2013/02/15

Euskomedia Fundazioaren 3digitala.com webguneak Euskal Herriko argazki bilduma zabala eskaintzen du: zehazki, 43.783 irudi, une honetan. Artxibo zabal honetan ikusmiratzeak euskal paisaietan, historian eta kultur ondarean barrena bidaia birtuala egiteko aukera eskaintzen du, mundu osoko erabiltzaileen eskura. Horrez gain, argazki bat bereziki atsegin dutenentzako irudia erosi eta inprimatzeko aukera ere ematen du webguneak.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Lanak 200 bat orri izango ditu eta ardatz kronologikoari jarraituko dio. Material osagarri anitz ere ekarriko omen du, tartean eranskin dokumentala eta argazki ugari. Argentinako EAJ-PNVren historiari buruzko liburua urtearen erdi aldera egongo da prest eta aurkezpenari dagokionez, egilearen asmoa, lehenengo aurkezpena azaroan egitea da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon; ondoren Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan egiteko eta, agian, baita Durangoko Liburu Azokan ere. Argentinako aurkezpena, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan litzateke, 2014an.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Mara Mara enpresak iragan abenduan jarri zuen abian Mintzanet.net plataforma, Donostiako Udalaren, Topagunearen eta Etxepareren babesarekin. Hiru hilabete hauetan dagoeneko euskara praktikatzeko 900 saiotik gora egin dira bertan, batzuk Argentina, Kolonbia, AEB, Txile, Australia eta Ingalaterratik. Mintzanet-ek euskera ikasi nahi duten erabiltzaileak eta euskaraz berbaldia egiteko prest diren euskaldunzaharrak harremanetan jartzen ditu, Skype sistema bitartez. Parte hartu nahi duzu? Anima zaitez, oso erraza da eta!
Gehiago irakurri...
2013/02/14

Euskal Herrian eta euskaldunen artean San Balendin egunak ez du oihartzun handirik izaten --euskaldunek nahiago dituzte beste santu batzuk antza: Fermin, Sebastian, Inazio, Xabier, Prudentzio...-- baina EuskalKultura.com-ek egunaren aitzakia baliatu nahi du eta gure irakurleei piropoak --edo hotz goxoak, hala hobesten baduzu-- euskaraz botatzeko proposamena egin. Ez hori bakarrik: jarraian, handik eta hemendik bildu dugun euskal piropoen zerrendatxo labur bat osatu dugu.
Gehiago irakurri...
2013/02/14

Harrera ona izan du Mexikon UNAM unibertsitatean abiatu berri den euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroak eta Administrazio eta Kontabilitate Fakultateko 24 ikaslek izena eman dute bertan. Ikastaroaren antolatzaile dira Emprebask Mexiko euskal enpresarien elkartea eta Euskadiko Ordezkaritza. Ikastaroaren ezaugarri berritzaileetako bat da elkarteko enpresariak izango direla irakasle, eta horrela ikasleek enpresa munduko adibide errealekin ikasi ahalko dutela.
Gehiago irakurri...
2013/02/14

Urtero eman izan du azken urteotan Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) --abenduaren 3an-- ENE Saria izena daraman errekonozimendua, Diasporarekin lotuta euskararen alde egindako lan ona aitortu eta saritzearren. 2012ko edizioan, Bahia Blancako (Argentina) Union Vasca euskal etxeari eman zion, eta erabaki horren gauzapena, Basterretxearen diseinuko ENE irudia fisikoki ematea, hilabete honen hasieran obratu dute Euskal Herrian erakunde emaile eta hartzaileak.
Gehiago irakurri...
2013/02/14

Programa oparoa eskainiko dio 2013 honetan Buenos Aires probintziako Azul hiriko euskal etxeak bere komunitateari erakundearen 20. urtemugaren baitan. Aktibitateak martxoan hasiko dira instituzioaren egoitzan eta urtero garatzen direnez gain, ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. Beste ekintza batzuen artean behar da hor aipatu ‘Erandioko Bazterrak’ argazki erakusketa eta euskal kulturari buruzko ikastaro berezi bat. Urtebetetze jaia, berriz, abenduaren 28an izango da, etxearen sorreraren egun berean.
Gehiago irakurri...
2013/02/13

Hirugarren aldikoz, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE), CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzendua da eta hilabete luzatuko da, 2013ko urriaren 7etik azaroaren 3a arte. Hautagaitzak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.
Gehiago irakurri...
2013/02/13

Boiseko euskal komunitateak euskal kulturaz gozatzeko aukera politak izango ditu datozen egunetan. Larunbat honetan bertan, 'Arrantza' dantza garaikide ikuskizuna taularatuko da hiriko Morrison Center-en. Ostegunean, 21an, Euskal Etxean, "Kutsidazu bidea, Ixabel" luzemetraiaren emanaldia etorriko da. Otsailaren 23an, ostera, Noka talde euskal-kaliforniarrak kontzertua eskainiko du euskal etxean. Amaitzeko, maiatzaren 8an John Ysursa historialariak “Annual Rituals That Define Basques” hitzaldia emango du Basque Museum-en.
Gehiago irakurri...
2013/02/13

Associated Press berri agentziak artikulu deigarri bat plazaratu du, AEBetako Kongresuko diputatu hispanoen kopurua zehazteko zailtasunei buruz. Arrazoia zera da, zerrendatan batzuetan komunitate horretako kide gisa agertzen diren diputatuetako batzuk ez dutela euren burua hispanotzat jotzen. John Garamendi kongresukide euskal-kaliforniarrak, esaterako, argi dauka: I'm Basque (ni euskalduna naiz), dio. AEBetako 2011ko erroldan 53.045 lagunek onartu zuten euren burua euskaldunen ondorengotzat.
Gehiago irakurri...