2013/03/20

"Lagun bat doanean hutsunea geratzen da, beste lagun baten iristeak bete ezin duena... dio Alberto Cortes kantautore argentinarraren kantuak. Igande arratsaldean telefonoak deitu zuen eta ahots triste batek nire lagun Beñat hila zela esan zidan. Tristezia handik batek hartu ninduen eta buruan irudi-sail bat hasi zitzaidan itzulika, film emanaldi bat izango bailitzan. Ezin nuen entzun berria nuena sinetsi eta aurpegitik behera malkoak kontrolik gabe hasi zitzaizkidan isurtzen". Buenos Airestik, bertako CVF-Iparraldeko Euskal Etxeko idazkari den Norma Riosek bidali dizkigu lerro hauek.
Gehiago irakurri...
2013/03/19

Beñat Minondo, pertsona ezagutua Diasporan, bereziki Argentina eta Uruguaiko euskal etxe giroetan, joan den igandean, martxoaren 17an zendu da, etxean topatu baitute hilik, seguruenik bihotzekoak jota. Beñat Minondok 57 urte zeuzkan eta Euskal Argentina elkarteko diruzaina zen. Hamarretik gora bidaia eginak zituen Argentina eta Uruguaira, eta urtero entseatzen zen Argentinako Euskal Aste Nazionalean parte hartzen, Euskal Argentina elkarteko kide gisa. Iragan urri-azaroan Rosarion zen eta aurten ere Villa Mariakora joateko xedea agertu zuen. Elizkizunak eta ehorzketa asteazken honetan egingo dira Eiheralarren. Gogoan bego.
Gehiago irakurri...
2013/03/19

Euskara irakurletza zabaldu du aurten Etxepare Euskal Institutuak Alemaniako Leipzig hirian eta lehen seihilekoan dagoeneko 40 ikaslek parte hartu dute bertan. Iragan larunbatean, ikasle horiek Korrika 18ri ongi etorria egin zioten, kanpus elurtuan barrena euskararen aldeko lasterketatxoa eginez. Horrez gain, Korrikak hiriko Liburu Azokako otakuen sostengua ere eskuratu zuen. Zergatik? Bada, Harry Potter ere euskara ikasten ari delako.
Gehiago irakurri...
2013/03/19

Iragan ostegunean abiatu zen Korrika 18 Andoaindik eta asteburuan munduko hainbat herri eta hirietaraino heldu da, Diasporako euskaltzaleei esker. New York-en korrikalariak Central Park ezaguna zeharkatu zuten, euskararen aldeko leloa oihukatuz; Bartzelonan jende andana bildu zen lasterketara, euskal etxeak antolatu zuen jaiaz eta kontzertuetaz ere gozatzeko; Quebec-ek elurrari aurre egin zioten, eta Txileko Santiagon, berriz, udako eguzkia lagun korritu zuten. Hona leku horietako argazki eta irudi kronika laburra.
Gehiago irakurri...
2013/03/19

Mota askotako ekintzak burutuko dira aurten ere Arrecifeseko euskal etxean. 2013ko aldia hastear, proposamenen eskaintza zabala egin dute, adin guztietako lagunei zuzenduta. Ikastaro batzuk 'klasikoak' dira, hala nola euskara edota dantza, baina badaude eskaintza berriak ere, guztiak interesa duen edonoren esku. Eskolez gain, kultur aktibitate anitz egingo dira, tartean, ‘Ipuinaren ordua’ zikloa eta ‘Potxolo Loyola’ delako Txistularien Topaketa, batzuk aipatzearren. Hona Arrecifesko 2013ko egitarauaren berri.
Gehiago irakurri...
2013/03/18

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak berreskuratu egingo dio Mexikon duen Bulegoari Ordezkaritza maila, Patxi Lopezen gobernuak kendu zion kategoria eta autonomia berriz ere emanez. Atzo Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkariak plazaratu zuen elkarrizketan, Elorzak agertu zuen herrialde honetan euskal enpresa asko kokatu direla eta "potentzial handia" duela. Solasaldian Kanpo Harremanetarako idazkaritzaren beste proiektuen berri ere eman du idazkari nagusiak. Jarraian, elkarrizketaren pasarte batzuk euskaratuta.
Gehiago irakurri...
2013/03/18

Pariseko Eskual Etxearen berri buletinak, Elgar aldizkariak, elkartean hilabeteotan egin diren ekimenen berri eman du azken alean. Horien artean aipagarria da Saint Oueneko egoitzan egin zen euskal elkarte paristarren jaia: aspalditik dira euskaldunak Frantziako hiriburuan eta horren erakusle dira, esaterako, Eskualdunak elkarteak bete dituen ehun urteak. Elgar aldizkariak berak 80 urte bete ditu; beste hainbeste Gernika abesbatzak. Aldiz, Sustraiak euskara taldeak 30 urte ditu eta Anaiki abesbatzak 25. Zorionak denei!
Gehiago irakurri...
2013/03/18

Urtean zehar burutuko diren dantza eta euskara eskoletan parte hartzera gonbidatzen du Guillermo Larregui Euskal Etxeak. Klaseez aparte, asteroko mus elkarretaratzeak ere gauzatuko dira aurten Buenos Aires probintziako Chacabucoko euskal etxe honetan, Txapelketa Nazionalari begira. Beste proiektu polit baten berri ere helarazi digu euskal etxeak: urrian talde-bidaia egingo dute Guillermo Larregui-ko hainbat kidek Euskal Herrira.
Gehiago irakurri...
2013/03/15

Kirmen Uribe ondarroarraren azken eleberria, "Mussche", hiru hizkuntzatara itzulia izan da aste honetan: katalanez, galegoz eta gaztelaniaz aurkeztu dute Edicions 62, Xerais eta Seix Barral argitaletxeek, hurrenez hurren. Liburua iazko abenduan plazaratu zuen Susa argitaletxeak eta harrera oso ona izan zuen (Durangoko Azokako euskarazko libururik salduenetakoa izan zen). "Lo que mueve el mundo" izenburua hartu du eleberriak gaztelaniaz.
Gehiago irakurri...
2013/03/15

Anita Anacabe-Franzoia elkotarrak eskarmentua du estatubatuarrei Euskal Herria erakusten; izan ere, makina bat urte badira bertara kultur bidaia gidatuak antolatzen hasi zela. Anacabe AEBetako euskal komunitateko kide ezaguna da, euskaraduna eta euskara irakaslea Elkon eta iaz Ipar Ameriketako euskal etxeen elkarteak Bizi Emankorra saria eman zion, bertako euskal kulturaren alde luzaroan egin duen eta egiten duen lanagatik. Euskal Herria ederki ezagutzen du eta buru-belarri saiatuko da bidaiariek esperientzia ahaztezina izan dezaten. Ostera irailaren 26tik urriaren 8a bitartean egingo da.
Gehiago irakurri...