euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oroimenez Euskal Etxearen sustraiak, Gernikako Haritzarenak bezala, sendotzen doaz Los Toldoseko lurrean

2013/02/05

Jaio berria den Oroimenez Euskal Etxeko kide multzo bat (argazkiaEE) Azaroan aukeratu zuten Buenos Aires probintziako Los Toldos herriko euskal gizataldeko ordezkariek euren lehenengo Zuzendaritza Batzordea. Taldeak, ordea, denboraldi luzea zeraman lanean eta horregatik ez da harritzekoa azken bi hilabetetan garatutako ekintzen arrakasta ikustea. Euskal kultura eta tradizioak ezagutarazteko asmoarekin, sortu berria den Oroimenez Euskal Etxeko lagunek Euskal Herriko jaiak, historiak eta pertsonaiak ekartzen dituzte Los Toldos-eraino. Elkarte gaztearen erroak jadanik finkatuta daude herrian, euskal etxeko ‘aitonek’ landatutako Gernikako Haritzaren kimuarenak bezala. Hona EuskalKultura.com-en laburpena Oroimenez-ek egindako azken ekintzez.

Gehiago irakurri...


FEVAk euskararen aldeko agiri bat argitaratu du, Iparraldeko ikastolei eginiko erasoen karira

2013/02/05

Ricardo Basterra, FEVAko zuzendaritza batzordearekin, artxiboko irudi batean (argazkia FEVA) Argentinako Euskal Etxeen Federazioak --FEVAk-- euskararen aldeko agiri bat kaleratu du, herrialde honetako ehundik gora euskal elkarteen ordezkari gisa. Agirian FEVAk salatu egin ditu berriki Iparraldeko ikastolek jasan duten erasoa eta baita ere Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari funtzionatzeko lizentziarik ez ematea. Jarraian, agiria jasotzen dugu, euskaratuta eta laburbilduta.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioa udako barnetegi bat entolatzen ari da Euskal Herrian

2013/02/05

2011n Boiseko Korrika Fun Run ekitaldian parte hartu zuten lagunak Euskal Etxearen parean, lasterketa abiatzeko prest North American Basque Organizations federazioak (NABO) uztailean Euskal Herrian egingo den barnetegian izena emateko epea ireki du. Ikastaroa uztailaren 1etik 12ra egingo da, Lazkaoko Maizpide barnetegian, ingelesa hitz egiten duen irakasle batekin. Ikastaroaren prezioa 414 eurotakoa izango da, ostatua eta janaria barne. Horrez gain, Boiseko euskaldunak 2013ko Korrika Fun Run ekitaldia antolatzen hasiak dira: martxoaren 9an egingo da. Datu gehiago jarrian.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeentzako zuzendari Asier Vallejo Boisera iritsiko da gaur AEBetara egiten ari den bidaian

2013/02/04

Joan den larunbatean NABO Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioak Utah-ko Salt Lake Cityn egindako bileran parte hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendari berria, Asier Vallejo Itsaso, Boisera iritsiko da gaur iluntzean Estatu Batuetako zenbait euskal komunitatetara egiten ari den biraren barnean. Hau da duela hiru bat aste izendatua izan eta gero Asier Vallejo Diasporara egiten ari den lehenengo bidaia, Salt Lake City-ren ondotik Reno, gaurtik aurrera Boise eta aste hondarrean New York eta bertako euskal etxe eta komunitateak solaskide.

Gehiago irakurri...


Euskara Pariseko Expolangues azokan eta Sorbonne unibertsitatean entzungo da asteon, Etxepareren eskutik

2013/02/04

Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zabaltzeko zuzendaria, atzean Xabi Paya bertsolari eta irakurlea, artxiboko irudi batean Londresko Language Show hizkuntz-azokan (argazkia Etxepare) Etzi hasiko da Parisen Expolangues hizkuntzen azoka garrantzitsua, eta euskarak standa izango du bertan, aurreko edizioetan bezala, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azkue Fundazioa eta Langune hizkuntzen industriaren alorreko enpresa ere bertan izango dira, haiek sortutako materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteko. Horrez gain, euskararen inguruko hainbat ekitaldi egingo dira astean zehar Parisen, horien artean, Mariasun Landa idazleak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak azokan eskainiko duten emanaldi literario-musikala.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagones-ko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k dena ia prest dauka martxoan egoitza estreinatzeko

2013/02/04

'Beti Aurrera Aberri Etxea'ren egoitza euskal etxea dela dioen kartela ipini zuen lagun taldea, seinalea joan den astean ipini berritan (argazkiaEE) Datorren hilean ekingo diote Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunak biltzen dituen euskal etxeko lagunek 2013ko ekintza egitarauari. Dantzak, euskara klaseak eta beste hainbat kultur ekimenak leku berrian garatuko dira baina. Izan ere, azken xehetasunak bukatzeke, Viedmako Alberdi kaleko egoitza berria bere ateak irekitzeko prest egongo da martxoan. Gogora dezagun 2010.ean, eta Rio Negro probintziako gobernuarekin sinatutako hitzarmena medio lortu zuela 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k bere egoitza antolatzeko lekua, trukean euskal etxeak lursail bat eman ziolarik Probintziako Parlamentuari.

Gehiago irakurri...


Lehendakariak lehen mezua igorri dio Diasporari: "Gure herria hazteko bermerik hoberena zarete”

2013/02/01

Iñigo Urkullu (foto Irekia) Kanpoan den euskal komunitateari lehen mezua zuzendu dio gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, Irekia atariaren bidez. Mezu honetan lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritza berriaren lehentasunetako bat Euskadiren nazioartekotza dela. Lan horretan, Jaurlaritzak kanpoan den euskal komunitate guztiari hurbiltzeko politika eta konpromisoa sustatuko dituela agertu du, euskal etxe eta federazioen oraingo sarea erabiliz eta hedatuz.

Gehiago irakurri...


Txokoan lan egiteko eskaintza eta nobela beltzari buruzko hitzaldia Bartzelonako Euskal Etxean

2013/02/01

Bartzelonako Euskal Etxearen Txokoa hiriko euskaldunentzako eta elkarteko bazkideentzako topalekua da (argazkia BartzelonaEE) Bi berri jakinarazi ditu Bartzelonako Euskal Etxeak: batetik, elkarteak Txokoan behar egiteko lan-eskaintza argitaratu du. Interesdunek kurrikuluma astelehena baino lehen bidali behar dute (datu guztiak jarraian). Bizkor ibili, beraz! Bestetik, datorren asteko asteazkenean nobela beltzari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute euskal etxean Jon Arretxe eta Jose Javier Abasolo idazleek. Bartzelonako nobela beltzaren literatur jaialdian --BCNegra-- ari dira parte hartzen, euren azken lanak aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Gervasio di Cesare: "Txileko zazpi presidentek Lazarraga familia daukate arbasoen artean"

2013/02/01

Gervasio di Cesare genealogista (erdian) Valparaisoko Eusko Etxean, hitzaldia entzutera joan zen Isidro Lazarragaren familiarekin (argazkia RubilaAraya) Gervasio di Cesare genealogista euskal-argentinarra Valparaisoko Eusko Etxean izan da, genealogiari buruzko hitzaldi bat emateko. Hitzorduak jakinmin handia piztu zuen, izan ere, Txilen oihartzun zabala izan baitu Di Cesareren azken ikerketak. Lazarraga abizenaren genealogia ikertuz Txileko zazpi presidente Arabako jauntxo familia honen ondorengoak direla erakutsi du Di Cesarek.

Gehiago irakurri...


Cordobako Gerora elkarteak euskara eta Euskal Herriari buruzko ikastaro irekia abiatuko du bihar

2013/01/31

Gerora Cordobako kide batzuk  iragan abenduan egin zuten Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi batean (argazkia Gerora) Gaztea da oso Cordobako Gerora elkartea, baina lan eskerga ari da egiten sortu zenez gero Argentinako hiri honetan euskal kultura, eta bereziki euskara, zabaltzen. Iragan astean Eusko Jaurlaritzak euskal etxe ofizial bezala onartu zuen eta onarpenak lanean buru-belarri aurkitu zituen Geroratarrak, euskarari buruzko ikastaro ireki bat prestatzen. Ikastaro hau bihar bertan jarriko da abian eta klaseak ostiralero izango dira, otsailean zehar.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia