2013/07/05

Kaledonia Berriko "Amicale du Pays Basque SONC" elkarteak Euskal Jaia egingo du bihar irlako hiriburuan, Noumean. Festa Alban Cointat bazkidearen omenez egingo da, hiriko frontoian, bertako euskaldunen topagune nagusian. Euskal Herritik "Lau Eskualdunak" taldea ekarri dute antolatzaileek, Jean Louis Bergara musikaria tarteko, eta eurek ere jai egun berezi honetako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute: xistera erakustaldia, euskal pastel lehiaketa, txarangak eta dantzaldia goizaldeko ordu txikiak arte.
Gehiago irakurri...
2013/07/05

Bihar larunbata uztailaren 6a da eta milaka begik Iruñera begiratuko dute, bertako Udaletxeko plazatik txupinazoa jaurtikiz hasiko diren San Fermin 2013 jaiak ospatzen hasteko. Beste zenbaiten artean Argentinako, Venezuelako, Mexikoko, Estatu Batuetako eta beste hainbat tokietako euskal etxeek San Fermin ospatuko dute gustu guztintzako ekitaldiekin. Besteak beste txupinazoa, entzierroa, meza, dantzak, marmitakoak eta gourmet estiloko hamaiketakoa egingo dira Diasporan Euskal Herritik urrun daudenentzako.
Gehiago irakurri...
2013/07/05

Erakunde anfitrioiak gonbidaturik, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadaviako ‘Haize Dantzariak’ taldeak euskal dantzak aurkeztu zituen Puerto Madryngo Italiako Elkartearen mendeurreneko ekitaldien baitan. Bi zatiko emanaldia elkarte italiarraren Auditoriumean burutu zen eta dantzariek paregabeko harrera izan zuten. Informazio honekin batera, 90 urte bete berri dituen Patagoniako Euskal Echea-k urtearen lehenengo seihilekoan gauzatutako ekitaldien berri ere helarazi digu.
Gehiago irakurri...
2013/07/04

Hirugarren urtez jarraian eskainiko da Udako Ikastaroen baitan "Excellence in Basque Studies" delakoa, UPV/EHUk, Etxepare Institutuak eta Euskara Errektoreordetzak antolatuta. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasleak trebatzea da. Ekitaldiaren egitaraua oso zabala da eta bi egunez zenbait adituk mintegi teorikoak eta praktikoak emango dituzte.
Gehiago irakurri...
2013/07/04

Carlos Gabilondo adituaren eskutik Euskaltzaleak-ek antolatzen duen zine zikloak gonbidatu berezi bat izango du uztailaren 6ko emanaldian. Izan ere, ‘Sukalde Kontuak’ bere filmaren aurkezpenean izango da Etxepare Institutuko zuzendaria ere baden Aizpea Goenaga. Hitzordua etzi da, larunbatean, iluntzeko 8etan, Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian. Berri honekin batera, euskaltegiak iragartzen du uztailaren 12an Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaria den Sara Pagolak hitzaldi bat eskainiko diela etxeko kide eta lagunei.
Gehiago irakurri...
2013/07/04

Iragan martxoan aurkeztu zen ofizialki Agirre Lehendakaria Center (ALC), gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa. Bere helburua, besteak beste, euskal gizartearen eraldaketa sozio-ekonomikoaren eredu arrakastatsua zabaltzea eta partekatzea da. Ekimenaren sustatzaile dira Euskal Herriko Unibertsitatea, Washingtoneko George Mason Unibertsitatea eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatea. Azken honetan irakasle izan zen Jose Antonio Agirre lehendakaria, New Yorken erbestean eman zituen urteetan (1941etik 1946ra). ALCko arduradunek ekimenari buruzko aurkezpena emango dute larunbatean Euzko Etxean.
Gehiago irakurri...
2013/07/03
Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek bere irakurleentzat: bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne Argentinan, Pampako Macachin hiriko Euzko Alkartasuna euskal hotel historiko berritu berrian. Parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu email bat ekainaren 24a baino lehen galdera soil honi erantzunez: zein da zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik. Erantzunak bidaltzeko epea uztailaren 23an gauerdian bukatuko da, Euskadiko orduan.
Gehiago irakurri...
2013/07/03

Bilboko La Taller grabatu galerian ikusgai da Eunkang Koh artista korearraren "The Human Shop" erakusketa. Bide luzea egin dute artelan hauek Bizkaira heldu aurretik, Renoko Unibertsitatetik pasa baitziren. Nevadako Center for Basque Studies-en bisitan zela ezagutu zuen La Taller-ko Maite Martinez de Arenaza sortzaileak Koh, eta bien arteko arte trukearen emaitza da erakusketa. Abuztuaren 9a arte egongo da Bilbon.
Gehiago irakurri...
2013/07/03

Nafarroako jai famatuenetarako hiru egun besterik falta ez direla, Argentinako Nafar Etxeetan ere dena dago prest txupinazorako. Elkarte batzuetan bi astez luzatuko da ekitaldi programa; beste batzuetan, asteburu bakarrekoa izango da. Edonola ere, bat egingo dute munduan zehar Diasporak egingo dituen beste hamaika ospakizunekin. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan Argentinatik, Bolivar, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza eta Rosarioko Nafar Etxeen ospakizunen egitaraua.
Gehiago irakurri...
2013/07/02

Jai giroa bizi da dagoeneko Elkon, Euzkaldunak Euskal Etxeak urtero antolatzen duen 50. National Basque Festival jaialdia noiz hasiko zain. Mende erdia daramate elkotarrek Oesteko euskal jairik ezagunenetako bat antolatzen; izan ere, festak oihartzun berezia izan du zenbait urtez amerikar komunikabideetan, bertan egiten zen entzierroa dela eta (benetako zezenekin!). Aurten ez da horrelakorik izango, baina bai euskal dantzak, mus txapelketa eta jota eta irrintzi lehiaketa, besteak beste. Euskal Herriaren zatitxo bat, animatuena, Nevadako basamortuaren bihotzean.
Gehiago irakurri...