euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com finalista 2013ko Buber Sarietan, euskarari dagozkion webgune eta aplikazioen atalean

2013/12/11

EuskalKultura.com-en azala gaur bertan Batzuetan sorpresa onak hartzen ditugu, eta iaz EuskalKultura.com Diario Vasco Sarietako webgune finalista izan bazen euskarari zegokion kategorian, aurten Euskal Herrian zaharrenak diren Buber Sarietan finalista hautatu dute gure webgunea, oraingoan ere euskarari dagozkion webgune eta aplikazioen kategorian. Mila esker gure izena proposatu eta gure alde bozkatu duten internautei. Orain epaimahai batek hautatuko du finalisten artean sariduna. "Bitxia da, baina oso egoera larrian gaudela iritsi zaigu berri hau", esan du EuskalKultura.com-eko zuzendari dugun Joseba Etxarrik. "Aste honetan eta urte amaiera honetan bertan erabaki latzak hartu beharko ditugu, erabat erori baitira gure diru sarrerak. Itxiera ekiditen badugu, oso mozketa gogorrak eginez izango da. Bihar emango dugu honen berri", aitortu du.

Gehiago irakurri...


Bozkarioa Euskaltzaleak-en ENE Sariagatik elkarte porteñoaren 70. urteurren urtea hastear (irudiak)

2013/12/11

Euskararen Eguneko jaian loreak eskuratu zitzaizkien erakundeko irakasle guztiei (argazkia EuskalKultura.com) Bozkarioa nagusi izan zen joan den larunbatean Buenos Airesen, Euskararen Eguna ospatzeko hiriko Euskaltzaleak euskaltegiak antolatutako jaian. Bertan, ordea, Euskararen Eguna baino gehiago ospatu zen. Izan ere, oso urte emankorra izan da 2013 euskaltegiarentzat, egoitzan egindako berritze lanei esker ekintza andana burutu baita. Baina zalantzarik gabe, kopa jaso eta topa egiteko arrazoi handiena ENE Saria irabazi izana izan zen. Eusko Ikaskuntzak ematen duen saria Buenos Aireseko Euskaltzaleak-entzat izan da aurten eta, erakundeko arduradunek esan dutenez, “elkartearen 70. urteurreneko urtean sartzeko era bikaina da”.

Gehiago irakurri...


'Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa' deitu dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat EEek

2013/12/11

Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat neuskal etxeek antolatutako "Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa"ren afixa 'Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa' antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek. Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez eta bi kategoriatan sailkatu dira: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena. Saria euskal liburu sortak izango dira. Lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Londresetik Montrealera, euskal hizkuntza kalera irten zen Euskararen Nazioarteko Egunean (I)

2013/12/10

Quebeceko Euskaldunak elkarteko euskara ikasleak Montrealeko kaleak euskaraz idatzitako kartelekin jantzi zituzten! (argazkia QuebecEE) Euskararen Nazioarteko Egunak irudi ederrak utzi ditu munduko hainbat bazterretan, euskal etxeek antolatutako makina bat ekitaldiri esker. Astean zehar horien guztien irudiak eta kronikak biltzen saiatuko gara geurean, apurka apurka. Gaur Hegoameriketako jarduera andana bildu dugu honekin batera doan artikuluan, eta jarraian, Europatik Ipar Amerikara egin ziren zenbait festa eta ekimenen berri dakarkigu. Londresetik Montrealera, euskara bizi bizi!

Gehiago irakurri...


Euskaldunen hizkuntza omenaldi guztien protagonista Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan

2013/12/10

Patagonia argentinarrean, Andes mendikateko El Hoyo herrixkako euskera ikasleek  ere ospatu zuten (argazkia El Hoyoko ikasleak)   Urtero bezala, Hego Amerikako euskal komunitateek gogo biziz ospatu dute 2013 honetan ere Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskal erakundeek antolatutako festetan ez da ezer faltatu: euskarari buruzko hitzaldiak, bideoak, jolasak eta kantak, eta poteoa eta pintxoak ere izan dira. Montevideotik Andesetako El Hoyora euskaldunek ikurrinaren koloreak eta euskararen soinuak zabaldu dituzte Euskal Herriko kultura eta hizkuntzarekiko engaiamenduaren erakusgarri. Jarraian La Platan, El Hoyon (Chubut probintzian), Montevideon, Rio Cuarton, Saladillon eta San Nicolasen burututako jaien laburpena.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEak bere kide sortzaile Francisco Alava ohoratu du 2013 urte amaiera festan

2013/12/10

Elias Echegoyen, irduian aurrean Francisco Alavarekin batera, ekitaldian parte hartu zutenei zuzendu zitzaien Francisco Alavak Eusko Alkartasuna euskal etxeari eginiko ekarpen eta lekukotasun baliotsua aipaturik (argazkia Maite Alava) Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak omenaldia egin dio, abenduaren 1ean eginiko urte amaierako festaren baitan, elkarteko kide sortzaile eta sukaldeko arduradun Francisco Alavari. Euskal Etxeko beste historiko batek, 1959an elkartea sortu zutenen arteko azkenetakoa bera ere, Elias Echegoyen-ek, hartu zuen hitza Francisco Alavaren gorazarrea egin eta Eusko Alkartasunari luzaroan eskaini dion lana, denbora eta dedikazioa eskertzeko. Ekitaldi honez geroztik, Brasilgo euskal etxe zaharrena den honen sukaldeak 'Txoko Alava' izena hartu du.

Gehiago irakurri...


Gabonetako zorion txartelak zuk zeuk egin eta koloreztatu nahi al dituzu? Sartu Kolorekolore webgunean!

2013/12/09

Inprimatu, tolestu eta kitto! Horra hor Gabonetako zorion-txartel dotore bat! (irudia Kolorekolore.com) Aurki bertan ditugu Eguberriak eta, egun horietan familiakoak eta gertukoak zoriontzeko euskarazko txartelen bila hasiko dira Diasporako euskaldun asko eta asko. Horretarako aukera polita izan daiteke KoloreKolore.com webguneak proposatzen duena: bertatik hartu eta inprimatzea txartela, edo, are hobe: etxeko txikien inprimatu eta etxeko txikiek margotu dezatela. Eta gainera doan! Horrez gain webgunean umeentzako Olentzero eta Mari Domingiren karetak ere inprimatu eta koloreztatu daitezke.

Gehiago irakurri...


Eusko legebiltzarkideak Buenos Airesen frankismoaren kontrako kereilaren aldeko ekimenetan

2013/12/09

Argentinako Kongresuan, euskal eta argentinar ordezkariak (argazkia Euskadiren Ordezkaritza) Maribel Vaquero Montero, Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi, Julen Arzuaga Gumuzio eta Mikel Unzalu Hermosa euskal parlamentariek osatutako ordezkaritzak Maria Servini de Cubria epaile argentinarrak frankismoaren krimenen kontra bideratutako kereilarekin lotutako ekitalditan hartu dute parte joan den astean. Egun gutxiko bidaia baten baitan, Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna eta Maiatzeko Plazako Ama eta Amonekin ere bildu dira euskal hautetsi eta legebiltzarkideak.

Gehiago irakurri...


Barcina presidentea buru egingo dira gaurtik aurrera Rosarion bertako Nafar Etxearen Mendeurren saioak

2013/12/06

Rosarioko Nafarroako Etxearen kanpoko itxura, Mendeurreneko seinaleekin, Barcina presidente nafarrak gaur bertara hasiko duen bisitaren zain (argazkia EuskalKultura.com) Nafarroako presidente Yolanda Barcina buru dela, gaur ostirala, abenduaren 6a, hasiko dira Argentinako Rosarion bertako Nafarroako Etxearen Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak gauzatzeko programa. Goizeko lehenengo orduan, hiriko alkate andere Monica Fein-ek 'Bisitari hautua' izendapena emanez errezibituko du Barcina, Argentinan dauden bost nafar etxeak ere lagun izango dituen ekitaldian. Asteburuan zehar presidentea nafar-argentinar etxeen federazioaren bilkurako partaide izango da, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza, Bolivar eta Rosario bertako bost elkarteekin, eta baita egitarauko gailurra markatuko duen Mendeurreneko Oturuntzako buru ere, igandean Ezeiza aireporturaino iritsi eta itzulerari ekin aurretik.

Gehiago irakurri...


Publiko ugariren aurrean aurkeztu da Argentinako hiriburuan “Vascos en Buenos Aires” liburua

2013/12/06

"Vascos en Buenos Aires" liburuaren aurkezpena (argazkia EuskalKultura.com) Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aurkeztu da hiriburu argentinarrean joan den asteazkenean, abenduaren 4an, “Vascos en Buenos Aires” (Euskaldunak Buenos Airesen) liburua. Ekitaldia hiriko Kultur Etxeko Urrezko Aretoan burutu zen, agintari, bertoko euskal erakundeetako ordezkariak eta publiko orokorra partaide. Mila aleko edizioa aurkezpenaren egunean bertan hasi zen banatzen eta laster hiriburu argentinarreko eskola publiko guztietan egongo da eskuragarri. Datorren hilabetean Euskal Herrian aurkeztuko da –aldaketarik ez badago- Baionan, Bilbon eta Gasteizen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia