euskal diaspora eta kultura

2014/07/15
Aktibitate ugariko programa garatuko du Necocheako Euzko Etxeak bi hilabete hauetan. Batetik, erakundean tradizio handia duten San Inazio Jaia eta Aiton-amonen omenezko topaketa egingo dira euskal etxearen egoitzan; bestetik, euskal jatorrizko Silvia Iriondo kantariak kontzertu bat eskainiko du uztailaren 26an Almodo Bar tabernan. Ekintzak komunitateari begira egingo dira, ostiral honetan argentinaratuko diren Hator Hona programako kideak lagun.
2014/07/15
Estatu Batuetako Mendebaldean, Lincoln konderrian dagoen Shoshone hirixkan, Idahon, bigarren aldiz ospatu egingo dute, abuztuak 2an, larunbata, Euskal Ondarearen Eguna. Iaz batutako jendea baino gehiago espero dute antolatzaileek aurtengo jaialdirako: “Jende askok aurreratu digu parte hartu nahi duela”, adierazi dio Kathy Oneida antolatzaileak Euskalkutura.com-i.
2014/07/14
Boiseko Udala eta Boise Conventions & Visitors Bureau dira orain arte dirua eman duten instituzioetariko bi. 100.000 dolarreko laguntza jaso du talde antolatzaileak dagoeneko, boluntarioen lana kontutan hartuta, Argia Beristain euskal-amerikarrak Euskalkultura.com-i Antolakuntza Batzordetik esan dionez.
2014/07/14
Iragan uztailaren 4an eta 5ean egin zen Pelotas hirian Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketa, Rio Grande do Sul euskal etxe gazteak antolatuta. Mintegia arrakastatsua izan zen eta Brasilgo hiru euskal etxeetako ordezkarien parte hartzea izatea lortu zuen. Horrez gain, genealogiak leku berezia izan zuen eta Brasilgo hainbat euskal familien zuhaitz genealogikoaren berri eman zuten aditu eta ikerleek. Topaketak Mikel Ezkerro euskaltzale argentinarra omen du zuen, Rio Grande do Sul euskal etxeari hastapenetan emandako babesa eta aholkularitza eskertzeko.
2014/07/14
Buenos Aires probintzia argentinar barnealdeko Azul hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak bere hogeigarren urtebetetzea ospatu du aldameneko Rauch eta Olavarria hirietako euskal etxeetako kideak ere bilduz. Urtemugako egitarauaren barruan San Fermin meza ere egin da hiriko Katedralean. Elizkizunaren baitan biziarteko kide izendatu du erakundeak Azulgo apezpikua, Hugo Manuel Salaberry Monsinorea.
2014/07/12
Joan den asteartean ETB K kanalaren bidez eman ostean, datorren igandean Canal Vasco-ren bidez eskainiko du Euskal Telebistak 'Aita' dokumentala, uztailaren 13an, 23:10etatik aurrera, Euskadiko orduan (Buenos Airesen 18:10etan; Caracasen 16:40etan; New Yorken 17:10etan; Mexiko Hirian 16:10etan; Los Angelesen 14:10etan). Aldi berean, emanaldi hori galtzen dutenek, dokumentala noiznahi ikus dezaketela adierazi dute ETBtik, Telebistak ikusgai ipini baitu 'Aita' bere 'ETB Nahieran' zerbitzuan.
2014/07/11
Euskal Kirol Federazioen Batasunak jakin arazi duenez, Euskal Softball Selekzio Absolutoa igandea honetan bidaiatuko da Kanadara, “Canadian Open Fastpitch” izeneko norgehiagokan parte hartzera. Lehiaketa hori uztailaren 15etik 21ra bitartean egingo da British Columbiako Surrey-n, eta euskaldunek parte hartuko duten 90 taldeen aurrean defenditu behar izango dituzte euskal koloreak.
2014/07/11
Elkoko Euskal Jaietako desfilean parte hartu zutenen artean izan zen iragan irailaren 4an Adam Laxalt politikaria, Fiskal Generalaren posturako kanpainaren baitan. Orain gutxi arte Nevadan ia ezezaguna zen Laxalt, nahiz eta estatu honetako euskal komunitateko familia ezagunenetako kide izan. Bere aitona, Paul Laxalt, estatuko gobernadorea eta Washingtonen Senadorea izan zen; eta haren anaia Robertek "Sweet promised land" best-seller-a idatzi zuen, aita artzainaren historia kontatzen zuena.
2014/07/11
“Gizaki legez harrotasun iturri legez ikusten dut. Ez nau inor baino hobea egiten, baina (familian santu bat izateak) abizen bat eta jatorri bat eukitzearen harrotasuna ematen dit. Euskalduna izateak bezala”, adierazi dio Washingtongo Spokane hiritik Ben Berriochoa euskal-amerikarrak Euskalkultura.com-i. Oraintsu, uztailaren 4an, ospatu berria dute Bizkaiko euskaldunek San Balendin Berriotxoa Eguna. San Inaziorekin batera Bizkaiko patroia da Elorrion jaiotako santua.
2014/07/11
Gero eta sendoagoa da Argentinan sanferminak ospatzeko ohitura. Iruñea zaharraren bihotzean sortzen den olatu gorria Argentinako bazterretara ere iristen da, hiri eta herrietako euskal eta nafar etxeetara. Baina urtero uztailaren 9a (Argentinan jai, bertako Aberri Eguna) barne dela garatzen diren ospakizunetan, Nafarroako festa nagusiak Argentinako koloreei ere uzten die lekutxo bat eta zahato eta buruhandien artean, Independentziaren Egunaren 198. urteurrena ere ekarri da gogora azken egunotan egindako euskal-argentinar elkarretaratzeetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus