta euskal etxe edo elkarte horren parte izateak zuretzako zer esan nahi duen adieraziz.
Gehiago irakurri...
2013/01/15

Aurten ere Necocheako Euskal Etxeak aurrea hartu du eta iragan asteburuan ospatu zituen San Sebastian eguneko festak, danborrada eta guzti. Necocheako danborrariei jarraiki, datorren larunbateko gauerdian Donostiako eta Azpeitiako danbor-joleek ekingo diote jaiari eta eurekin batera Diasporako hainbat euskal etxetako lagunek ere. Larunbatean hasi eta igandea bitartean jaiak eta danbor hotsak izango dira Sydneyn, New Yorken, Madrilen, Bartzelonan, Parisen, Shanghain, Caracasen eta Mexikon, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/01/15

Pekinen bi hilabeteko arte erresidentzia egin nahi duten euskal artistek "Goazen Txinara!" 2013 beka eskatzeko aukera dute, urtarrilaren 30a bitartean. Hiriburu txinatarrean bizi den Judas Arrieta artista hondarribiarrak sustatuta, programa honek bosgarren edizioa du aurten eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.
Gehiago irakurri...
2013/01/15

Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) artista euskaldunak Ziriborroak izeneko erakusketa inauguratu zuen urtarrilaren 11n Bilboko Windsor Kulturgintza Galerian. Azken bi urteotan Txina eta Euskal Herria artean egindako marrazki eta margo-lanez osatutako erakusketa da. Arrietaren unibertso plastikoak, pertsonaia bereziek, kolore biziek eta ezinezko konposizioek errealitatearen eta fikzioaren arteko bidegurutzeetara eramaten gaituzte. Mangak, masa-kulturak eta underground estetikak eraginda eraikitzen da Arrietaren obra.
Gehiago irakurri...
2013/01/14

Zingirako Euskaldunak elkartea pozik agertu da Chascomus 2013 Udalekuaren emaitzarekin: bost egunetan zehar bertan parte hartu zuten 53 gazteek euskal kulturaren hainbat arlotan sakontzeko aukera izan zuten, euskara, dantza, pilota, eta mitologia lantegiei esker. Alta, horrekin guztiarekin batera, aisia eta lagunak egiteko tartea ere izan zen, Chascomuseko zingiran zein euskal etxeko piszinan eman zituzten orduetan.
Gehiago irakurri...
2013/01/14

2011ko hondarrean sortu zen, baina urtebeteko epean Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak 200 lagundik gora bildu ditu inguruan, Brasilgo estatu honetako euskal kultura eta euskaldunen historia berreskuratzeko asmoz. Argentina eta Uruguairekin muga du estatu honek eta euskal inmigrante asko heldu ziren bertara XIX. mendean. 2013rako planen artean bertako euskal familien artxibo historikoak bildu eta sailkatzeko asmoa agertu du euskal etxeak.
Gehiago irakurri...
2013/01/14

Fermin Muguruza musikari euskaldunak zuzendu duen "Zuloak" luzemetraiak harrera bikaina izan du Argentinan, eta Clarin egunkariak amaitu berria den 2012. urteko hamabi filme onenen artean aukeratu du. Zerrendako lanen artean Martin Scorsese, Aki Kaurismaki eta Christopher Nolan bezalako zuzendari ezagunen azken lanak daude.
Gehiago irakurri...