euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Nafarra naiz ni' dio abuztutik aurrera sarean eskuragarri dagoen Mendozako Nafar Etxearen buletinak

2013/09/05

'Yo soy navarro (Nafarra naiz ni)' buletinaren azala Jaio berri berria da Mendozako (Argentina) Nafar Etxearen aldizkaria eta oso helburu argia du: erakundearen berri probintziako bazter guztietara helaraztea. 'Yo soy navarro (Nafarra naiz ni)' dio aurrerantzean hilean behin debaldeko harpidetzaz internetez banatuko den buletinak. Nobedade honekin batera, Andeetako Nafar Etxeko lagunek euren proposamenetan parte hartzeko gonbitea ere luzatzen dute. Nafarroako eta Argentinako dantzak, abesbatza, ekimen solidarioak eta bilerak dira elkarteak antolatzen dituen ekintzetako batzuk.

Gehiago irakurri...


Jon Kortazarrek Kirmen Uriberen lanari buruzko liburua eman du argitara ingelesez

2013/09/04

Jon Kortazar EHUko Euskal Literatura katedradun eta kritikariaren "Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal" (Iberoamericana-Veuvert) liburuaren azala. Egungo euskal idazleetan nabarmenetako bat da Uribe ondarroarra. EHUko Euskal Literatura katedradun den Jon Kortazar irakasle eta kritikariak Kirmen Uribe idazleari buruzko liburua argitaratu du ingelesez 'Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal' izenburupean (Iberoamericana-Veuvert). Liburuak Uriberen poesia eta eleberrigintza aztertzen du eta baita beste sortzaile batzuekin elkarlanean egindako multimedia ikuskizunak ere. Liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Bilboko Camara liburudendan.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires probintziako Pigüeko euskal ondorengoak hilero elkartzen dira herriko 'Navarra' jatetxean

2013/09/04

Pigüeko euskal afarien irudi batzuk (argazkiakEE) Euskal jatorrizko lagun ugari dagoen arren euskal etxerik ez dago –oraingoz– Argentinako hiriburutik 600 bat kilometro hego-mendebaldera dagoen Pigüe hirian. Hori dela eta, eta elkarte bat antolatzeko asmoz hasi dira biltzen euskal abizenak dituzten hainbat herritar. “Hala ere, lehentasuna ez da zuzendaritza osatu edo erakunde bat sortzea. Agian egingo da denboraren poderioz, ikusiko. Oraingo helburua da gero eta jende gehiago bildu eta gure historia eta sustraiak hobeto ezagutzea”, adierazi dio EuskalKultura.com-i taldearen bultzatzailetako bat den Veronica Olletak. Datorren afaria irailaren 16an izango da, herriko 'Cafe-Resto Navarra' jatetxean.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak harrera egin zien Gaztemundu 2013 programako 15 partehartzaileei

2013/09/04

Urkullu Lehendakaria, bere emaztea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Gaztemunduko partaideak agurtzen atzo Gasteizen (argazkia Irekia) Gaztemundu programan parte hartzen ari diren euskal etxeetako 15 lagunek klaseetan eten bat egin zuten atzo arratsaldean eta Urkullu Lehendakariarekin bildu ziren Gasteizen. Harrera ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan egin zen eta bertan izan ziren ere Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Lehendakariak eskatu die euskal jatorriko gazte argentinarrei, txiletarrei eta iparramerikarrei aukera "bikain" hau aprobetxa dezatela, eta Euskadirentzat ere aukera aberasgarria dela gaineratu zuen.

Gehiago irakurri...


León Benarós poetaren omenezko kontzertua eskaini zuen Camerata de la Luna koralak Villa Mercedesen

2013/09/04

Camerata de la Luna korala abuztuaren 24an emandako kontzertuan (argazkiaEE) Camerata de la Luna koralaren ganbara kontzertua San Luis probintzia argentinarraren 419. urteurreneko ekitaldien barruan gauzatu zen, Villa Mercedeseko Musikaren Etxeko auditoriumean, hiriko euskal etxeak antolaturik. Musikari ugari bildu ziren León Benarós artistari omenaldia egiteko, tartean, Silvia Nasiff abeslaria eta Gustavo Gatica, Emanuel Fernandez eta Juan Vasallo piano jotzaileak. Gogora dezagun Leon Benarós villamercedestarra kultur arlo askotan nabarmendu zela eta kari horretara, eta hil zenetik urtebete betetzean, bere obrak jotzen gogoratu nahi izan duela herriak.

Gehiago irakurri...


Nora Mugica hizkuntzalaria: "bere hizkuntzari eutsi nahi dion herri baten politikak txaloak merezi ditu"

2013/09/03

Nora Mugica hizkuntzalaria Letretan doktorea den Nora Mugica familia euskal argentinar batean jaio zen. Buenos Aires probintziako Colon herriko bere etxean ohikoak ziren oso Euskal Herriko eta euskararen doinuak entzutea. Ohikoa ere urtero Idiazabalgo gazta eta kamamila jasotzea. Colondik, hamaika gutun joan-etortzen ziren Goierrira familien arteko harremanei eutsiz. Gaur egun, Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko erreferente bihurtuta, Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko loturak sendotzen jarraitzen duen Mugica doktoreak bere babesa eman zion Humanitate eta Arteen Fakultateak eta Zazpirak Bat Euskal Etxeak sinatutako akordioari. “Garrantzi handikoa da Unibertsitatean euskara irakastea, profil berrietako jendearengana iristea lortuko baita”.

Gehiago irakurri...


Pariseko Eskual Etxeak zuzendaritza berritu du; Sebastian Daguerre presidente eta Maryse Lartigue presidenteorde

2013/09/03

Pariseko zuzendaritza batzordeko taldea (argazkia Elgar/ParisEE) Iraila indartsu hasiko du Pariseko Eskual Etxeak, abuztuko oporrak baino lehen aukeratu zen zuzendaritza berriaren gidaritzapean. Euskal etxe paristarra elkarte desberdinek osatzen dute eta haietako kideen artean izan dira hautatuak zuzendaritza batzordeko ordezkariak. Presidente karguan da Sebastian Daguerre, eta presidenteorde lanetan Maryse Lartigue bazkidea. Datozen hilabeteotako erronken artean dute elkartearen Saint Ouen auzoko egoitzaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna.

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibai'ko Izarra partaide atzo hasitako Entre Rios probintziako XX. Immigrantearen Jaian

2013/09/02

Probintziako erreginak izateko hautagaiak Argentinako ereserkia abesten (argazkia Cecilia Silva Torrea) Entre Rios probintzia argentinarreko 2013ko Immigrantearen Jaia atzo hasi eta irailaren 15era arte gauzatuko da bertako Concordia herrian. Festak hamasei kolektibitatetako lagunak bilduko ditu mota askotako ekintzak eskainiz, tartean musika eta dantza ikuskizunak, kultura standak eta probintziako erreginaren hautaketa. Maria Victoria Etcheverry Legarreta gaztea izango da Ibai'ko Izarra Euskal Etxearen hautagaia. Euskal dantza tradizionalak eta janari tipikoak ere osagai izango dira ekitaldiaren XX. edizioa honetan.

Gehiago irakurri...


Emprebask Kolonbiak, Bogota-ko Ganberak eta Euskal Etxeak nazioartetze akordioa sinatu dute

2013/09/02

Sinadura ekitaldiko protagonista nagusiak Bogitako Merkataritza Ganberan (argazkiaEE) Bogotako Merkataritza Ganberan, euskal-kolonbiar lankidetza eta nazioartetze egokia sustatzeko akordioa sinatu dute bertako lehendakari Monica de Greiff eta Jaime Mantillak, Emprebask Kolonbiako lehendakari Rodrigo Arizabaletak eta Bogotako Euskal Etxeko lehendakariorde Jose Vicente Katarain eta kudeatzaile Liliana Guzmanek. Izenpetzea iragan uztailaren 31ean gauzatu zen eta helburutzat Euskadiren eta Bogota eta Kolonbia Erdigunearen arteko merkataritza eta inbertsioaren areagotzea aitortzen du, Bogotako Euskal Etxetik adierazi digutenez.

Gehiago irakurri...


Bildu, EAJ, PP eta PSEko ordezkariak hizlari Bartzelonako Euskal Etxean, "EH Avui" zikloaren baitan

2013/09/02

Bartzelonako Euskal Etxeak egitarau mardula aurkeztu berri du hilabete honetarako (argazkia BCNEE) Irailarekin batera ikasturte berriari ekin dio Bartzelonako Euskal Etxeak eta ekitaldiz jositako egitaraua aurkeztu berri du hilabete honetarako. Hiru gai nagusi izango dituzte jarduerek, elkarteak aditzera eman duenez: politika, mendizaletasuna eta musika. Horien inguruan antolatuko dira makina bat ekitaldi, hala nola Juanito Oiarzabal mendizalearen hitzaldia, Onna eta Gari musikarien kontzertuak eta Euskal Herriko hainbat alderdietako politikariekin topaketak, besteak beste, Bilduko Maribi Ugarteburu eta Alderdi Popularreko Arantza Quiroga.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia