2013/09/12

Poza eta hunkidura nagusi izan ziren joan den asteburuan Hego Kaliforniako euskaldunen artean, bertako bi gazte ezkondu baitziren, euren ilusioa komunitate osoari zabalduz. Eliza barnean kantuz, eta kanpoan Chinoko dantzariek eginiko arkupetik pasata, senar-emaztegaiek euren lagunen atxikimendua jaso zuten. Jacqueline Gaton eta Christopher Gardina gazte ezagun eta aktiboak dira, euren kulturari atxikiak, eta izan ere, Europara egingo duten euren ezkon-bidaian, hilabete emango dute barnetegi batean, euren euskara hobetzeko. Izango dute, ordea, Euskal Herriaz gain, Maroko, Bartzelona, Madril eta Normandia bisitatzeko aukera, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/09/12

Maider Lopez donostiarra Istanbulen da egunotan, bertan irailaren 14tik 20ra egingo den 13. Biurtekoan parte hartzeko. Bertan, "Making Ways" (2013) eta "Ataskoa" (2005) lanak aurkeztuko ditu. Istanbulen sortu du Lopezek "Making Ways" egitasmoa, Etxepare Institutuaren laguntzaz. Lanak hiri turkiarreko Karaköy gunean oinezkoek erabiltzen dituzten ibilbide alternatiboak erakusten eta aztertzen ditu; hiritarrek araudiak gainditzeko eta beren bidea sortzeko duten joerari buruzko hausnarketa eginez.
Gehiago irakurri...
2013/09/12

Larunbatean eta igandean Bordeleko Quai Richelieu kai inguruak euskal kulturaz eta bestaz beteko ditu Eskualdunen Biltzarra elkarteak, Ondarearen Eguna ospatzeko atondu duen egitarau mardulari esker. Gastronomiak leku zabala izango du bertan, eta asteburuan zehar euskal produktuak salgai izango dira azokako postuetan. Horrez gain, Bordeleko euskal aztarnak ezagutzeko txango gidatua antolatu du euskal etxeak; hiri eder eta abegikor hau ezagutzeko parada eta aitzaki bikaina.
Gehiago irakurri...
2013/09/12

Patagoniaren atea den eremuan, Immigrantearen Eguneko Festa ospatu dute Rio Negro probintziako Viedma hirian bertako eta Carmen de Patagoneseko euskaldunak biltzen dituen erakundeko bazkide eta lagunek, partaidetza handiz, urtero bezala. Beste hogei kolektibitaterekin batera, 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k euskal kultura eta ohiturak mahaigaineratu zituen bere jatorriko nortasunaren muina ezagutarazteko. Herriko jaietan parte hartzeaz gain, beste zerbaitetan ere murgilduta dabiltza instituzioko lagunak egun hauetan: 2010ean lortutako egoitzari azken konpontze-lanak egiten. “Asmoa datorren urterako bertan kokatuta egotea da”, adierazi dio Sonia Gastaminzak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/09/11

Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskal Liburutegiak eta Euskal Ikasketen Zentroak Klaus Niebel zenaren Euskal Herriari buruzko aldizkari, liburu eta dokumentu bilduma jaso dute berriki, dohaintzan. Niebelen familiak eman du artxiboa, Euskal Liburutegiaren bidez euskal gaietan sakondu nahi duten alemanen esku jartzeko. Dohaintza Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin burutu da.
Gehiago irakurri...
2013/09/11

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia eginik, barne araudiak markatzen dion zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin ditu, eta ondotik honakoek osatzen dute, besteak beste, elkartearen gobernu batzordea: Ernesto Cornejo Saravia, lehendakari; Horacio M. Resta, lehendakariorde; Norma Beatriz Ríos, idazkari; Juan Carlos Ibarrola, idazkariorde; Guillermo Révora, diruzain; eta Carlos A. Martínez, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2013/09/11
Denbora aurrera doa eta astebete baino ez da falta EuskalKultura.com-ek antolatu duen NABOren 2014rako egutegiaren bost aleen zozketa egunerako. Irabazleek etxean musutrruke jasoko dute hormak eskegiteko den egutegi honen euren alea. Parte hartzeko, aski da emaila bidaltzea, izen-deiturak, telefonoa eta alea posta arruntez bidaltzeko helbidea ipinita. Azken eguna irailaren 18a da, gauerdiz.
Gehiago irakurri...
2013/09/11

Ekintza etorkinen omenezko hiriko monumentuaren aurrean burutu zen eta agintariak bildu zituen, besteak beste, Carlos Oreste alkatea, Udalbatzako-ko kideak eta Club Rotario elkarteko nagusiak. Zeremonia bukatzean Arteen Kooperatibara abiatu ziren kolektibitateetako ordezkariak bertan egin zen elkarretaratzean parte hartzera. Ospakizuna, baina, ez da hor bukatu. Izan ere, irailaren 14an jarraituko du 2013-2014 eperako Erregina Hautaketarekin, eta standak eta ikuskizunak batzen dituen Immigrantearen Kantina delako jaialdiarekin.
Gehiago irakurri...
2013/09/10

Ezterenzubin (Nafarroa Beherea) sortu baina arras urte gehiagoz Estatu Batuetan bizia den Mattin Etchamendy euskal-amerikarrak bere ibilbidea kontatzen duen "Urruneko Mendebalean artzain" liburu autobiografikoa aurkeztu zuen atzo bere sorterrian, Estatu Batuetatik Euskal Herriari eta bere euskal erroei egiten dien ekarpen garrantzitsu gisa. Etxeko euskara eder eta bizian idatzia, liburuak Mattinen istorioarekin batera, burua eta izaera Diasporaren eta Euskal Herriaren artean banatuta bizi diren beste hamaika euskal emigranteen sentipen eta egoeren lekuko ere bada. Gaur arratsaldeko 6:30etan Baionako Euskal Erakustokian mintzatuko da Mattin Etchamendy, eta hilaren 20ean liburuak sinatuko ditu Donibane Garaziko Kukuxka liburudendan.
Gehiago irakurri...
2013/09/10

Aurrera doa, bizi-bizi, Gaztemundu 2013 programa. Aurten euskal musika tresnen "master class" edo ikastaro trinkoa ari dira egiten ikasleak, eta euren maila oso ona da, irakasleek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez. Klaseetatik kanpo ere erritmo ona eta elkarrekin aritzeko sintonia erakutsi dute ikasleek, adibidez, larunbatean Pasaian egin zuten arraunketa saioan.
Gehiago irakurri...