2011/02/18

Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzentzen duen Manga Art Studio-k 'Goazen Txinara!' arte-beken hirugarren edizioa deitu du. Beka hauen bitartez bi euskal sortzailek Beijing-en bi hilabeteko egonaldia egingo dute, euren proiektua gauzatzeko. MA Studiok bidaia eta lan egiteko lokalaren alokairua ordainduko du. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 20ean itxiko da. Egonaldia abuztuaren 1etik irailaren 30era izango da. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du programa honek.
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Utah Basque Club Euskal Etxeak joan den larunbatean egin zuen urteroko Dinner Dance jaialdia eta 400 lagundik gora bildu ziren bertara, besteak beste Utah Basque Dancers taldearen dantza erakustaldiarekin gozatzeko. Taldeko Cirbie Lee Sangroniz-ek sarean jarri ditu emanaldiaren bideoak eta horri esker zuzenean bizi ahal izango dugu dantzen giroa eta, adibidez, Zuberoako Maskarada dantzan txikito basoaren gainean salto egiteko unearen zirrara. Xiberutik Utahraino, hau da marka!
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Urtero abenduan ohi legez aurtengoan ere elkarteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du San Nicolas de los Arroyoseko Euskal Etxeak, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berrituz eta ondoko lehenengo bilkura batean --Estatutoak dioenari jarraiki-- kargu eta funtzioak banatuz. Bildutakoek Damian Nicolas Cebey, 2005etik hona Euskal Etxeko lehendakari dena erabaki zuten lehendakari lanerako, berarekin batera zuzendaritzan honakoak arituko direla: Jorge Mariezcurrena, lehendakariorde; Maria Angeles Domenech, idazkaria; Maria Elena Totorica, idazkariordea; Maria Teresa Aramburu, diruzaina; Ana Maria Erausquin, diruzainordea (eta euskara arduraduna); eta Maria Francisca Aramburu de de Cara, agirietarako idazkaria, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Kantu herrikoi jakin baten partitura nahi duzu zure koruarekin kantatzeko? Euskal konposagile baten lana ikertzen ari zara eta datuak behar dituzu? Zure txarangak abesti berriak ikasi nahi ditu? Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, du erantzuna. Bere webgunearen bidez material guzti hau bilatu eta eskura dezakezu. Diasporako abesbatz eta musikazale askok ezagutzen dute jada; besteei zerbitzu honetan baliatzeko gonbitea egiten diete arduradunek. Webguneak Uruguaiko euskal kolektibitateko musikariei buruzko atal bat plazaratuko du aurki, eta berri buletinera harpidetzeko aukera ere ematen du.
Gehiago irakurri...
2011/02/17

Ainhoa Añorgak, Berlingo Euskal Etxeko presidenteak, elkarte euskal alemaniarrak webgunea berritu duela jakinarazi digu eta bertan ikusmiratzeko gonbitea luzatzen die EuskalKultura.com-eko irakurleei. Webgunearen helbidea www.euskaletxea.de da eta bertan elkartearen ekimenen berri topatuko duzue. Alemaniar hiriburuan eta inguruetan egiten diren euskal jarduerak ere jasotzen dira eta Gernika Kulturverein elkarte euskal-alemaniarrari buruzko atala ere bada.
Gehiago irakurri...
2011/02/17

“Euskal Kultura bere adierazpide guztietan hedatzea” hartu zuten helburu Cordobako 'Gerora' taldeko lagunek elkartzea sortzea erabaki zutenean. Eta helburu hori gidari eta eragile bihurtu da talde berriarentzat. Ekimenez betetako urte baten ondoren, proposamen gehiagorekin egingo diote aurre 2011ri. Euskara eta dantza klaseak, historia, musika, sukaldaritza, kontzertuak, hauexek dira, batzuk aipatzearren, jaio berria den elkarteak komunitateari eskainiko dizkion aukerak.
Gehiago irakurri...
2011/02/17

Jaime (Ieimi ahoskatuta) Brown urtarrilaren 23an 18 urte egin berri dituen neskato euskal kaliforniarra da. Lagun asko dauzka Jaimek AEBetako euskal komunitateetan, 'betidanik' izan baita Los Banos-eko Euskal Etxeko kide eta dantzari eta baita San Frantziskokoa ere. Hamaikatxo euskal festa, ikastaro eta elkarretaratze bizi izan ditu han-hemenka bere inguru amerikarrean, alaitasuna eta euskaltzaletasuna ezaugarri. Duela gutxi, bizkarreko min batek medikuarengana eraman zuen, eta handik ospitaleratu egin zuten, minbizi tumore bat harrapatu baitiote bihotz ondoan. Laguntxoek mezu besarkatzaileak eta animo hitzak bidaltzen ari zaizkio eta beste batzuek otoitza eskatu dute, "lehen bait lehen osa dadin".
Gehiago irakurri...
2011/02/16

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak Hogei'ta egitasmoaren barruan gazteen kultur sorkuntza sustatu nahi du datozen urteetan eta horretarako hainbat ekimen jarri ditu abian. Alde batetik, 'Irudimena' lehiaketak euskal kulturari buruzko argazki bat hartu eta testu edo irudi bat sortzeko erronka proposatzen du. Sariak netbook-ak, ipod-ak, Fnacbook-ak eta argazki kamerak dira. Bestetik, Hogei'ta deialdi artistikoaren bidez bideogintza, argazkilaritza eta grafismo arlotan bi sormen-proiektu, gehienez 5.000 eurotako laguntzarekin babestuko ditu. Euskal gazteek, Euskal Herrikoek zein Diasporakoek, parte har dezakete bi deialdiotan. Izan ere, EKEko Jakes Larrek EuskalKultura.com-i azaldu dionez: "kulturzaleok ez dugu mugarik!".
Gehiago irakurri...
2011/02/16

Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko antolatzaileek gonbidaturik John Bieter historialari euskal estatubatuarrak 'Euskaldunak Estatu Batuetan' delako ikastaroa eman zuen Buenos Airesen. Bieter Boise State University-ko Historia saileko irakasle elkartua da. 'Ondare iraunkor bat: euskaldunen historia Idahon' liburua idatzi zuen anaia Markekin, AEBetan euskal komunitate esanguratsuena duen estatu honetako euskaldungoa aztertuz. Boiseko Cenarrusa Center for Basque Studies delakoko zuzendaria da, erakundea bera sortzen lagundu zuten eragileetakoa izateaz gain. Buenos Aireseko egonaldia bukatu baino ordu batzuk lehenago, EuskalKultura.com-ekin mintzatu da eta Estatu Batuetako eta Argentinako euskaldunen arteko berdintasun eta ezberdintasunak aipatu ditu besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/02/16

Helduden martxoaren 2tik aurrera Bordeleko Euskaldunen Biltzarra elkarteko haurrek euskaraz ikasi eta jolasteko hitzordua izanen dute astero, 'Haurrak eskuaraz!' ekimenari esker. Euskal etxeak antolatu duen ikastaroa asteazkenero eginen da eta Amaia Mujika, Bordelen ikasketak egiten ari den hazpandarra, izango da irakaslea. "Elkarteko guraso askok nahiko lukete seme-alabek eskuaraz hitz egitea, eta horixe da gure helburua, joko eta kantu bidez eskuaraz ikastea", azaldu dio EuskalKultura.com-i Mayia Duhaldek.
Gehiago irakurri...