2009/06/04

Cordoba probintzia argentinarreko Villa Mariako Euzko Etxea-k bere lehenengo Euskal Zinema Zikloa hasi du, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrari eskainia. 'Piztiaren Eguna' (1995) izan da joan den astean, maiatzaren 27an zikloa abiatzeko hautatutako filma. Jarraipena, hilabete honetako 24an emango zaio, asteazkenez, 'Perdita Durango'rekin (1997), eta honela, film bana hilero, urrira arte, tituluak orden kronologikoan emanez, azkena, urriaren 28an 'Haurraren Gela' (2006) izango delarik. David Azumendik koordinatzen du zikloa.
Gehiago irakurri...
2009/06/04
Gehiago irakurri...
2009/06/03

Ekimena aurten bertan inauguratu dute Necochea hirian, Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean. Inongo laguntzarik gabe jaio da, Euskal-Argentinar Garapen eta Kooperazio Institutuko zuzendari izan zen Xabier Zubillagaren eta Quime Quipán haur eskolaren kolaborazio eta engaiamenduari esker. "Egoera ekonomikoak aukera eman bezain pronto" ekimenean Euskal Herriko irakasleek ere parte hartzea espero dute sustatzaileek, "euskal-argentinar trukea bultzatzeko eta munduan euskal kulturaren zabalkundea indartzen laguntzeko".
Gehiago irakurri...
2009/06/03

Aukera bikaina gure irakurle muslarientzat: AEBetako enpresa bat, luxuzko itsas-bidaietan musean jokatzen irakasteko eta partidak antolatzeko prest dauden jokalari bila dabil. Horren ordainetan, muslariek bidaiaren prezioan beherapen handia izango dute. SixthStar enpresako Paul DiFilippik EuskalKultura.com-i esan dionez, mus irakasleek Mediterraneoan zazpi gaueko 2.000 eurotako bidaia 300 eurotan egin dezakete. Irakasleak gainera lagun bat eraman dezake berarekin eta honek ere beherapen bera izango du. Itsas-bidaiak Bartzelonatik aterako dira, uztailean hasita. Hautagaiek musean jokatzen jakin eta ingelesez eta gazteleraz hitzegin behar dute.
Gehiago irakurri...
2009/06/03

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek eta Peru-ko Piura Eskualde Gobernuko Cesar Trelles-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute joan den astelehenean Iruñean, bi alde sinatzaileen intereseko diren jarduerak batera garatzeko eta, era horretan, dauzkaten lotura historiko, kultural eta ekonomikoak sendotzeko, Nafarroako Gobernuak ohar batean kaleratu duenez. Sinaketa, Piurako ordezkaritza batek, gobernuburua tarteko, Nafarroara egin duen bisitaldiaren barnean gauzatu da.
Gehiago irakurri...
2009/06/03

Larunbatean Frontball txapelketa izango da egun osoan New Yorkeko Central Parken. Lehian izango dira Estatu Batuak, Kuba, Costa Rica, Dominikar Errepublika, El Salvador, Frantzia eta Euskal Herriko pilotariak. Joko honek euskal pilota eta pilota irlandarra uztartzen ditu eta horma bakarrean jolasten da fronteniseko pilotarekin. Partidak 10 tantora dira eta 15 minutuko iraupena izan ohi dute. Euskal Herriko ordezkariak Iker Etxabarri eta Aitor Arauzkin bizkaitarrak izango dira. Hainbaten esanetan, ordea, Waltary kubatarrak dauzka txapela bereganatzeko aukerarik gehien.
Gehiago irakurri...
2009/06/03

Guascor enpresa arabarrak bart sinatu zuen Argentinako presidentea den Cristina Fernández de Kirchner-ekin Patagonian, Pico Truncadon munduko parke eoliko handiena eraikitzeko akordioa. Instalazioak 400 aerosorgailu izango ditu eta orduro 600-900 megawat inguru sortzeko gaitasuna izango du. Guascor enpresaren esanetan proiektuak 1.700 milioi euroko kostua izango du.
Gehiago irakurri...
2009/06/03

Euskal Amerikar Diasporaren Eztabaidagunea sustatzen duten kideak oharra plazaratu dute euren ekimenak orain arte egin duen bidearen balantzea aditzera emanez: 'Betegarri' baina 'inola ere nahikoa' izatea iritzi diote euren lanari. Cesar Arrondo, Gloria Zuazu, Jose Domingo Ormaetxea, Mariana Fernandez Castelli eta Santiago Bereciartuak argiro adierazi dute 'gogoeta gune berriak sortzeko' euren xedea, 'talde abertzale soberanista gisa proposatutako tailerren bidez'.
Gehiago irakurri...
2009/06/02

EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua zozketatuko du bere irakurleen artean. Liburuak, frankismo garaian Venezuelatik Euzkadi Irratiak egiten zituen emanaldien historia egiten du, idazlea beraren eta bere senar izan zen Pello Irujoren ekimenarekiko ekarria errepasatuz. Zozketan parte hartu nahi dutenek, aski dute e-mail bat bidaltzea euren izena eta helbidea ipinita. Bestalde, aldaketa baten berri harpidedunentzat: gaurtik hasita, buletinaren bidalketa goizeko 6etara aurreratu da, Euskal Herriko ordua. Erabakia hartzerakoan, irakurleen iritzi eta iradokizunak hartu dira gehienbat kontuan.
Gehiago irakurri...
2009/06/02

New Yorkeko Carnagie Hall aretoak, hiri iparamerikarreko auditorio ezagunenetariko batek, ateak irekiko ditu ostegunean bi euskal artistentzako, Ana eta Idoia Uribarri ahizpentzako. Ana bibolinjolea da eta Idoia aldiz pianojolea, eta elkarrekin ganbera musikako bikote esperientziaduna osatzen dute. New Yorken eskainiko duten egitaraua Joaquin Turina, Igor Stravinsky, Manuel de Falla eta Maurice Ravel maixuen lanek osatuko dute. Emanaldia 20:00tan hasiko da, Carnegie Hall-eko Weill Recital Hall aretoan.
Gehiago irakurri...