2013/03/15

“Ez dakit hain esperientzia zoragarria laburtzeko gai izango naizen” esan dio Silvia Istillartek EuskalKultura.com-i bidaiari buruz galdetu diogunean. Izan ere, bere herriko euskal etxeari esker egindako paseoan bere birraitona-amonaren jaioterria ezagutzeko aukera izan zuen Silviak eta horrek erabat hunkitu zuen. “Baxenabarreko Heleta, Iparraldean; bertako Herriko Etxean Istillart abizeneko amatxi zuen emakume batekin egin nuen topo. Istillart… ni eta nire aitatxi Jean Istillart bezala… Negar asko egin nuen eta kontaktuan jarraitzen dut berarekin”. Itxaropen Euskal Etxeak salgai jarri ditu dagoeneko 2013ko bonoak, 250 pesotan.
Gehiago irakurri...
2013/03/14

AEBetako Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak "Basque Literary History" liburua aurkeztu zuen atzo Donostian. Lan hau euskal literaturari buruz ingelesez idatzi den lehendabiziko antologia da eta Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea eta Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendaria izan da edizioaren arduraduna. Berarekin elkarlanean, honako hamabi adituek jorratu dituzte antologiako atalak: Jesús María Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel López eta Estibalitz Ezkerra.
Gehiago irakurri...
2013/03/14

Soziedad Alkoholika (SA) taldea Mexikon da egunotan, bi jaialdi handitan kontzertuak emateko: lehena, DFko Vive Latino jaialdian, bihar; eta bigarrena Guadalajarako Revolution Fest delakoan, etzi. Emanaldion aurretik, gaur bertan, taldeko kideak DFko Euskal Etxean izango dira eta bertan musikaz solastuko dira elkarteko kideekin eta biltzen diren zaleekin: euskal rock-aren egoera eta taldeko kideen ibilbidea izango dituzte hizpide, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/03/14

Bi deialdi berezi luzatu dizkio Necocheako euskal etxeak komunitateari bere azken ‘Mezulari’ buletinean. Batetik, Aberri Eguna ospatuko du erakundeak eta Aberri Eguneko ekitaldien baitan, Korrika 18. Bestetik, garai guztietako instituzioko dantzariak bildu nahian, Dantzari Ohien Jaia burutuko du Euzko Etxeak datorren apirilean 13an. Hitzordu hauetaz gain, euskara klaseak eta saskibaloi taldearen entrenamenduak ere hasiko direla hil honetan jakinarazi digute Necocheatik.
Gehiago irakurri...
2013/03/13

Filme batean kontatzeko moduko ihesaldia izan zen --"The great escape" (1950) film mitiko hartakoaren parekoa-- baina Francoren propaganda ofizialak isilaraztea lortu zuen. 1938ko maiatzaren 22an, Ezkaba mendiko San Kristobal kartzelatik 795 presok ihes egitea lortu zuten, bertan bizi zituzten baldintza negargarriak eta torturak jasan ezinik. Horietatik 207 ihesaldian bertan erail zituzten; 585, berriz, atzeman zituzten, eta hiruk baino ez zuten lortu Iparraldeko mugaraino heltzea. Edo hori uste zuten historialariek orain gutxi arte. Izan ere, Fermin Ezkieta historialaria laugarren gizon misteriotsu baten bila ari da. Inork ez daki haren izenik, soilik, antza, Kaliforniaraino heltzea lortu zuela eta han bizi zela, gutxienez 1998a arte. Ezkieta eta Pedro Oiarzabal historialariek Diasporako euskaldunen laguntza eskatu dute gizon hori aurkitu eta Ezkabako presoen oroimena berreskuratzeko.
Gehiago irakurri...
2013/03/13

Obabakoak eleberriaren 25. urteurrena kari, Madrilgo kulturgune nagusienek Bernardo Atxaga idazlearen unibertsoa erakutsiko dute, martxoaren 20tik apirilaren 7a bitartean eskainiko duten programazio bereziarekin. Hitzaldiak, zinea, antzerki lanak eta Atxagari buruzko ikus-entzunezko baten estreinaldia egingo dira, besteak beste, Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroetan, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.
Gehiago irakurri...
2013/03/13

Diaspora osora hedatzen ari da, ostegunean Andoaindik aterako den Korrikaren oihartzuna eta leku bakoitzean bertako erara ospatuko da. Buenos Aires hiriburuko Lizarraenea euskal gunean, esaterako, ‘Korrika Kulturala’ antolatuko dute. Hitzordua, dstorren larunbatean da, iluntzeko 8:30etan, Mexiko kaleko etxean. Hortxe berean, baina martxoaren 22 eta 23an Aberri Eguna ospatuko dute Ekin Argitaletxeak eta Eusketxek deituta, zabaldu berria duten 2013ko ekintzen egitarau barnean. Euskara eta dantza klaseak; musika eta Euskal Herriari buruzko tailerrak; eta arte erakusketak eta ardo dastaketak dira Eusko Kultur Etxeak aurten eskainiko dituen ekintzetako batzuk.
Gehiago irakurri...
2013/03/12

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bi izendapen berri onartu ditu gaur goizean Kanpo Harremanetarako arloan, hain zuzen ere Ander Caballero Barturen izendatu du Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoko Ordezkaritzako buru, eta Rafael Kutz Garaizabal, Txile eta Peruko Ordezkaritzako. Aurretik, otsailaren 26an, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkari izendatu zuen Sara Pagola.
Gehiago irakurri...
2013/03/12

Krisi ekonomikoa dela eta, Dantzan.com webguneak itxi egin behar izan zuen iaz, baina irakurleek eginiko kanpainari esker, diru iturri eta laguntza berriak eskuratu zituen eta berriz ere ireki zen. Alta, arazoak ez dira amaitu eta webguneak diru iturri berriak behar ditu martxan jarraitzeko, orduan jaso zuen laguntza hura ez delako nahikoa. Gauzak horrela, Dantzan.com-eko zaleek sostenguekonomikoa emateko babesle-taldea sortzea erabaki dute. Munduko euskal dantzarien bilgune birtual honek aurrera egitea nahi baduzu, egin zaitez zu ere babesle!
Gehiago irakurri...
2013/03/12

Balantze emankorra egin du Bizkaiko Foru Aldundiak Mexikora iragan astean egindako bidaiaz. Bost eguneko epean, Bizkaiko hainbat enpresatako ordezkariek 500 bat lan bilera izan dituzte mexikar enpresa eta erakundeekin eta Aldundiak hiru lankidetza akordio garrantzitsu sinatu ditu Mexikon. Aipagarriena Mexikoko Ekonomia Ministerioarekin adostu den lankitza-hitzarmena, horrek euskal enpresak Mexikon kokatzeko bideak erraztuko dituelako. Egonaldian Mexikoko euskal komunitatearekin harremanak estutzeko aukera izan zuen ordezkaritzak, Euskal Etxean egindako afarian.
Gehiago irakurri...