2013/02/28

Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia bihar bertan hasi eta martxoak 9a arte luzatuko da. Mexikoko zine topaketa garrantzitsuena da jaialdi hau eta aurten, aurreko edizioetan bezala, euskal zinemak leku nabarmena izango du bertan, izan ere, hiru euskal filme lehiatuko dira zinemaldiko sail ofizialean, Etxepare Euskal Institututak jakinarazi duenez. Film luzeen atalean Pablo Bergerren “Blancanieves” eta Lander Camareroren “What about Columbus” dokumentala izango dira ikusgai eta, laburrei dagokienez, Telmo Esnalen "Hamaiketakoa".
Gehiago irakurri...
2013/02/28

Gero eta indar handiagoa hartzen ari dira Inauterietako jaialdiak Argentinan zehar. Are gehiago, Inauteri astelehena eta asteartea berriro jai-egun izateko 2011n hartutako erabakiak bultzada polita ekarri dio ospakizunari. Euskal etxeak ez dira giro eta asmo horretatik batere kanpo geratu eta 2013 honetan ere partaide izan dira Euskal Herriko musika, dantza, panpinak eta janaria erakus- eta gozagai. Hona Cañuelas, Gral. Villegas eta Lapridako ospakizunen argazki laburpena. Lapridan arrakasta itzela lortu zuen "Euskaldun behi-jeiztailea" izeneko karrozak.
Gehiago irakurri...
2013/02/28

"8 Herrialdeak Zuzenean" irratsaioarekin hitzordu berria dute Diasporako euskaldunek igande honetan, arratsaldeko 8etatik 9:30etara. Saioa mundu osoko euskaldunei zuzendua da eta internet bidez ere entzun daiteke Diasporako edozein bazterretik. Benoit Etcheverry, Robert Acheritogaray eta Adelaide Daraspe esatariek gidatuko dute saioa, ohi bezala, eta bi gonbidatu berezi izango dituzte: aita Jean Pierre Cachenaut, zortzi urtez AEBetako euskaldunen apaiz izan zena, eta Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra.
Gehiago irakurri...
2013/02/27

Peruko Amazoniako Kukama herriko kidea da Roberto Awa Nari eta orain sei urte heldu zen Euskal Herrira, pelikula batean parte hartzeko. Eltze askotako burruntzalia da Roberto: musikari, aktore, irakasle, artisau, argazkilari... Guk egin berri dugun argazki lehiaketara bidali zituen lanen bitartez ezagutu genuen eta bizkaieraz egiten duen amazoniar honen istorioak biziki harritu gaitu. Perun ikasi omen zituen lehen hitzak euskaraz, apaiz batek oparitu zion kasete bateko abestia fonetikoki ikasita: "uh uh uh colore bisia, arrasá ke riaren contra..." kantatzen ei zuen.
Gehiago irakurri...
2013/02/27

Otsailaren 19an izan zen Arrecifeseko euskal etxearen urtebetetzea eta 19an bertan gauzatu zen ospakizunetako bat, herriko Ricardo Gutierrez klubean. Urtemugako jaia, ordea, larunbatean, 23an, burutu zen, elkartearen egoitzan eta mota askotako proposamenekin, tartean, argazki erakusketa, dokumental bat, karaokea eta dantzak. 2013ko ekintzei dagokienez, laster hasiko dira ‘La Vasca’n, martxoaren lehenengo astean, hain zuzen. Urtero bezala, euskara eta dantza klaseak eta kultur ekintzak eskainiko zaizkie interesatuei. Eta nobedadearik ere bada: abesbatza berria, Martin Aguilar-en zuzendaritzapean eta txistu tailerra, Juan Ignacio Saez eta Marianela Rimini gidari.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Eusko Jaurlaritzaren gaur goizeko Gobernu Kontseiluak Sara Pagola Aizpiri elgoibartarra izendatu du Euskadiko ordezkari berri Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako. Pagolak Argentina ondo ezagutzen du, izan ere 1997tik 1999ra Instituto de Calidad Alimentaria Vasco-Argentino erakundea abian jarri zuen Buenos Airesen. ELIKA Fundazioa elikagaien segurtasunaren inguruko institutuaren zuzendaria izan da eta 2011tik 2012ra Cristobal Balenciaga Fundazioko gerentea izan zen.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Etxepare Euskal Institutuak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak indarrak batu egin dituzte Oier Araolazak idatzitako "Euskal Dantza" dibulgazio liburua euskaraz, frantsesez eta ingelesez eskaintzeko. Etxeparek iaz argitaratu zuen lana, Euskal Kultura sailaren barruan, baina ordukoa euskara-gaztelania-ingelesa bertsio hirueleduna zen. EKEren lankidetzarekin liburua frantsera itzuli da. Datozen hilabeteetan Euskal Kultura saileko beste zenbait lan ere argitaratuko dira frantsesez.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Apirilaren 13 eta 14an emango dio hasiera Villa Mercedeseko 'Camerata de la Luna' koralak 2013ko kontzertu zikloari. Villa Mercedes eta San Luis hirietan burutuko diren lehenengo errezital hauetan Johann Sebastian Bach-en ‘Actus Tragicus- BWV 106’ kantata eskainiko du abesbatzak, Francisco Mensa eta Pablo Eggartee zuzendari. Eskaintza oparoa luzatuko dute Camerataren lagunek urte osoan eta horretarako gogor ari dira jadanik entseatzen. Hala ere, hori ez da taldekideen eginkizun bakarra. Urtarrilean teknika tailer bat burutu dute Villa Mercedesko Euskal Etxearen egoitzan.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Anboto.org aldizkariak elkarrizketa egin dio Irune Sanchez berriztarrari. Irune Boiseko Ikastolako irakaslea da: 2008an hasi zen bertan haurrei eskolak ematen, eta kanpoan tarte bat egin ostean, aurten berriz ere bueltatu da. Elkarrizketan onartzen du gustura dabilela Boisen: euskal kultura modu berezian bizi duten ingurune horretan bere saltsan bizi dela dio. Esaterako, duela gutxi Boiseko ikastolako umeekin Sanblasetako opilak egiten aritu zen. Jarraian, Anboto.org webgunean argitaratu den elkarrizketaren lehen partea ekarri dugu geurera.
Gehiago irakurri...
2013/02/25

“Korrika 18ren elastiko bat nahi dut! Zer egin behar dut?” Oso erraza da: bidali zure datuak (izen abizenak, helbidea, telefonoa eta elastiko neurria*) info@euskalkultura.com helbidera, mezuaren gaian “Korrikako elastikoa” ipinita, eta zuretzat izan daiteke Korrika 18ren elastiko dotore-dotorea! Gure AEK-ko lagunek hamar eskaini dizkigute zuen artean zozketatzeko. Martxoaren 3a, igandea, (23:59ak, Euskal Herriko ordua) da parte hartzeko azken eguna. Ez utzi azken momenturako eta mugi!
Gehiago irakurri...