2013/02/08

Urtero biltzen dira Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide eta arduradunak aurreko zikloko balantzea egite aldera. Aurten, ordea, berezia izango da elkarretaratzea elkarteak 10 urte beteko dituelako datorren apirilaren 5ean. Bilkura Ikasketa Gunearen egoitza den Lapridako Lagunen Etxea euskal etxean izango da datorren astelehenean eta egun osoko programa beteko dute gonbidatuek, tartean, barne lana, aurreko zikloko balantzea, prentsaurrekoa eta urteurreneko afaria. Egitaraua bukatuta, euskal etxeko kideekin batera herriko inauterietan parte hartzeko aukera ere izango dute Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko lagunek.
Gehiago irakurri...
2013/02/08

Azken asteotan Peruko euskal komunitateak euskal ondareari buruzko makina bat jarduera egin ditu, Arantzazuko Amaren Anaidiak, San Martin de Porres Unibertsitateak eta Oiga Aldizkariaren Fondo Editorialak antolatuta. Egitaraua zabala izan zen: abenduaren 3an abiatu zen, Euskararen Egunaren karira egin ziren mintzaldiekin, eta egunotan amaitu da, Liman egin berri den anaitasun bazkari batekin.
Gehiago irakurri...
2013/02/08

Caracaseko Eusko Etxeak bi usadio zahar berritu zituen otsailak 3an egin zuen mezan, San Blas eta Kandelario egunen karira. Horrela, elizkizunean San Blas eguneko kordoiak eta Kandelario eguneko kandelak bedeinkatu zituen apaizak, bertaratu ziren ia ehun lagunen artean banatzeko. Ohiturak dioenez, gaisotasunak usatzeko balio dute. Meza elizkizunean azken hilabeteotan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu zituzten: Jon Ugutz Lejarcegui Maguregui eta Anton Goicoechea.
Gehiago irakurri...
2013/02/07

Iragan otsailaren 5ean Google bilatzaile ezagunak omenaldia egin zion Alberto Larraguibel euskal-txiletar zaldunari eta, egunero milioika lagunek erabiltzen duten webgunearen portadan, Larraguibelek 1949an Viña del Mar-en egin zuen jauzi historikoaren marrazkia jarri zuen. Larraguibelek, Huaso zaldiarekin, mundu marka hautsi zuen, eta 64 urte beranduago indarrean jarraitzen du errekorrak.
Gehiago irakurri...
2013/02/07

Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeak euskara eta kultura zabaltzeko hamaika ekimenekin ekingo dio martxoan aurtengo ikasturteari. Deigarrienetako bat Sao Pauloko Anchieta Jauregian emango diren euskara klaseak izango dira. Jauregia Sao Pauloko Udal Ganberaren egoitza da eta 20 bat funtzionarik ere hartuko dituzte eskolak. Horrez gain, jauregiko Escola Jatetxeko sukaldaritza ikasleek ere euskara ikasi ahal izango dute, euskal etxeak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.
Gehiago irakurri...
2013/02/07

Gero eta indar gehiago ari da hartzen Inauteria Argentina osoan. Jakina denez, 2011tik aurrera –eta 34 urteko, diktaduraren garaiko erabaki bat bertan behera utziz– jai egunak dira inauteri astelehena eta asteartea nazio mailan. Egoera berria oso ondo hartua izan da leku askotan eta hilabete askotako prestakuntzak egiten dira festa behar bezala bizitzeko. Olavarrian, esaterako, ‘Corsodromo’ berri bat inauguratu da bertan jaia garatu ahal izateko. Herriko euskaldunak partaide izaten ari dira festaldian, ‘El Olentzero’ izeneko karroza eta euskal stand batekin.
Gehiago irakurri...
2013/02/06

HABEk Hego Ameriketako lau herrialdetako euskal etxeekin euskara irakasteko hitzarmenak berritu ditu azken asteetan, eta horiei esker, mila ikasle helduk ikasiko dute euskara Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskal elkarteetan 2013-2014 ikasturtean. Horrez gain, Argentinako San Nicolas herrian egin den irakaslegaientzako barnetegiaren emaitzarekin pozik agertu dira bai antolatzaileak bai ikasleak, HABEk jakinarazi duenez.
Gehiago irakurri...
2013/02/06

Bihar hasiko dira Aratusteak, Ostegun Gizanerarekin batera, eta Euskal Herriko bazterretan mozorroek, festek eta usadio zaharrek hartuko dituzte kaleak. Iparraldeari dagokionez, tradizio handiko jaia dira Inauteriak eta Lapurdin, adibidez, iragan otsailaren 1etik hona Hartzaro izeneko jaialdia egiten ari dira kari horretara. Bihar bertan Ostegun Gizenarekin batera "Tutak" tobera mustra egingo dute. Baina beste hamaika euskal lekutan ere lehertuko dira Inauteak. Diasporan, New Yorkeko eta Bartzelonako euskal etxeetan mozorro jaiak egingo dira datozen egunetan, baina beste hamaika izango dira festa honi ohore egingo dioten euskal elkarteak.
Gehiago irakurri...
2013/02/06

Euskal Herriari lotuta baina beti ere inguruko errealitatea ere kontuan hartuz bi motatako ekintzak antolatu dituzte Salta hiriko Gure Etxea Euskal Etxeko lagunek joan den urtean. Batzuk euskal komunitateari zuzenduak; besteak, komunitate orokorrari. 2012an emandako urrats handiena, ordea, erakundearen egoera legalari dagokio. Izan ere, euskal etxearen izaera juridikoa eskuratze bidean daukate, tramiteak eginik. “Oso garrantzitsua da guretzat bide horretan abiatu izana. Izaera juridikoa beti egiteke geneukan, zor moduan”, aitortu diote Gure Etxeako lagunek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/02/05

NABO Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioak iragan larunbatean, otsailaren 2an, egin zuen Salt Lake Cityn bere 'negu/eguberriko bilkura' --federazioak urtean egiten dituen osoko hiru bilkuretako lehena-- bertako euskal etxearen 'Basque Dinner & Dance' ekimenarekin batera. 31 euskal elkarte iparamerikarrak bidali zuten ordezkaritza eta gonbidatu berezi gisa Asier Vallejo, Jaurlaritzako Euskal Gizataldeentzako zuzendari berria bildu zen ekitaldira, kargua hartu ondoan Diasporara egin duen lehenengo mezuan. NABOk 1973an Nevadako Renon sortu zuteneko 40. urteurrena ospatuko du aurten.
Gehiago irakurri...