euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxeak gaur konponduko du bere hotelaren eta langileen egoera

2010/03/26

Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com) Euzko Alkartasuna erakundeko batzordeak bere gain hartuko ditu gaur izen bereko hotelaren ixtearen ondorioak. Karia horretara, eta 'solidaritateak bultzatuta', zegokien kalte-ordaina ordainduko diela adieraziko die gaur hoteleko zazpi langileei. Euskal etxeko kideek, deliberatzeko egun batzuk hartu ondoren, irtenbide egokiena hau izango zela pentsatu dute, "nahiz eta berez ordainketa hori egitera behartuta ez egon". Gogora dezagun arazoa otsailaren 27an hasi zela, hotel eta jatetxeko langileak bertara heldu eta eraikina itxita harrapatu zutenean. Jabegoa Euskal Etxearena bada ere, kontseziodun batek, Susana Monteagudok, kudeatzen zuen, baina honek nonbait alde egin du kontaktatzeko inongo daturik utzi gabe. Gaur elkartuko dira bi parteen abokatuak eta agiriak sinatu ondoren, kontsezio berri baterako deia egingo dute euskal etxekoek.

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Euskal Etxearen Urteko Biltzar Nagusiak euskal ekitaldi sorta bat abiaraziko du gaur Bogotá-n

2010/03/25

Kolonbiako Euskal Etxearen egoitza Bogotá-n Gaur arratsaldeko seietatik aurrera elkartearen egoitzan egingo den Kolonbiako Euskal Etxearen Urteko Biltzar Nagusiak markatuko du datozen egunotan eta apirilaren 1eraino Bogotán garatuko den euskal kultura, kirol eta festa egitaraua. Bisitariak ere etorriko dira, besteak beste, Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea; Argentina, Mexiko eta Euskal Herriko pilota ordezkaritzak; Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoa, Fernando Larrea arkitektoa... Interesatuek segitu ahal izango dituzte Bogotáko Nazioarteko I. Pilota Saria, Euskal Etxeak sortutako Athetic Club de Bilbao-Euskal Etxearen aurkezpena, musika emanaldiak, korala, 'Los vascos y las independencias americanas' liburuaren plazaratzea edo 2005etik Gernikako Parkean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean plaka oroigarri bat ipintzea, beste zenbait ekimen artean.

Gehiago irakurri...


Euskadin da Texas-ko Rafael Anchia euskal jatorriko hautetsia eta hitzaldia eskainiko du gaur eguerdian Bilbon

2010/03/25

Rafael Anchia abokatua eta Texasko Ordezkarien Ganberako kide da. Hitzaldia gaurko eguerdi t'erdietan emango du Bilboko Merkataritza Ganberan, Rekalde Zumardia 50 helbidean Aurretik ere aipatua dugu EuskalKultura.com-eko orrialdeotan, 41 urteko abokatu eta politikari demokrata hau, aitama euskaldunen semea, etorkizun oparoa izan dezakeen hautetsia baita. 2004tik Texas Estatuko Ordezkarien Ganberako (Kongresua) kide da, bi alabaren aita (Sofia eta Maia) eta iaz bertan, 'Urteko legelaria' hautatu zuten estatuan, Ordezkari Ganberan egindako bere legegile lana goraipatzearren. Obamazale handia, energia berriztagarrien aldeko apustua partekatzen du presidentearekin. Eta izan ere horri buruz, eneria berriztagarriez eta arlo horren Estatu Batuetan egun eskaintzen dituen garapen eta negozio aukerez mintzatuko da gaur eguerdi t'erdietan Bilbon, Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxea Echenique eta Urchueguiarekin bildu zen Euskadiren Ordezkaritzan Santiagon

2010/03/25

Bilera Viñako EEak Euskadiren Txileko ordezkari berria den Ana Urchueguiarekin izan duen lehenengo kontaktua izan da. Egun gutxiko bisita honen ostean, Euskadira itzuli, bertako kontuak bideratu eta orduan etorriko da Urchueguia Txilera bizitzera Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko ordezkaritza bat, Archibaldo Uriarte elkarteko lehendakaria buru, Guillermo Echenique Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Ana Urchueguia Txile eta Perurako ordezkari izendatu berriarekin --otsailaren 23an izendatu zuten-- bildu da Santiagon, Euskadiren Ordezkaritzan, Txilek joan den otsailaren 27an jasan zuen lurrikararen osteko gisa honetako lehenengo bileran. Bosgarren erregio txiletarreko euskal etxearen izenean, Uriartez aparte, María Luisa Sáinz Aguirrezabal, Victoria Arizaga, Francisco Pinedo, Ignacio Carracedo eta Manuel Uriarte zuzendariak (zuzendari deitzen zaie hemen batzordekideei) hartu dute parte. "Bilera adeitsua eta gure ikuspuntutik arras positiboa izan da", adierazi dio EuskalKultura.com-i Archibaldo Uriartek.

Gehiago irakurri...


Alejo Martin berrautatu dute Cordoba hiri argentinarreko 'Gure Txoko' Euskal Etxeko lehendakari gisa

2010/03/24

Alejo Martin, Cordoba hiriburuko Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakari berrautatu dute joan den larunbatean eginiko Ohiko Biltzar Nagusian Cordoba Hiriburuko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du joan den larunbatean, martxoaren 20ean, eginiko Ohiko Biltzar Nagusian. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Alejo Martin izango du berriz ere lehendakari. Berarekin batera arituko dira batzordekide Juan Antonio Bengoechea, lehendakariorde; Maria del Carmen Errasquin, idazkari; Maria Victoria Sarry, idazkariorde; Jorge Sáenz, diruzain; eta Miguel Angel Martínez del Pozo, diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Buruzagitza berritu du Ayacuchoko Euskal Odola EEak: Fermina Mariezcurrena lehendakari berria

2010/03/24

Fermina Mariezcurrena, Ayacuchoko Euskal Etxeko lehendakari berria Elkarteko barne agintzaritza eta Zuzendaritza Batzordea berritu ditu Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Joan den asteburuan Ohiko Batzar Nagusiak erabakitakoaren arabera, Fermina Mariezcurrenak hartuko dio ordea orain arte lehendakari izan den Mariano Oillataguerreri. Berarekin batera arituko dira, besteak beste: Nestor Javier Zabaleta, lehendakariorde; Rosa Ines Bilbao, idazkari; Marcos Urra, idazkariode; Maria Nilda Ilarregui, diruzain; eta Maria del Carmen Aniz, diruzainorde. Mila esker Marianori eta orain arteko taldeari, eta zorionak eta zorte on hemendik aurrerako arduradunei.

Gehiago irakurri...


Euskalduna Irakurle Klubak Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' edizio elebidunean kaleratu du Argentinan

2010/03/24

Euskalduna Irakurle Klubak argitaratutako Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' edizio elebidunaren azala Gabriel Arestiren Harri eta Herri, jarriko du laster guztion eskuetan Euskalduna Irakurle Klubak, Argentinan argitaratzen duen bosgarren liburua. 2010eko lehenengo izenburua duen honekin, poesia bilduma inauguratzen ari da Kluba. Gogora dezagun orain arte eta 2009an zehar, narratiba arloko bi testu argitaratu dituela gaztelaniara itzulita --Joan Mari Irigoienen 'Babilonia' eta Arantxa Urretabizkaiaren 'Koaderno Gorria' hain zuzen-- eta beste bi, saiakeraren arloan --Joxemiel Barandiaranen 'Mitología Vasca' eta Xabier Peñalverren 'Orígenes' --. Orain euskal literatura garaikidean funtsezko liburua den 'Harri eta Herri'rekin datorkigu, klubeko kideek euskal poesia gaztelaniaz zein euskaraz irakurri ahal izango dutelarik, edizioa elebiduna baita. Azpimarratzekoa da 'Harri eta Herri' liburuaren azalak Eduardo Chillidaren grabatu eder bat dakarrela.

Gehiago irakurri...


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia abian da bere funtzionamendu araudia onartuta

2010/03/24

Euskal kooperanteak Venezuelan (arg. Joana Lopez de Gereñu) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamendua arautuko duen erregelamendua onartu zuen atzo. Sei hilabete barru inguru abian jartzea aurreikusten den erakundearen antolaketa zein funtzionamendu erregelamendua jasotzen du Dekretuak. Aurrerantzean agentzia hau arduratuko da Euskadiko garapen-lankidetzarako politikak planifikatu eta kudeatzeaz. Jaurlaritzak hartutako erabakia 2007ko otsailean, Garapen Lankidetzari buruzko Legearen onarpenarekin hasitako legegintza egutegiaren barruan kokatzen da. Egutegi horrek jarraipena izan zuen 2008ko ekainean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautu zuen Legearekin.

Gehiago irakurri...


Noemi Gonzalo-Bilbao, Euskadiren AEBetako Ordezkaritzako teknikaria den gazte gasteiztarra New Yorken

2010/03/23

Noemi Gonzalo-Bilbaok lau urte daramatza New Yorken (argazkia El Correo) Noemi Gonzalo-Bilbao 28 urteko neska gasteiztar bat da, beste hainbat euskal gaztek bezala ikusteko, ikasteko eta ikusmirak areagotzeko ikasketak, ikastaroak eta lanak Euskal Herritik kanpo hartu eta urte batzuen ondoren, gazte izanik, eskarmentu eta ezagutza askoren jabe egin/egiten ari dena. Lau hizkuntza egiten ditu Noemik eta duela zazpi bat hilabetedanik Eusko Jaurlaritzako Estatu Batuetako Ordezkaritzan ari da lanean. Ez da leku txarra ikasteko eta irudimena eta ekimena astintzeko, Ordezkaritza bera lan-talde gisa berri samarra delarik --egoitza hartu berria du-- eta oraindik ordezkaria, arduraduna alegia, izendatu gabe duenez, lanerako aukera politak ematen baitizkio lana egin nahi duenari.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez Sao Pauloko euskal gizataldekoekin bildu zen Brasilera egiten ari den bidaiaren baitan

2010/03/23

Oskar Goitia euskal-brasildarrak egin zion harrera Lehendakariari, bertako euskal komunitatekoek izenean, euskarazko, portugesezko eta gaztelaniazko hitzak tartekatuz. Patxi Lopez lehendakariak harrera-ekitaldi bat izan zuen atzo arratsaldean Sao Paulo estatu eta hirian bizi diren euskaldunekin, Brasilera, 150 bat pertsona partaide dituen euskal ordezkaritza batez ere ekonomiko zabal bateko buru gisa hasi berria duen bidaia ofizialean. Programarten baitan, Sao Paulo erdiguneko hotel bat biltoki izan zuen Brasilgo euskal gizataldekoak agurtu eta Sao Paulo estatuan dauden bi euskal etxeetako partaideak agurtzeko. Ekitaldira bildutakoei zuzendu zien mezuan, euskal emigrazioaren egitatea aipatu zien, Euskadi utzi zutenekin herrialdeak daukan zorra, eta baita ere egun Euskadik bertako euskal gizataldekoei eskatzen dien mesede berria, euskal enpresa, produktu eta ekimen ekonomikoko sarbide eta laguntzaile izan daitezen, euskal-brasildar harreman ekonomikoen sostengatzaile.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia