euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen urteroko bilera Lapridan eta Guregandik 6-ren aurkezpena

2011/03/01

Lapridako Euskal Etxearen eta Arturo Campion Gunearen logoak (irudia EuskalKultura.com) Datorren asteburu honetan, martxoaren 5 eta 6an, larunbat eta igandez, bere urteroko bilera egingo dute Lapridan, Buenos Aires probintzia barneko herri honetan egoitza duen 'Arturo Campion' Euskal Abertzaletasuna eta Kulturaren Ikasketa Guneko bazkideek. Lapridako 'Lagunen Etxea'ren baitangoa den baina kideak Argentina osokoak eta kanpokoak ere dauzkan elkarte honek etxe barruko gaiak aztertu eta aurreko urteko balantzea egingo du eta, besteak beste, Giragandik izeneko bere urtekari akademikoaren seigarren zenbakia aurkeztu du.

Gehiago irakurri...


Sinadura kanpaina jarri dute abian Twitter sare sozial ezaguna euskara dezaten eskatuz

2011/02/28

Xabi Alonsoren Twitterrean kanpainarekin bat egiteko deia Lander Arbelaitz Argiako kazetariak bere blogean plazaratu du ekimena eta dagoeneko ideiak ia hiru mila sinadura bildu ditu. Arbelaitzek azaltzen duenez, katalanek duela gutxi sustatu dute antzeko kanpaina, eta 3.500 sinadura bildu dituztenean Twitter-ek bere zerbitzuak katalanera itzultzeko konpromisoa hartu du. Orain, euskarazko Twitter-a eskatuz, Euskal Herriko zein mundu osoko euskal twitterlariak ari dira ekimenarekin bat egiten, baina gehiago behar dira. "Eman zure izena http://bit.ly/hykY3f helbidean, asko garela ikus dezaten", animatzen du Arbelaitzek.

Gehiago irakurri...


Eresbilek euskaraz eginiko musika ikerketak sustatzeko 9.000 eurotako Juan Zelaia beka deitu du

2011/02/28

Eresbilen webgunean dator Juan Zelaia musika-bekaren 5. edizioaren berri Eresbilek, Euskal Musika Artxiboak, Juan Zelaia Letamendi Musika-Bekaren deialdi berria egin du, euskaraz eginiko musika ikerketak bultzatzeko helburuarekin. Beka honek 9.000 euroko diru-laguntza du eta proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 9an itxiko da. Azkenaurreko edizioan Eneko Sanz eta Alberto Irigoyen ikertzaileek eginiko Uruguaiko euskal musikariei buruzko ikerketa batek irabazi zuen beka. Datozen asteetan Eresbil-en webgunean argitara emago dute ikerlana hau.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz amaitu ziren atzo New Yorken Nafarroaren Estatu Batuetako VII. Asteko ekitaldiak

2011/02/28

Bertaratu zirenei ohiko zapi gorria, Nafarroako armarriduna, banatu zitzaien Arrakastaz amaitu ziren atzo Etxeorratzen Hirian joan den asteko asteartetik igandera bitartean gertatu den New Yorkeko VII. Nafarroaren Astea, besteak beste nafar ardo eta produktuen aurkezpenak, 'nafar dastaldiak' jatetxeetan, eta foru gobernuak New York zein Washingtonera egindako bidaia eta kontaktuak, Miguel Sanz bera buru, gailur izan dituen ekimena. Turismoari lotutako bere irudi plastikoenari erreparatuz, bertaratutakoei sanferminetara etortzeko gonbitea luzatu zitzaien eta ehundaka zati gorri, Nafarroako armarridunak, banatu zitzaizkien festa-dastaldi batean, besteak beste sanferminetako entzierroaren simulatzaile bat erakargarri izan zituen tramankuluan korritzeko aukera emanez.

Gehiago irakurri...


Euskara ikasteko aukera anitz Buenos Aires hiriburuan: euskal etxeetan, unibertsitatean, eta BOGAren bidez

2011/02/28

Argentinako euskara klaseak zabaltzeko afixa 2011ko ikasturtea hastear dago Argentinan eta bertako irakasleak ziklo honetako euskara irakaskuntzaren antolakuntzan murgilduta daude oso. Buenos Airesko hainbat erakundek izen-emate prozesua abian jarri dute jadanik maila, ordutegi eta leku aukera handia eskainiz. Euskal etxeen arloan, Laurak Bat eta Euskaltzaleak dira, ohi bezala, euskara irakasteko ardura bere gain hartuko dutenak Argentinako hiriburuan. Beste alde batetik, CUI-n --Unibertsitateko Hizkuntza Gunean-- eta Buenos Aires Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioan ere irekiko dira oinarrizko ikastaroak. Kurtso guztiak martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran hasiko dira.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Unibertsitateak euskarari buruzko hitzaldiekin ospatu zuen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

2011/02/25

Ezkerretik eskubira: Xabier Irujo, Xosé-Manoel Nunez-Seixás (Santiago de Compostelako Unibertsitatea), Oscar Alvarez, Noka taldeko Andrea Bidart-Oteiza eta Begona Echeverria, Viola Miglio eta Inaki Martinez de Luna (argazkia Etxepare) Emeki-emeki, euskara bere lekutxoa ari da egiten Kaliforniako Unibertsitateak Santa Barbara hirian duen kanpusean. Joan den urtarrilean bertako Euskal Hizkuntza eta Kultura klaseen berri ematen genuen eta 30 bat ikasle ari dira jada euskal munduan sakontzen. Unai Nafarrate da ikastaroaren arduraduna eta Viola B. Miglio, Iberiar Ikasketen saileko irakaslea, ikastaroaren sustatzaile eta koordinatzaile. Euren lana fruitua ematen ari da jada eta joan den asteazkenean, otsailaren 23an, Unibertsitateak euskarari buruzko zenbait ekitaldi egin zituen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gehiago irakurri...


Armiarma.com-en e-liburuak euskaraz doan eskuragarri: Shakespeare eta Etxepare, Lizardi zein Pushkin

2011/02/25

Armiarma.com webgunearen liburu elektronikoa atala Euskal literaturari buruzko webgune aitzindarietako bat da, zalantzarik gabe, Armiarma.com, eta bere ibilbidean gainera, literatura sarean doan jartzeko ahalegin berezia egin du. Orain, liburu eta irakurgailu elektronikoen iraultza honen karira, webguneak ekarpen berri bat egin die literaturzaleei: sarean jarri ditu literatura unibertsaleko eta euskal literaturako hainbat klasiko, euskaraz, e-pub eta PDF formatoan. Lizardi, Etxepare, Kirikiño, Baudelaire, Shakespeare, Pushkin... zure e-reader-ean izan ditzakezu klik bakar batekin (edo PDFan ordenagailuan).

Gehiago irakurri...


'Setmana de la Dona': emakumeak protagonista Bartzelonako Euskal Etxean martxoaren 4tik 12ra

2011/02/25

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen Emakumeen Astearen afitxa Bartzelonako Euskal Etxea Zinemaldia jaialdian buru belarri sartuta dabil egunotan, baina kultur elkartearen martxa ez da sekula gelditzen eta dagoeneko ekitaldi berriak iragarri dituzte datozen asteetarako. Adibidez, datorren astean, martxoaren 4ean, abiatuko den 'Setmana de les dones treballadores' edo Emakume Langileen Astea. Jardueren artean kontzertuak, zinema ('80 egunean' filma eta 'Nagore' dokumentala) eta txangoak Bartzelonan zehar iragarri dituzte.

Gehiago irakurri...


120 lagunentzako afari batekin bukatu dira Ayacuchoko 'Euskal Odola'-ren 7. urtemugaren ekitaldiak

2011/02/25

FEVAko ordezkari Adriana Hernandorena eta Ricardo Basterra, Fermina Mariezcurrena euskal etxeko lehendakaria eta Javier Zabaleta lehendakariordearekin Otsailaren 12an hasi ziren Ayacucho herriko 'Euskal Odola'ren 7. urtebetetzeko ospakizunak. Esker-emate meza, biziarteko bazkide berri bat izendatzea, prentsaurrekoa eta afari jendetsua izan dira otsail honetan gauzatu diren ekintza nagusiak. Euskal etxeak gonbidaturik, FEVAk eta udaleko agintariek hartu zuten parte joan den 19an egin zen afarian. Argentinako euskal federazioaren izenean, Ricardo Basterra lehendakaria eta Adriana Hernandorena kidea bertaratu ziren Buenos Aires probintziako herrira. Udalaren izenean, Kultur Zuzendaria den Mirta Martinez-ek lagundu zituen Ayacuchoko euskaldunak euren urteurrenean.

Gehiago irakurri...


Eman botoa Berri Txarrak taldeari, mundu mailako 'Independent Music Awards'etako publikoaren sarirako

2011/02/25

Independent Music Awards sarien logoa Berri Txarrak taldearen 'Folklore' kantua "Independent Music Awards" (IMA) nazioarteko sarietan finalista izendatua izan da 'Punk Kanturik Onena'-ren kategorian. IMA sariek, musika independentearen alorrean munduan urtero agertzen diren izen eta gertarakari esanguratsuenak saritzen dituzte. Epaimahaiaren erabakia Martxoaren erdialdean jakinaraziko da. Horrekin batera, ordea, sari horietako publikoaren saria ere erabakitzeke dago. Botoa talde euskaldunari eman nahi badiozu, garaiz zabiltza. Bitartean, Lekunberriko hirukoteak aurrera darrai Hego Amerikan eta Kanadan zehar egiten ari den birarekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia