2013/09/17

Azken hiru urtetan El Retiro parkea izan da Madrilgo Euskal Etxearen urriko euskal jaien gunea, baina aurten, hainbat arrazoi direla medio, festa elkartearen egoitzara ekartzea erabaki dute antolatzaileek. Kokagune bikaina da egoitza; izan ere, Madrilgo erdigunean bertan dago, non eta Diputatuen Kongresuaren atzekaldean. Hantxe egingo dira aurten Euskal Asteko jarduerak, urriaren 7an hasi eta 11 bitartean.
Gehiago irakurri...
2013/09/17
Bihar da parte hartzeko azken eguna. Iritsi da zozketa eguna eta EuskalKultura.com-ek NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak urtero argitaratzen duen eskegiteko egutegiaren 2014ko edizioko bost ale banatuko ditu zozketan parte hartu nahi izan dutenen artean. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea zure datuekin. Bihar asteazkena 24:00etan amaituko da epea, ostegunean egingo da zozketa eta ostiraleko buletinean adieraziko dira irabazleak. Zorte on!
Gehiago irakurri...
2013/09/17

Kide anitz bildu zituen La Platako Euzko Etxeak Txakolinaren Egunean. San Inazioren omenean burututako ekitaldia aspaldiko lagunak berriro biltzeko aukera ere izan zen eta Yon Andoni de Luzarraga Landea chef euskal-argentinarrak prestatutako menua dastatu ahal izan zuten euskal etxeko gonbidatuek. Berri honekin batera, Matxin Burdin Liburutegia garatzen ari den Zine Zikloa arrakasta handiz burutzen ari dela jakinarazi digute Buenos Aires probintziako hiriburutik. Datorren hitzordua ere baieztatu dute La Platakoek: irailaren 28 eta 29an Gizataldeen Azokan hartuko dute parte standa eta dantza ikuskizun batekin.
Gehiago irakurri...
2013/09/16

Duela 50 urte Ameriketara artzain lan egitera joan ziren, eta han urte latzak pasa ostean Euskal Herrira itzuli behar izan zuten, lankideak eta lagunak han utzita. Aurten, irailaren hasieran 40 bat lagunek aspaldiko ametsa bete eta Kaliforniara itzuli ziren, euren emazte eta seme-alabek lagunduta, han bizitakoak gogoratzeko eta hango lagunak agurtzeko. Esperientzia hunkigarria eta gogoangarria izan da, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Laura Igantzik EuskalKultura.com-i azaldu dionez. "Ez dakizue zer den hau guretzat", esaten ziguten, negar malkotan, bai artzainek eta baita hango euskaldun askok ere.
Gehiago irakurri...
2013/09/16

Diasporan --eta Euskal Herrian bertan-- Iñaki Deuna, Inazio Deuna, Iñaki Donea, San Inazio eta bestelako izenak ere har ditzake Azpeitiko Loiolan jaio zen euskal santuaren jaiak; izen batez edo bestez, urteko jai garrantzitsuenetakoa izan da eta da munduko hainbat euskal etxe eta komunitatetan. Txileko Viña del Mar-en, txiletar euskal jatorridun eta gabeek bat egin zuten iragan abuztu hasieran jaia kalejiran, txistua, danbolina eta alboka lagun, ospatzeko, Angel Espinoza txistulari eta Maitane Uribe dantzarien buru, biak "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" elkarteko partaideak.
Gehiago irakurri...
2013/09/16

Irailaren 4an Immigrantearen Eguna ospatzen da Argentinan eta hilabete osoan zehar burutzen dira omenezko ekitaldiak. Jaiak mota askotakoak dira baina helburu bera jarraituz: arbasoak gogora ekarri eta euren jaioterriak aldarrikatzea. Eta euskal etxeetan horiexek eguneroko eginkizun diren arren, plazer eta engaiamendu handiz ateratzen dira egun berezi horretan euskaldunak beste kolektibitateekin sentimendu hori konpartitzera. Gaurko artikuluan Arrecifes, Gral Rodriguez, Laprida, Trenque Lauquen eta Parana herrietan Etorkinen omenezko festen laburpena.
Gehiago irakurri...
2013/09/13

Zirimiri Press argitaletxeak neerlanderaz argitaratu du Harkaitz Cano idazlearen "Norbait dabil sute-eskaileran" poesia liburua eta bihar aurkeztuko du Amsterdam-en, "Read My World" literatura jaialdiaren baitan. Harkaitz Cano bertan izango da, bere lanari buruz mintzatzeko Maite Larburu kantariak gidatuko duen solasaldian. Ekitaldiak musika eta literatura uztartuko ditu. Luk Van Mensel eta Henrike Olasolo izan dira lanaren itzultzaileak. Ondoren, Argentina eta Txilera aldera abiatuko da idazle lasartearra.
Gehiago irakurri...
2013/09/13

Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau dira Kalakan hirukotea osatzen duten kideak eta bira egingo dute Estatu Batuetara irailaren 26tik urriaren 14ra. Boisen irailaren azken ostegunean hasiko dute bi aste pasexe iraungo dien bidaia, New Yorken bukatzeko, Etxeorratzen Hiriko Eusko Etxeak bere Mendeurrena ospatzeko antolatu duen Galan, Urkullu lehendakaria ere bertan. Orotara arituko dira Mountain Home eta Boisen (Idaho), Ontarion (Oregon), Renon (Nevada), San Frantzisko, Bakersfield eta Chinon (Kalifornia) eta New Yorken (NY).
Gehiago irakurri...
2013/09/13

2012ko etena gainditu ondoren, aurten bai burutu da Bahia Blanca hiri argentinarreko eta inguruko herrietako kolektibitateak biltzen dituen jaia. Ekitaldia bertako Union Vasca-ren baitan burutu zen joan den asteburuan, euskal etxeko pilotalekuan, eta hor elkartu ziren hamaika gizatalde euren sukaldaritza eta kultur adierazpenak eskaintzeko. Honekin batera, esan dezagun Union Vasca euskal
etxe barneko ‘Beti Aurrera’ dantza taldeak 65. urteurrena ospatu duela abuztuan, Tres Arroyos eta Coronel Pringleseko dantzariak ere ekitaldian partaide.
Gehiago irakurri...
2013/09/13

Joan den astelehenean 25 urte bete ziren Argentinako Arrecifesen Lucio Etxaniz Iturria hil zenetik. Etxalarren jaioa, beste hamaika euskaldunek bezala, bere ekarria munduari sorterritik kilometrotan urrun egin zion on Luciok, Argentinara emigratu eta Buenos Airestik ia berrehun kilometro iparmendebaldera dagoen Arrecifes herritik egin baitzion, ekarri euskalduna alabaina, euskal-argentinarra. Horren lekuko eta oinordeko da bere biloba Juan Agotegaray Etxaniz, eta honako lerroak idatzi eta igori dizkigu bere aitatxi zenaren oroiz.
Gehiago irakurri...