2013/08/02

Etxepare Euskal Institutuak uztailaren 26ean argitaratu zuen Arte eszeniko, ikus-entzunezko eta musika azoketara joateko laguntzen aurtengo deialdia. Laguntza horien helburua 2013an zehar euskal artista eta ekoizleek azoka hauetara egin dituzten edo egingo dituzten bidaiak sustatzeko diru-poltsak banatzea da. Eskabideak aurkezteko epea abuztu osoan zehar eta irailaren 13a bitartean izango da irekita.
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Kulunka Teatro konpainia euskalduna Txinara bidaiatuko da abuztuan arrakasta polita lortzen ari den 'André & Dorine' antzezlanarekin. 2010eko urrian estreinatu zutenetik, mundu osoko 20 herrialde baino gehiagotan izan dira eta, orain, Txinara itzuliko dira, Taiwanera hain zuzen, Taipei Arts Festival jaialdiara. Alzheimerrari eta maitasunari buruzko hausnarketa hunkigarria da lana eta hitzik gabe antzezten dute aktoreek, maskarak jantzita.
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Coronel Pringles hiri argentinarreko Eusko Biltzar Euskal Etxea festa giroan dabil, bihar, abuztuaren 3an, euskal elkartea sortu zuteneko 23. urteurrena izango baita. Testuinguru horretan, Eusko Biltzarrek Gernikako sarraskiari buruzko erakusketa bat zabalduko du gaur arratsaldez herriko kultura etxean eta bisita egitera gonbidatzen ditu bere bazkide eta lagunak eta baita herrikide guztiak ere.
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Montevideoko Euskaro Etxeak bere 102. urteurrena eta San Inazio ospatu zituen joan den igandean, uztailaren 28an, elkartearen egoitzan eginiko ekitaldian. Gonbidatuetako bat, Baldomero Anso bazkidea, euskal aireek osatutako errepertorioarekin eskusoinua joz edertu zuen eguna. Gogoratu, bestalde, Euskaro Etxeak maiatzaren 25ean eginiko Batzar Nagusian berritu dituela buruzagiak, Lucia Goñi Spinoglio berretsi duelarik elkarteko lehendakari.
Gehiago irakurri...
2013/08/01

Negu gorrian eta hozbero hitzetik beroaren partea zinez erorita gabiltza Hego Konoan, baina, beroki lodia soinean bada ere, auketa izango dute euskaltzale eta zinemazaleek Montevideon zein La Platan euskal etxeek eskainitako zine proposamenak dastatzeko. Montevideon, Euskal Erria EEren eskutik etorriko da 'Euskal Laburmetraien Jaialdia' hilaren azkeneraino; Argentinako La Platan, berriz, 'Begiradapean' izeneko proposamenak zenbait nazionalitatetako egileen luzemetraiak eskainiko ditu Euzko Etxearen egoitzan.
Gehiago irakurri...
2013/08/01

Iker Gonzalez Aierbe, Donostiako Hotel Maria Cristina ospetsuko sukaldari -burua denak arrakasta hadiz eutsi dio hiriburu paraguaitarrean uztailaren 25etik aurrera eta bigarren urtez segidan eskaintzen ari den Euskal Sukaldaritza Jaialdiari. Etzi larunbata, abuztuaren 3an, amaiera ezarriko zaio euskal sukalde-moldeen erakuslehio aparta izan den ekimen honi, oihartzuna zaleen artean handia eta ona izan delarik, baita bertako euskal etxe eta komunitatekoen artean ere.
Gehiago irakurri...
2013/08/01

Londresko Euskal Elkarteak bere 'Udako Jaiak' ospatuko ditu abuztuan, eta deia zabaldu du hilabete honetan hirian egingo diren euskal ekitaldietan parte hartzeko. Larunbat honetan, abuztuaren 3an, Gibelurdinek taldeak emanaldia eskainiko du euskal etxean, bere azken lana aurkezteko. Abuztuaren 7an, bestetik, Villabonako Oinkari Dantza Taldekoek Oxford Housen bertan “Ari Du” ikuskizuna aurkeztuko dute. Eta, abuztuaren 23an Fermin Muguruza Londresen izango da hirugarren aldiz aurtengo bira mundialaren baitan, kontzertu bat emateko The Garage aretoan.
Gehiago irakurri...
2013/08/01

Programa polita eskainiko die Laurak Bat Euskal Etxeak bere kide eta lagunei datozen egunotan San Inazio eguna dela eta. Ekintzak atzoko elizkizunekin hasi dira eta igandean bukatuko dira, dantza erakusketa eta bazkari batekin. Horrez gain, euskal pilotaz eta musikaz gozatu ahal izango dute Belgrano etorbideko etxera bertaratzen direnek. Berri honekin batera, datozen ekitaldien informazioa ere iritsiarazi digute Laurak Bat-eko arduradunek. Abuztuan zehar, musika, literatura eta antzerki ekintzetan parte hartzera gonbidatzen du Argentinako euskal etxe zaharrenak.
Gehiago irakurri...
2013/07/31

Urteko bere ekitaldi nagusia burutu du Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko Eusko Etxeak neguko oporraldian. Uztail erdialdean eginiko Euskal Kultur Festak ondo pasatzeko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera politak eskaini dizkio komunitateari. Aurtengo proposamen batekin, ordea, Eusko Etxea haratago joan dira eta komunitatearen mugak ere gaindituko ditu, Saladilloko ‘Cine con Vecinos’ elkartearen eskutik, eskualdeko indigenen egoera salatzen duen bideo bat egin baitute, Corpus Christi-ko herritarrak protagonista, Euskal Kultur Jaiaren baitan. Bideo ikustera gonbidatzen zaitugu (artikuluan). Laster zenbait hizkuntzatara itzuliko da, tartean guaraniera eta euskara.
Gehiago irakurri...
2013/07/31

Gaur bezalako egun batean, uztailaren 31ean, San Inazio egunez, Itxarkundia jaio zen Santa Fe probintzia argentinarrean, Arrecifesko euskal gizataldearen barruan. Euskaltzaletasunak bultzatuta, dantzari talde hau erreferentzia bilakatuko zen bere inguruan eta bere garaian. Izan ere, Itxarkundiak jende askoren memorian dauka lekua eta Arrecifesko eta Argentinako euskal historiako parte da. Urteurren honi buruz eta Itxarkundiaz idazten digu artikulua, Arrecifestik, Jon Lucio Agotegarai Etxanizek.
Gehiago irakurri...