2010/09/16

Carlos Noain Hondarribikoa da, eta Naia Mandaluniz, berriz, Gernikakoa. Musikariak biak, euren ikasketen ibilbide luzean elkar ezagutu eta gaur egun senar-emazte dira. New Yorken bizi da bikotea eta bertan sortu dute Naica izeneko proiektua. Indie, pop eta elektronika jorratzen ditu taldeak -'Orfidal musika deitzea gustatzen zaigu', dio Naiak- eta jo eta su dabiltza emanaldiak eskaintzen 'hiri honetako eskaintza aktibo bat izan nahi dugulako'. Garikoitz Udabe kazetariak jarraian jasotzen dugun elkarrizketa egin die Berria egunkarian.
Gehiago irakurri...
2010/09/16

Iraila da Cordoba probintziako Coronel Moldes herriko urtemugaren hilabetea eta kari horretara bertako udala hainbat ekintza antolatzen ari da. Ekimen horien artean, Moldesko euskaldunak hitzaldi bat ematera gonbidatuak izan dira eta 'Gure Zainak' Euskal Etxeak Mikel Ezkerrori zuzendu zaizkio “Euskal Sustraiak” izena hartu duen hitzaldia eskaintzeko Coronel Moldesko euskaldunei baina alduberean baita bertako komunitateari ere.
Gehiago irakurri...
2010/09/16

San Frantziskon ezagutu genuen Erramun edo Raymond Caballero, duela hogei bat urte. Bera, bere emaztea eta semea. Baita anaia ere, eta anaiaren familia eta ondokoak. Euskal Herrian Nafarroa Behereko Ezterenzubiri lotua zen familia bateko partaide, anitx baxenabartarrek egin bezala emigratu eta Estatu Batuetara pasatu zen, eta Kalifornian sortu zuen familia, amerikano eta euskaldun. Kalifornia beretik Mattin Etxamendik Herria astekarira igorri hitzak bildu ditugu hona, Erramunen gorazaharre. Doluminak familiari.
Gehiago irakurri...
2010/09/16

Entre Riosko probintzia hiriburuko "Micieslao Trembecki" elkarteak antolatuta, Immigranteen Egunaren karietara urtero antolatzen den folklore jaialdia egin da aurten ere Paranan. Euskaldunen ordezkari, Parana bertako Urrundik euskal elkarteko dantza taldeak euskal dantza erakustaldia eskaini zuen 3 de Febrero Udal Antzokiko areto nagusian eginiko ekitaldian, beste hamaika gizataldek eginiko erakustaldiari amaiera emanez.
Gehiago irakurri...
2010/09/15

Lehen aldiz bildu dira Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, Emprebask-Txileko egungo presidente Alejandro Sanderekin eta elkarteko idazkari orokor Marcela Aguirrerekin. Elkarretaratzea Euskadiren Txile eta Perurako Ordezkaritzaren egoitza txiletarrean egin da, Las Condesen, Santiago hiriburuan.
Gehiago irakurri...
2010/09/15

Eusko Ikaskuntzak laguntza deialdia ireki berri du euskal kulturarekin zerikusia duten ikerketak sustatzeko. Laguntzak 1.600 euro gordinekoak izan daitezke gehienez eta Eusko Ikaskuntzako kideei edo kide izateko eskaera egin dutenei zuzenduak dira. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30a arte egongo da irekia. Ikerketa proiektuak Diasporakoak izan daitezkeela, eta Diasporako euskal kulturari buruzkoak ere, baieztatu diote antolatzaileek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2010/09/15

Ostiral honetan Oreka TX taldeko txalapartariek AEBetan barrena egingo duten biraren lehen emanaldia eskainiko dute, zuzeneko musika Nomadak TX dokumentalarekin batzen duen ikuskizun berria aurkeztuz. Kontzertuak Indiana, Minnesota, Maryland eta New Mexicoko musika jaialdietan, San Franciscoko eta Chinoko (Kalifornia) euskal etxeetan eta Chicagoko Cervantes institutuan gauzatuko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2010/09/15

Eskolak irailaren 28an hasiko dira, astero astero astearte eta ostegunetan Jose Ignacio Izagirrek emanik eta Cancungo Tzolk'in Kultur Etxearen eskutik. Cancungo herriari eskaintza hau egiterakoan, antolatzaileek bertan maia hizkuntzak duen anfitrioi izaera azpimarratu dute, adieraziz klaseok bertako hizkuntz aberastasunari eta aniztasunari eginiko ekarpena direla eta maia hizkuntzak eta hiztunek balia dezaketela euskararen ezagutza eta eskarmentua urrats berriak emateko euren egoera eta aurrerabidean.
Gehiago irakurri...
2010/09/15

Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bultzaturik, joan den irailaren 4 eta 5ean, Arrecifes herrian jaialdi berezi bat egin zen etorkinen omenez. Parte hartu zuten gizataldeen artean, kolektibitate espainiarra, irlandarra, frantziarra, italiarra, paraguaitarra, eskoziarra, eta euskalduna aipa daitezke. Omenaldia, bertako Brown Plazan hasi zen, Frantzia eta Espainiako komunitateetako ordezkarien hitz batzuekin. Argentinako ereserkia abestu ondoren, bildutako jendea Ricardo Gutierrez etorbidetik euskal etxeko egoitzara abiatu zen 'Aitona-amonen Txokoa' erakusketa bisitatzera.
Gehiago irakurri...
2010/09/15

Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrena pasa berri dugun honetan, Argentinako bertsolari zizurkildarraren inguruko beste albiste bat ere sortu da, hain zuzen ere Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean euskara eskolak emateko erabiltzen zuen eskuizkibribu edo ohar-koadernoa topatu da. Bertso munduari egin zion ekarpenaz gain, behar da gogoratu Argentinan opera baten hitzak ere idatzi zituela, eta ogibidez euskara irakasle ere izan zela bolada batez, askok Diasporan horretara dedikatuta aritu zen lehenengo irakasletzat daukatelarik.
Gehiago irakurri...