2013/03/05

2013ko egitaraua hasi dira prestatzen Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxeko kideak. Lagunen arteko afariak eta publiko orokorrari begira antolatzen diren janari salmentak hil honetan hasiko dira; hil honetan ere euskara klaseetarako izen-ematea eta Ohiko Biltzar Orokorra burutuko dira. Urtea joan ahala, proposamen gehiago luzatuko zaizkio komunitateari: musika tailerrak, zine zikloa eta hitzaldiak, besteak beste. Baina urtarril-otsailean ere ez da gedlirik egon Eusko Aterpea, izan ere ‘Mas Mus’ taldeko kideek ez zuten oporrik hartu eta etxeko dantzariek ere oso goiz ekin diote entsegu sasoinari.
Gehiago irakurri...
2013/03/04

"Forked Tongues" izeneko poesia antologiaren argitalpena dela eta, Dublinen izan berri dira Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda olerkariak. Liburuak hiru euskal egileen eta Miren Agur Meaberen poesiak ingelesera itzuli ditu, zenbait galiziar eta kataluniar idazleen lanekin batera. Euskal olerkariak Dublinen izan ziren euren olerkien irakurraldiak eskaintzeko, eta emanaldiek jakinmin handia piztu zuten, eurekin bertan izan zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara zuzendariaren esanetan.
Gehiago irakurri...
2013/03/04

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, gaur abiatuko du Mexikon bost eguneko enpresa bidaia. Helburua herrialde honetan Bizkaiko enpresentzako negozio aukerak sustatzea da. Euskal ordezkaritzako parte dira Bizkaiko 47 ETE eta makina erreminta (AFM), automozio (ACICAE), ingurumeneko industrien (Aclima) eta Bilboko Portuko clusterrak. Orotara, 94 enpresa ari dira bidaian parte hartzen, ETE-en eta clusterretako kideak diren enpresen artean.
Gehiago irakurri...
2013/03/04

Joan den ostiralean sinatu zuten hitzarmena FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak eta Silvia Barei Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko dekanoak. Urrats hau emanda, euskara eta euskal kultura klaseak apiriletik aurrera hasiko dira ematen. Ikastaroak lau hilabetekoak izango dira eta irakasleei dagokienez, Elba Mocoroa eta Noe Fernandez arduratuko dira eskolak emateaz.
Gehiago irakurri...
2013/03/04

1913an Perun pasiotar ordenako euskal misiolari talde batek hasi zuenen egitasmo ebanjelizatzaileak ehun urte beteko ditu datorren maiatzaren 17an. Jhon Bazan Aguilar euskal peruarrak euren omenezko testu hau igorri digu, "bizitza errazari uko egin eta kritautasuna zabaltzea erabaki zuten gizon haien" lanaren berri emateko. Pasiotar ordenako misiolariak 1912ko abenduaren 24ean abiatu ziren Bilbotik Perura eta lau hilabete ondoren hasi ziren Amazonian lanean.
Gehiago irakurri...
2013/03/01

Aurtengoan, 45 dira soilik euskal etxe antolatzailetik kanpoko haur eta gaztetxoentzat zabalik dauden lekuak. Beraz, gaur arratsaldeko 6:00pm-etan (Kaliforniako ordua, goizaldeko hiruak Euskadin) epea irekiko delarik, makina bat jende pilatuko da ordenadore aurrean bere seme/alaba inskribitu nahiean. "First-come, first-served" sistema erabiliko da (izen-emate ordena), beraz gauzak minuturik galdu gabe egitea gomendatzen da. Aurtengo kuota 350 dolarrekoa da eta diru-arazoak dauzkaten familien kasuan, Aita Tillous Beka eska dezakete.
Gehiago irakurri...
2013/03/01

Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri du abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu die. Bi baldintza nagusi daude: gehienez bost minutuko iraupena izan dezakete bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat...). Londreseko Euskal Etxekoak animatu dira dagoeneko: bihar bertan hiriko hainbat lekuetan grabatuko dute klipa. Edonork parte har dezake. Anima itzazu beraz zure euskal etxekoak, eta tipi-tapa! bidali zeuon bideoa!
Gehiago irakurri...
2013/03/01
Gogora arazi nahi dizugu, irakurle, azken eguna duzula igande hau zozketan parte hartzeko. Korrika badator eta Korrikarekin batera, elastikoak! Korrika 18ren hamar elastiko zozketatuko ditugu gure irakurleen artean. Bat eskuratu nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta neurria) info@euskalkultura.com helbidera datorren iganderako. Epea, martxoaren 3ko 24:00etan bulatuko da eta sariak asteartean emango ditugu aditzera. Orain arte egin ez baduzu, hobe duzu mugitzea elastikoa eskuratu nahi baduzu!
Gehiago irakurri...
2013/03/01

Laprida herriko euskal bitxigintza tailerreko zortzi kideri ireki zizkien ateak Cnel. Pringleseko euskal etxeak euren eskulanak erakusteko. Bitxigileek Silvia Azpiazu-ren ardurapean egiten den ikastaroan trebatu ziren 2012an zehar eta irakaslearen hitzetan “euskal kulturatik jasotako kontzeptuak euren diseinuetan irudikatzen ikasi zuten tailerrean”. Erakustaldia osatzeko, etxeko Eusko Alaia abesbatzak bere errepertorioko bi kanta eskaini zituen. Lagun anitz bertaratu ziren euskal etxera eskulanez eta musikaz gozatzeko, tartean Carlos Oreste herriko alkatea.
Gehiago irakurri...
2013/03/01

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeak gonbidaturik, Nafarroaren konkista, bere kausa eta ondorioak, hartuko ditu aztergai Aitor Pescador Medrano irakasleak. Hitzordua, Moreno kaleko erakundearen egoitzan izango da gaur, iluntzeko 7:30etan. Nafarroako Unibertsitateko ikertzailearen hitzaldi hau, baina, ez da Argentinako 2013ko bere biran lehena izango. Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide ere baden Pescadorrek Lapridako Lagunen Etxean eta San Miguelgo Askatasunaren Bidean ere eskaini zuen. Bi ekintzetan interes handia piztu zuen irakasleak bildutako lagun ugarien artean.
Gehiago irakurri...