2013/07/10

Musiketxeak sareak euskal musika taldeei zuzenduriko deialdia argitaratu du. Lau talde aukeratuko dituzte eta horiek jasoko duten saria elkartea osatzen duten lau aretoetan --Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea-- kontzertuak ematea izango da. Horrez gain, talde batek EP bat grabatu eta EHtik kanpo egingo duten biran aurkeztuko du. Izena eman eta abestiak bidaltzeko epea uztailaren 22an amaituko da.
Gehiago irakurri...
2013/07/10

Lan eskaintza egin du Bordeleko Euskal Etxeak, euskara irakasleak lortze aldera. Euskara sustatu eta irakastea bere-berea du euskal etxe bordeletarrak eta bertako zuzendariak hasiak dira dagoeneko datorren ikasturterako planak egiten, euskara eskolekin segitzearren. Eskaintza, beraz, 2013-2014 ikasturterako da, astegunetan eta arratsaldez, Euskal Etxeko maila diferentetako ikasleei irakasteko. Euskalduna bazara eta irakastea maite baduzu, hau izan dezakezu aukera.
Gehiago irakurri...
2013/07/10

Poliki gauzatu dira joan den astean Elkoko euskal festak. Urte berezia zen Elkoko euskaldunentzat, bertako euskal festak, Elkoko 'Basque National Festival' delakoak, bere 50. edizioa betetzen baitzuen. Kari horretara, NABOren urteroko 'Convention' edo Biltzar Nagusia egin da joan den ostiralean Elkon; eta Ipar Amerika eta Asia-Australiako euskal etxeen Mundu-Batzarren arteko bilkura ere deitua zegoen ostegunerako, nahiz eta azkenean soilik Kanada eta Estatu Batuetako ordezkariek baieztatu zuten partaidetza. Programa behar bezala bete da, eta Estatu Batuetako bazterretatik bildutako jendeek ongi ospatu dute euren euskaltasuna.
Gehiago irakurri...
2013/07/09

Estatu Batuetako NABO euskal elkarteen federazioak bukatu berria du Kaliforniako Bakersfield-en 2013ko Udaleku (sic) ekitaldia. Federazioak antolatzen dituen ekintzen artean seguruenik garrantzitsuena den honen aurtengo edizioak ehun haur eta gaztetxotik gora bildu ditu Los Angelesetik pare bat ordu edo 112 milia-ra (180 kilometro) Ipar-ekialdera dagoen (eta euskal presentzia handia duen) hiri honetara, Kern County Basque Club izeneko euskal etxea eta NABO bera antolatzaile. Ekitaldiko begiraleak Euskal Herritik ekarritakoak izan dira hein handi batean. EuskalKultura.com-ek ekitaldiko euren balantzea eskatu die.
Gehiago irakurri...
2013/07/09

Sanferminak bete-betean dira Iruñean eta baita munduan zehar ere; horren irudi dira gure erredakziora Diasporako hainbat bazterretatik heltzen ari diren argazkiak, erreportaiak eta kronikak, denak egunotako zuri eta gorriarekin zipristinduta. Euskal Herriko jai erakargarrienetakoak dira hauek, zalantzarik gabe, eta munduan zehar horren partaide izan nahi dute euskal etxeetako lagunek. Halatan, Venezuelan, Valenciako Euskal Etxeak urtero legez "entzierroa" egin zuen, eta Kuban, Mexikon eta Uruguaien ere izan zen ospakizunik.
Gehiago irakurri...
2013/07/09

Datorren igandean, uztailaren 14an, inauguratuko da Argentinako Tres Arroyos-en ‘Gaur egungo bitxigintza’ erakusketa, abenduan Olavarrian bukatuko den ibilbide baten barruan. Sei hilabete hauetan Buenos Aires probintziako zenbait herritan aurkeztuko da, tartean San Cayetano, Cnel Pringles, Laprida eta Buenos Aires hiriburuan. Ekimenak Lapridako Lagunen Etxea-ko Euskal Bitxigintza Tailerreko 6 kideren lanak biltzen ditu, ‘Emakumea Euskal Herrian, kultura eta irmotasunaren transmisioa’ langai. Inaugurazioa, datorren igandean, arratsaldeko 6etan, Tres Arroyoseko Museo Mulazzi-n.
Gehiago irakurri...
2013/07/08

Kaledonia Berriko "Amicale du Pays Basque Sonc" taldeak euskal jaialdi ederra eta koloretsua egin zuen iragan asteburuan, eta jendetza bildu zen Noumea hiriburuko frontoira bertan parte hartu eta gozatzeko. Jaialdian gogoan izan zuten 2011n zendu zen Alban Cointat laguna, irlako euskal komunitateko kide oso aktibo eta maitatua zena. Hamabi musika talde eta kantari igaro ziren egunean zehar jaialdiko taulagainetik eta 700 bat lagun bildu ziren bazkarira.
Gehiago irakurri...
2013/07/08

Urtero legez, Bartzelonako euskal etxeak EH Sona! euskal musika jaialdia antolatu du eta, honen barruan, lehiaketa bat jarri du abian da euskaraz kantatzen duten kantari eta taldeentzat. Aurtengoan, irabazleek Gatibu taldearekin kontzertu bat ematea izango dute sari, Razzmatazz aretoan. Lanak bidaltzeko epea urriaren 8an bukatuko da; 18an irabazlea aditzera emango dute eta 23an egingo da kontzertua. Hogeitahamar minutuko iraupena izan behar du gutxienez emanaldi honek. Animatzen?
Gehiago irakurri...
2013/07/08

El Hoyo herria Patagonia argentinarrean dago, Chubut probintzian, Andeen magalean. Sei mila biztanle baino ez ditu eta nekazaritza du aktibitate nagusia. Bertara iritsi zen iaz Nuria Vilalta bilbotarra, bertan kokatzeko asmoarekin. Euskaldunaren presentzia ez zen oharkabean pasatu herrixkan eta herritar batzuk berehala hurbildu zitzaizkion euskara ikasteko asmotan. Klaseen proiektua berehala gauzatu zen eta gaur egun astero egiten dira elkarretaratzeak El Hoyoko Islas Malvinas Kultur Etxean. “Oraingoz, zazpi lagun daude apuntatuta eta astero kuriosoren bat ere gehitzen da”, adierazi dio Vilaltak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/07/05

Kaledonia Berriko "Amicale du Pays Basque SONC" elkarteak Euskal Jaia egingo du bihar irlako hiriburuan, Noumean. Festa Alban Cointat bazkidearen omenez egingo da, hiriko frontoian, bertako euskaldunen topagune nagusian. Euskal Herritik "Lau Eskualdunak" taldea ekarri dute antolatzaileek, Jean Louis Bergara musikaria tarteko, eta eurek ere jai egun berezi honetako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute: xistera erakustaldia, euskal pastel lehiaketa, txarangak eta dantzaldia goizaldeko ordu txikiak arte.
Gehiago irakurri...