euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aisa, euskara online eta era errazean ikasteko doako ikastaro berria eskaintzen du HABEk

2013/01/28

Elena eta Vasile, ikastaroak gaiak azaltzeko erabiltzen dituen bi pertsonaia Internet bidez egin daitezkeen euskara ikastaroen artean arreta berezia eman digu HABEk eskaintzen duen Aisa online ikastaroak. Doakoa delako eta edonork erabili dezakeelako. Hizkuntza aldetik, gaztelaniazko hiztunentzat diseinatua dago eta maila apal-apaletik hasita, euskara ikasten hasteko baliabide erraz eta entretenigarria da. Izenak dioen bezala, aisa ikasteko, alegia. Jarraian nola erabili azaltzen dizu EuskalKultura.com-ek.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa: Argazki kameraren zozketarako iristen ari zaizkigun irudiak ikusi nahi?

2013/01/28

Zozketako parte-hartzaileen zenbait argazki Pixkanaka argazki mordoa ari zaigu iristen argazki kameraren zozketarako. Ikusi nahi al dituzu? Madrilgo danborrada, euskal festak Argentinako hainbat tokitan, Diasporako euskaldunen Euskal Herrirako bidaiak, euskal dantza ikuskizunak, Korrika Mexikon... Argazki politak dira, bitxiak, alaiak eta, nola ez, euskaldunak %100. Lan bikaina egiten ari dira parte-hartzaileak... nahiz eta, oraindik, zureak falta zaizkigun. Anima zaitez!

Gehiago irakurri...


Euskara ikasteko baliabideen zerrenda: online, doan, gaztelaniaz, ingelesez...

2013/01/25

Etxepare Euskal Institutuak munduan dituen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroen mapa Irakurle askok eta askok sarri idazten dute euskara ikasteko ikastaroei edo webguneei buruzko informazio eske eta behar horri erantzunez sarean aurkitu ditugun baliabideetako batzuk bildu ditugu artikulu honetara. Batzuk online ikastaroak dira, zenbait doakoak, beste batzuk ordaindu beharrekoak... Horrez gain, sareko hiztegiak, zuzentzaileak, mintzapraktika egiteko foroak eta jokoak ere gehitu ditugu. On egin!

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeko euskal bitxigintza tailerreko partaideen lanak erakusgai ipiniz

2013/01/25

Ikasleak erabat kontent eta harro aurkeztu dituzte bitxigintza tailerra medio egin ahal izan dituzten lanak. Zorionak Silvia Aspiazu eta taldeari, eta Lapridako Lagunen Etxekoei (argazkia: Lapridako Euskal Etxea)) Lapridako Lagunen Etxea euskal etxe argentinarrak euskal bitxigintza tailer kontzeptuala antolatu eta garatu zuen 2012an zehar. Silvia Azpiazu irakaslearen gidaritzapean, ikasleek beren sentipenak bitxigintzaren bidez adieraztea lortzea zen helburua eta urteari eta ikastaroari amaiera emateko, tailerrean egindako bitxiekin erakusketa antolatu zuten, euskal ikutua eta ikasleen irudimena osagai dituzten hainbat emaitza eder lortuz.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz eskaini du hitzaldia Mikel Ezkerrok General Rodriguez-en, inguruko herrietakoak ere entzule

2013/01/24

Uda garai petoan egonik ere Argentinako hainbat euskal etxek lanean segitzen dute euren kultur proposamenak eskainiz eta hala egin berria du General Rodriguez-ko Eusko Aterpea euskal etxeak urtarrilaren 12an Mikel Ezkerroren hitzaldi bat programatuz, Euskal Herria eta euskaldunak eta euskal eragina Argentinan hizpide. Entzuleen artean, Rodriguez bertako entzuleekin batera, inguruko herrietako euskal etxeetako lagun eta ordezkariak ere bildu ziren, Jose C. Paz, Cañuelas eta General Las Heras-etik etorriak, eta baita Pilar-eko lagunak ere.

Gehiago irakurri...


"Emak bakia", "Bypass", "Baztan"... eta gehiago Bartzelonako Euskal Etxearen 13. Zinemaldian

2013/01/24

Bartzelonako 13. Euskal Zinemaldiaren kartela (egilea Igotz Ziarreta) Bartzelonako Euskal Etxeak aurtengo euskal filmen uzta zabala erakutsiko du Zinemaldiaren 13. edizioan. Otsailean zehar egingo da euskal zine jaialdi bartzelonarra, 1ean hasi eta 28a arte. Aurten gainera jauzi berri bat emango du Zinemaldiak eta otsailaren 15ean Girona zinema aretoetan eskainiko du "Gazta zati bat" dokumentala. Animazioa, dokumentalak, film laburrak, komedia eta drama; denetarik izango da ikusgai eta, horrez gain, zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak emanaldietan izango dira, euren lanak ikusleei aurrez aurre aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak euskaraz aritzeko online joko sorta eskaintzen du EuskalPlay-en

2013/01/24

EuskalPlay webguneak euskaraz jolasteko joku sorta eskaintzen du Azkue Fundazioak sortu duen EuskalPlay webguneak euskaraz jolasteko eta aldi berean euskara ikasteko aukera ematen du. Orriak bederatzi joko eskaintzen ditu, eta bakoitzak euskararen inguruko eduki bat lantzen du: euskalki ezberdinetako hitzak ikasi, sinonimoak bilatu, euskarazko hitzen jatorriari buruz ikertu, esaerak landu, euskalkien historia ezagutu edo gai ezberdinei buruzko hiztegia landu…

Gehiago irakurri...


Oscar Alvarez Gilak Ameriketarako euskal emigrazioa izan zuen hizpide Nafarroako Unibertsitatean

2013/01/23

Oskar Alvarez Gila historialaria (erdian), hitzaldira bildu ziren zenbait ikasle eta entzuleekin (argazkia UN) Oscar Alvarez Gila historialari eta Diasporan adituak hitzaldia eman zuen iragan urtarrilaren 17an Nafarroako Unibertsitatean. Gaia Ameriketarako euskal emigrazioa eta mugimendu horren inguruan egin zen legedia izan zen. Hitzaldia Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatu zuen. Aurten 50. urteurrena egiten du Katedrak eta hainbat ekitaldi ari da prestatzen urteurrena ospatzeko, Mari Mar Larraza zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Gehiago irakurri...


Euskara, danborrada eta giro ezin hobea Euskara Munduan programako 2013-16 epeko lehenengo barnetegian

2013/01/23

Ricardo Basterra, Marta Abarrategui eta Hugo Andiazabal FEVAko agintariek eta Damian Cebey San Nicolaseko Euzkal Etxea-ko lehendakariak eman zieten ongietorria Euskara Munduan programaren ikasle eta irakasleei Urtarrilaren 19an hasi da Argentinako San Nicolas herrian, HABE Institutuak bultzaturik, irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programaren edizio berria. FEVA eta bertako euskal etxea antolatzaile, ikastaro trinko hau datorren larunbatera arte luzatuko da eta partaide askorentzat euren euskararekiko lehenengo kontaktua ari da izaten. Taldeak lau herrialdetako hogeita zazpi ikasle biltzen ditu, tartean argentinarrak, uruguaitarrak, brasildarrak eta txiletarrak. Eta beste batzuk aurretik 2004 eta 2008 urteetan egin bezala, hauek ere ‘erremoto’ urruneko ikastaroarekin trebatuko dira. Izan ere, martxoaren 4an abiatuko da lan-unitateen bidalketa. Ikas prozesua, urteko bi ikastaro trinkorekin osatuko da, neguko eta udako barnetegiekin hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak lau euskal etxe berri onartu ditu: La Platan, Cordoban, Puerto Madrynen eta Zaragozan

2013/01/22

Puerto Madryngo Euskal Etxeko dantzari gazteak, euskal kultura zabaltzen Argentinako Chubut-en (argazkia PuertoMadrynEE) Eusko Jaurlaritzak gaur goizeko Gobernu Kontseiluan lau euskal etxe berri onartu ditu eta erregistro ofizialean sartuko ditu. Elkarteak hauek dira: "Asociación Gastronómica Vasca Goierri", La Platan (Argentina), "Gerora - Asociación Civil Cultural Vasca de Córdoba", Cordoban (Argentina), "Centro Vasco Etorritakoengatik", Puerto Madrynen, Chubuten (Argentina) eta "Zaragozako Euskal Etxea - Casa Vasca de Zaragoza", Zaragozan (Espainia).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia