euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 17. urtemuga ospatuta, Toki Eder-ek Altube oñatiarrak sortu Jose C. Pazen Mendeurrena ospatuko du

2013/06/18

Urtebetetze guztietan bezala honetan ere partekatu ziren tartak eta sagardoa (argazkiaEE) uztailean ehun urte beteko dira Jose Vicente Altube oñatiarrak ‘José Clemente Paz’ izena jarri zionetik Buenos Aires probintziako hiri honi. Antolatzaileek gonbidaturik, Toki Eder Euskal Etxeak Mendeurreneko ekitaldian hartuko du parte bere dantza taldearekin. Euskal etxearen aurtengo urtebetetze jaian ere protagonista izan ziren bertako dantzariak. 250 bat lagun bildu ziren ekainaren 9an hiriko Altube Klubean Toki Eder-en 17. urtemuga ospatzeko eta paella ederra dastatzeaz gain, Gure Talde Alai-ren emanaldiaz ere disfrutatu ahal izan zuten. Etxeko alkate berria ere hautatu zuten 2013-14 eperako, Roque Grillo Arturi.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxea elkarteko hiru ikaslek Klasikoen 6. Irakurketan parte hartuko dute

2013/06/17

Bideoan parte hartu zuten ikasleak eta teknikariak elkartearen euskal muralaren aurrean (argazkia ValparaisoEE) Txileko Valparaisoko Eusko Etxea elkarteak EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, erakunde honetako hiru ikaslek parte hartuko dute aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituan. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Bilboko Arriaga Antzokian egingo da ekitaldi hau, eta munduko hainbat euskal etxek bideo bitartez parte hartuko dute. Aurtengo Bernardo Atxagaren "Obabakoak" irakurriko dute.

Gehiago irakurri...


"Obabakoak"-ek 25 urte: Atxagaren eleberria izango da Klasikoen 6. Irakurketako protagonista

2013/06/17

Aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituaren afitxa Bernardo Atxaga idazlearen "Obabakoak" eleberria 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko berau aukeratu dute ostegunean egingo den Klasikoen 6. Irakurketa Jarraituaren izar. Goizeko zortzietatik hasita, Arriaga Antzokian Atxagaren maisulana irakurriko dute jarraian, hala pertsonaia ezagunek nola irakurle anonimoek. Horien artean izango dira ere hogei bat euskal etxetako irakurleak, bideo bitartez. Halaber, Arriaga Antzokiko plazan gaurtik eta ostegunera bitartean, eleberriaren 25 urteak direla eta, zenbait ekitaldi egingo dira.

Gehiago irakurri...


Asunciongo Euskal Etxea euskara eskolez gain euskal dantza irakasten hasiko da, uztailaren 4ean

2013/06/17

Asunciongo Jasone Euskal Etxeko lagun taldea, artxiboko argazki batean. Bigarrena eskuinetik elkarteko lehendakaria da, Hector Izaguirre. Paraguaiko hiriburutik agertzen digunez, Asunciongo Euskal Etxea euskal dantza eskolak ematen hasiko da uztailaren 4ean eta parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die bere bazkide, lagun eta interesatuei oro har. Dantza saioak Izar Nazabalen ardurapean garatuko dira eta euskal etxearen euskara eskola eskaintzari emendatuko zaizkio, Jesus Nazabal delarik azken urteotan euskara irakasle.

Gehiago irakurri...


Agintaritza berritu du Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak, Lucia Goñi berretsiz lehendakari

2013/06/16

Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen egoitza artxiboko irudi batean. Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxearen Ohiko Batzorde Nagusiak hauteskundeak egin ditu bere Zuzendaritza Batzordea berritzeko eta elkarteko bazkideek berretsi egin dute bere postuan orain arteko lehendakari Lucia Goñi Spinoglio. Lucia Goñirekin batera izango dira batzordekide Julio García Denis, lehendakariorde; Martha Perdomo, idazkari; Teresita Arcelus, idazkariorde; Carlos Larragueta, diruzain; eta Maria del Carmen Latienda, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak datorren astean emango du argitara Gaztemundu 2013, musika eta musikariei eskainia

2013/06/14

Gaztemunduko aurreko edizio baten irudia, Gasteizen (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak datorren asteko ostegunerako aurreikusi du emango duela argitara Gaztemundu 2013rako deialdia. Euskal etxeetako musika eta musikariei eskainitako edizioa izango da. 18 urtetik gorako gazteek har dezakete parte --ez da adin mugarik ipini--, instrumenturen bat jo edo euren elkarteetan musikaz arduratzen badira. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 21ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Igandean Quebec-eko Trois Pistoles herritik abiatuko da Indianoak 2013 espedizioko euskal trainerua

2013/06/14

Indianoak espedizioko kideak trainerua uretara botatzeko prest entrenamendua egiteko (argazkia Indianoak.fr) Ibaialde elkarte lapurtarreko hamalau arraunlariak atzo abiatu ziren Quebec aldera eta gaur helduko dira Trois Pistoles hirira. Han, Parc de la Aventure Basque euskal museoan ekingo diote Indianoak 2013 espedizioari: 500 kilometro Saint Laurence ibaian gora, garai bateko baleazaleen legean, Montrealeraino. Ibaialdek Quebec-eko euskal etxea izan du lagun egitasmo honetan, eta Euskaldunakeko lau bazkide izango dira traineruko tostarteko. Bidaia kultur truke gisa ulertzen dute Ibaialdeko kideek, eta etapa bakoitzaren ostean euskal kultur erakustaldiak eta gastronomia lantegiak egingo dituzte herriz-herri.

Gehiago irakurri...


Brasilgo Rio Grande do Sul EEa, pozik Euskal Topaketaren arrakastarekin: "Taldea indarberrituta atera da"

2013/06/14

Rio Grande do Sul elkarteko presidente Ana Luiza Ecthalus, mikrofonoa eskuan, Mikel Ezkerro irakaslea (ezkerrean) aurkezten (argazkia RGSEE) Rio Grande do Sul estatu brasildarreko Casa Basca elkarteak Euskal Topaketa egin zuen ekainaren 8an, Pelotas hirian. Ekitaldiak harrera ona izan zuen, eta Brasilgo, Uruguaiko eta Argentinako lagunak bildu ziren bertara. Elkarteko presidentea, Ana Luiza Etchalus, pozik agertu da emaitza on horrekin eta euskal etxea indarberrituta atera dela azaldu du. Ekimenak jarraipena izango du eta datorren azarorako topaketa berri bat antolatzen ari dira, baina oraingo honetan deiak herrialdeko mugak gaindituz: Brasilgo eta Uruguaiko euskaldunen lehen bilkura izango da.

Gehiago irakurri...


FEVAren bazkide aktibo bihurtuta, Euskaltzaleak-ek VI. 'topaketa' egingo du bihar, Jon Ander Ramos hizlari

2013/06/13

'Teila Bat Argentinako Euskararentzat' kanpainan parte hartu duten lagunetako batzuk (argazkiakEE) Aktibitate handiko urte honetan, urrats garrantzitsuak eman ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek. Izan ere, euskara klaseak eskaintzeaz gain, Euskal Herriko kultura zabaltzeko beste hainbat ekintza bultzatzatzen ari da instituzioa. Engaiamendua eta ahaleginak ez dira oharkabean geratzen eta FEVAren azken bileran bazkide aktibo gisa onartu du Federazioak hiriburuko euskaltegia. Berri honekin batera, iragarri du urteko Seigarren Topaketan Jon Ander Ramos Martinez irakasleak hitzaldi bat eskainiko duela. Hitzordua, bihar iluntzeko 8etan.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak eta EKEk Irudimena lehiaketaren saridunak aditzera eman dituzte; zu al zara horietako bat?

2013/06/13

Irabazleak eta sariak banatu zituzten erakunde antolatzaileetako ordezkariak (Argazkia: Azkue Fundazioa) Azkue Fundazioak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatzen dute lehiaketa hau, gazteen artean euskal kulturaren inguruan sormena sustatzeko. Edizio honetan parte-hartzaileak Iparraldeko zein Hegoaldekoak izan dira. Hona irabazleak: Soinu kategorian, Uztaritzeko Christian Aduriz; Irudi Kategorian, Hoztako Asisko Urmeneta, eta azkenik, Testu kategorian, Baionako Bea Salabarry. Zorionak hiruoi!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia