euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinak bilkura: Aphezaren artxiboak sarean, 'Euskaldunak Pampan gaindi' dokumentala

2011/04/18

Annie Sabarots ohoratzen. Euskal Argentinako lehendakari den Pierra Lakok ohorezko makila ematen dio esker onez Donibane Garaziko Herriko Etxean egin bilkuran (argazkia Monika Legarto/ Herria) Egin berria du Donibane Garazin urteko bilkura edo biltzar nagusia Euskal Argentina elkarteak. Argentina eta Rio de la Plata eta Euskal Herriaren --bereziki Ipar Euskal Herriaren-- arteko harremanak atxiki eta azkartzea du helburu Nafarroa Beherean egoitza duen elkarte euskaltzale eta argentinazale hunek. Ohi bezala, Donibane Garaziko Herriko Etxean egin da, aretoa jendez mukuru. Aipatu da, besteak beste, Guillaume Aphezaren immigrazio artxiboak sarean direla kontsultagai; eta 'Euskaldunak Pampan gaindi' dokumentalaren egitea. Annie Sabarots-ek, merezi ohoratzea bildu du Apheza proiektuan egin lan eskergarendako. Honen guziaren kronika egina du Herria-rendako Monika Legarto Euskal Argentinako kideak.

Gehiago irakurri...


Kaledonia Berriko euskaldunek zuri-gorriz jantzita gozatu zuten Feria des Furieux jaiaz

2011/04/18

Giroa bikaina izan zen Feria des Furieux jaian (argazkia Amicale Pays Basque Sonc) Sokatirak, ikurrinak, zesta punta partidak eta zuri-gorriz jantzitako jendetza Pazifikoaren bihotzean. Horixe da gutxigorabehera Kaledonia Berriko Amicale du Pays Basque elkarteak urtero antolatzen duen Feria des Furieux jaiaren laburpena. 300 lagundik gora bildu ziren Noumeako frontoian egin zen bestara: irlako euskaldunak eta euskaltzale kaledonia berritarrak. Giroa bikaina izan zen, elkarteak argitaratu dituen argazkietan ikus daitekeenez.

Gehiago irakurri...


Irrati frekuentzia eta formato berria Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko 'Euskaldun hitza' saioarentzat

2011/04/15

'Euskaldun Hitza' irratsaioa egiten dutenetako batzuk, programaren zazpigarren urtemugan Joan den otsailean 'Euskaldun hitza' irratsaioak Rosarioko Radio Nacional-eko instalazioak utzi zituela jakinarazi genuen EuskalKultura.com-etik. “Aurten Radio Nacional-ek ez du gure betiko ordutegia errespetatu; hori dela eta irrati horretan ez geratzea eta emisora berri bat aurkitu arte internet-etik zuzenean transmititzea erabaki dugu”, adierazten zuen momentu hartan saioaren aurkezlea den Luis Maria Barrandeguyk. Apirilaren hasierarekin batera, ordea, berri ona heldu zaigu Rosariotik. 'Euskaldun hitza' irratiaren eremura bueltatu da eta nobedade batekin: programaren irudiak ere ikusi ahal izango dira interneten.

Gehiago irakurri...


Europako euskal etxeek 2.448. kilometroa egingo dute igandean Donostian, Korrikaren azken txanpan

2011/04/15

New Yorkeko Korrika 16-ko partehartzaileak Central Park-en lasterka. Ruth Guimerá aktoresak darama lekukoa (argazkia Koitz) Korrika 17 helmugara heltzen ari da, apurka apurka Euskal Herrian milaka kilometro egin ostean. Eta Donostiarako bidean, lasterketak munduko euskal etxeak lagun izango ditu berriz ere. Igandean Kontxako Pasealekuan 2.448. kilometroaren lekukoa eramango dute Bartzelona, Erroma, Paue, Suitza eta Londresko euskal etxeetako kideek. Eurekin bat egin nahi duenak goizeko 9:17etan prest egon beharko du, zapatilak oinetan! Asteburuan zehar gainera, Diasporako euskaldunek Korrikaren soinua munduan zehar zabaltzen jarraituko dute. Gaur bertan Buenos Airesen, bihar New Yorken eta San Frantziskon; etzi Londresen...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak InfoEustxe bere bloga bisitatu eta segitzeko gonbitea luzatu du

2011/04/15

Eusketxeren blogaren azala Buenos Airesen euskara eta euskal kulturaren alde diharduen elkarte honek InfoEusketxe bere bloga sarean dagoela gogora ekarri du, eta bertatik segi daitezkeela, esan du, gaur egun egiten dituen eta ikasturtean zehar prestatu eta egingo dituen ekitaldiak. Argentinako hiriburuko Mexiko 1880 helbidean egoitza duen Eusketxek bere euskara eskolak iragartzen ditu aipatu webgunean, baita Aitor Alava zuzendari daukaten euskal dantza eskola eta taldearen berriak ere.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak elkarteak deia egin du Korrikaren inguruko topaketa eta festa egiteko gaur Buenos Airesen

2011/04/15

Euskaltzaleak-en facebooka. Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta gaueskolak elkarretaratzea antolatu du gaur iluntzean hiriburu argentinarrean, Korrikaren inguruan eratu diren mundu osoko gainerako deiekin bat eginez. 20:00etatik aurrera izango da, Independentzia 1722 kaleko bere egoitzan, eta festa, musa, musika, dantza eta jate-edatekoak iragartzen dira. Horrekin batera elkarteak "Euskara eta Euskal Kulturam murgiltzeko Tailerra" ere iragarri du, eta baita euskara hastapen-ikastaroak ere. Euskaltzaleak-eko abesbatzak hasiak ditu entseioak, eta interesatuentzat, elkarteko elastikoak prest daudela ere adierazi du.

Gehiago irakurri...


Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurle ikastaroa emango dute Udako Ikastaroetan

2011/04/14

Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Euskara zuzendaria, izango ikastaro honen zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com) Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, EHUren Udako Ikastaroetan 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa emango da aurten. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ematea da. Ikastaroa uztailaren 14 eta 15ean emango da eta Mari Jose Olaziregik, Etxepare institutuko Euskara zuzendariak, gidatuko du. da. Matrikularako bekak eska daitezke datorren asteartea arte (apirilaren 19a) .

Gehiago irakurri...


Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia EmpreBask eta Sukalderen aurkezpenean izango da gaur Mexikon

2011/04/14

Guillermo Echenique, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, Mexikon da egunotan Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotzeko helburuz. Gaur Echeniquek EmpreBask eta Sukalde elkarteen aurkezpenean parte hartuko du eta Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakari berriarekin, Lourdes Arrechearekin, bilduko da, besteak beste. Etzi Kolonbiara abiatuko da, bere kontaktu birarekin segitzeko.

Gehiago irakurri...


Munduko euskal etxeak Aberri Eguneko ospakizunak prestatzen ari dira: New York, Santiago, Habana...

2011/04/14

Aberri Eguna ospatzen Cancunen, Mexikon Urtero legez munduko hainbat euskal etxetako Aberri Eguneko deialdiak heltzen hasi dira gure erredakziora. Kultur ekitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, bazkariak eta afariak ari dira prestatzen munduko euskaldunak data berezi hau ospatzeko. Batzuk --Quebeceko eta Cañuelaseko euskal etxeak kasu-- aldez aurretik ospatu dute. Gehienek apirilaren 24ean, Aberri Egunean bertan, egingo dute jaia: New York, Mexiko, Celaya, Sydney, Madril, Habana... Beste batzuetan, hala nola Washingtonen eta Txileko Santiagon, maiatzean ospatuko dute Aberri Eguna.

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk kudeatutako standak bermatuko du euskal partaidetza 37. Liburu Azokan

2011/04/14

2010eko Liburu Azokako euskal standa (argazkia EuskalKultura.com) Datorren astean zabalduko ditu ateak. 'Liburu munduari hiri irekia' da aurtengo Buenos Aireseko Liburu Azokaren leloa. Hego Ameriketako liburu arloko kultur ekitaldi nagusiaren 37. edizioa apirilaren 20tik maiatzaren 9ra luzatuko da eta azken hogeita hiru urteotan bezala, euskaldunek beren tokia izango dute milaka idazle, argitaletxe, artista eta literaturzaleak biltzen dituen ekimen honetan. Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatuko duten standa pabilioi okrean egongo da aurten, 3056 zenbakian. Lau liburu aurkeztuko ditu Fundazioak, apirilaren 27an, Adolfo Bioy Casares Aretoan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia