2013/06/13

Ekin Argitaletxeak eta Eusketxek gonbidaturik, bi zati dituen aurkezpena eskainiko du larunbat honetan Jon Ander Ramos Martinez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Buenos Aires hiriburuko Lizarraenea-n. Lehenengoan, Kubako euskal asoziazionismoaz mintzatuko da; bigarrenean, ostera, Victor Mendizabal-i buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du. Datozen aste eta hilabeteei begira, uztailaren 6an, larunbatez, Eusketxek antolatutako ‘Lili Eder Bat’ Kontzertu Zikloaren bigarren emanaldia burutuko da Mexiko kaleko euskal etxean.
Gehiago irakurri...
2013/06/12

Buenos Aires probintziako Universidad Nacional de La Platak (UNLP) iragarri duenez, bertako Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateak' Estaturik gabeko Nazioen Behatokia' sortu du. María de las Nieves Cenicacelaya abokatuak zuzenduko du behatokia eta aurkezpena datorren asteko asteartean izango da La Platan. Behatokiak webgunea du martxan eta aurki hasikoomen da hilero buletina argitaratzen.
Gehiago irakurri...
2013/06/12

Iragan urteko uztailean zuzendaritza berritu zuen Kubako Euskal Etxeak, eta, harrezkero, jo eta su dihardute elkarteko arduradunek euskal etxe historiko hau suspertzeko ahaleginean. Renato Garcia Egusquiza presidenteak azaldu digunez, elkarteak datozen urteetarako hartu duen erronka nagusienetakoa egoitza egokia lortzea izango da. Horrela, jarraipena eman ahalko die iaz hasi zituzten euskara ikastaroei, eta kultur ekitaldiak, aurkezpenak, mintzaldiak eta gizarte topaketak antolatzeko aukera izango du. Etorkizunerako asmoen artean Kubako euskal eraikin historikoak berreskuratzea aipatu du Garcia Egusquizak; hala nola, Habanako Jai Alai frontoia.
Gehiago irakurri...
2013/06/12

Bi berri datozkigu Argentinako Cordoba probintziako Rio Cuarto-tik. Batetik, Río Cuartoko Rotary Club-ek ohorezko aipu batez errekonozitu du bertako Gure Ametza Euskal Etxea, 'Reconociendo Colectividades' (gizataldeak aitortuz) izeneko diploma emanez. Bestalde, eta aurrekontua berdintzeko ahaleginak oro gutxi direnez, Gure Ametzako sukaldari bolondresek janaria prestatu eta salduko dute igande honetan euren egoitzan, izan ere EEan egiten ari diren obrak ordaintzen laguntzeko. 450 ano paella jarriko dituzte salgai.
Gehiago irakurri...
2013/06/11

Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak makina bat jarduera egin ditu ikasturtean zehar. Egindako lanari amaiera biribila emateko beste bi ekimen abiatu ditu lektoretzak: batetik, dagoeneko martxan dagoen euskal zinema emanaldia; eta, bestetik, Alemanian egin den lehendabiziko Euskarazko Literatura lehiaketa. Herrialde honetan bizi diren euskera ikasleek parte har dezakete; lanak bidaltzeko epea ekainaren 28an amaituko da.
Gehiago irakurri...
2013/06/11

Euskal erakunde berri bat sortzen ari dira Quilmes hiriko euskal gizataldeko ordezkariak eta, bide horretan, izaera juridikoa lortzea eta komunitateari begirako ekintzak antolatzea hartu dute helburu 2013rako. Euskal Etxeak abian du dagoeneko Zuzendaritza Batzordea eta, honek deiturik, I. Euskal Kultur Jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, ekainaren 14a, hiriko Udaletxean, Eduardo Erdozain eta Luis Luquez hizlari.
Gehiago irakurri...
2013/06/10
Xamarren “Vascos. Su lengua a través de la historia" liburua eskuratzeko zozketaren epea astebete luzatu dugu, ekainaren 16 arte. Oroitu galdera bat proposatzen genizula: Zer da zuretzat euskaldun izatea? Zure iritzia jakin nahi dugu. Erantzunak, email bidez, iruzkin bidez edo Facebook bidez bidal fitzakezu. Zozketan parte hartzeko, ez ahaztu zure datuak erantzunaren amaieran ipintzea, bestela irabazle atera ezkero ez baitugu zurekin harremanetan jartzerik izango.
Gehiago irakurri...
2013/06/10

Bihar bertan izango da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean erakundeak antolatutako Zine Tailerreko bigarren elkarretaratzea. Deialdia 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei dago zuzenduta, honako helburuz: umeek ikus-entzunezko hizkuntza ezagutzea eta hortik abiatuta euren lanak sortzea. Eskolak astean behin dira, euskal etxearen egoitzan, Leandro Rovere koordinatzaile. Zazpirak Bat-ek jakinarazi digu, bestetik, Idoia Goñi eta Mikel Agirre EHUko geografia irakasleen bisita jaso duela euskal etxeak.
Gehiago irakurri...
2013/06/10

Zintzurra txakolinarekin bustitzeko aukera ederki baliatu zuten ia 600 newyortarrek iragan ekainaren 2an, Txikifest jaiaren hirugarren edizioaren baitan. Txikito euskal jatetxeko jabeak --Eder Montero eta Alex Raij-- orain hiru urte hasi ziren festa hau antolatzen, txakolina hiri honetan ezagutzera emateko, eta arrakasta itzela izan du ekimenak. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren sostenguarekin antolatu zen jaia eta ia 700 botila edan ziren. Bertan bildutako ia 10.000 dolarrak "Sanctuary for Families" GKEarentzat izango dira.
Gehiago irakurri...
2013/06/07

Euskara eta euskal kultura irakatsi nahi al dituzu atzerrian? Zer iruditzen, adibidez, Alemaniako edo Irlandako unibertsitate bateak jardutea? Etxepare Euskal Institutuak herrialde horietan hiru euskara irakurle hautatzeko deialdia argitaratu berri du. Alemaniari dagokionez, Frankfurteko Unibertsitatean 2013-2014 ikasturterako da lanpostua, eta Konstantzako Unibertsitatean, 2013-2014 eta 2014-2015erako. Irlandako Cork University-ren kasuan, lan-eskaintza hiru ikasturterako da: 2013-2016.
Gehiago irakurri...