2011/08/04

Bilbon Txileko ohorezko kontsula den Iratxe de Madariaga Ibarrak Bisita luzatu dio Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berriari, elkarteko lehendakari Archibaldo Uriarte eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide lagun zituela. Alde instituzionalaz gain, bisitak bazuen besterik, Iratxe de Madariagaren aitona, Tomas Ibarra Barandika, Txileko Bostgarren Erregio honetako Eusko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta bertako zuzendari 1947an.
Gehiago irakurri...
2011/08/03

Erakundearen 20. urtebetetzea ospatzeko antolatu diren ekintzak ez dira gutxi izan Buenos Aires probintziako Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxean. Eta ez dira gutxiago izango 2011 honi geratzen zaizkion hilabetetan. Instituzioko arlo guztietako kideak dira jai erraldoi honen protagonistak eta joan den larunbatean, uztailaren 30ean, dantzariei egokitu zaie ekitaldiko arduradunak izatea. 'Eusko Hazia' taldeko neska-mutilak gailendu egin dira herriko Brazzola Antzokian eta beren dantza eta alaitasunarekin argi utzi zuten euskal etxeak ospakizuerako dituen arrazoiak. Testuinguru honetan, Chascomuseko emakume euskaldunen omenezko sariaren berri ere eman du Zingirako Euskaldunak-ek.
Gehiago irakurri...
2011/08/03

Diasporaz beti esaten duguna errepikatuko dugu: gauza batzuk irakurri edota telebistaren distantziatik ikustea baino behar direla bertan bizi eta arnastu. Batzuetan hori posible ez denez, ahaleginak egin ditugu geure irakurleak ahalik eta gehien barneratu eta sar daitezen Buffaloko NABO 2011 euskal elkarretaratzeko giro eta festan. NABO 2011ko bigarren kronika honetara larunbatean egin zen kabalkada edo desfileko argazkiak eta, gehienbat, bideoak ekarri ditugu. Ea lortzen duzuen nolabait bertaratu eta hor bizi izan genuenaren partaide bilakatzea. Buffaloko NABO 2011ko bigarren kronika artikulua da hau.
Gehiago irakurri...
2011/08/02

Joan den asteburu honetan egin du urteroko bere Ohiko Batzarra Buenos Aires probintzia argentinarreko Azul herrian, bertako Gure Txokoa Euskal Etxeak. Gai zerrendaren barruan Zuzendaritza Batzordea berritzea tokatzen zen, 2011-2012 eperako eta hauteskundeak eginik Jose Maria Iceta hautatu dute lehendakari berri. Batzordekide izango ditu berarekin, besteak beste, Eduardo Recalde, lehendariorde; Sonia Latasa, idazkari; Silvia Iceta, diruzain; eta Alfonso Dussio, idazkariorde.
Gehiago irakurri...
2011/08/02

Bukatu berria da Trenque Lauquen hirian Argentinan Euskaraz programako 2011ko Neguko Barnetegia. Aste osoan zehar, hogeita hamar bat ikasle/irakaslek euren euskara hobetu eta erabiltzeko aukera paregabea izan dute HABE Institutuak, FEVA Federazioak eta Euskal Sustraiak euskal etxeak antolatutako ikastaro trinko honetan. “Erronka handia izan da guretzat kurtso honen antolakuntza gure gain hartzea, baina orain poz-pozik gaude oso esperientzia polita izan baita guztiontzat” adierazi du Hector Alberto Echaide euskal etxeko lehendakariak barnetegian parte hartu zutenei eskainitako agur bazkarian.
Gehiago irakurri...
2011/08/01

Pixkana eta konturatu gabe Argentinako 2011ko Euskal Astearen datak gainera etorri zaizkigu eta hiru hilabete baino zertxobait gehiago baizik ez da gelditzen euskal-argentinarren urteko elkarretaratze nagusia abiatzeko. Azaroaren 7tik 13ra bitartean gauzatuko da aurten Euskal Argentinar Aste Nazionala, Necochean, eta antolatzaileak deia zabaldu diete herrialde osoko euskal dantza taldeetako zuzendariei, datorren larunbatean, abuztuaren 6an, bilera batera ager daitezen Necocheara, Euskal Astean zehar egingo diren dantza emanaldien xehetasunak koordinatzeko.
Gehiago irakurri...
2011/08/01

"XX. mendearen lehenengo erdian milaka euskaldun abiatu zen Atlantikoaren bestaldera etorkizun hobe bila. Gerra Zibilaren aurretik askok egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz emigratu zuten, eta gerraostean franquisten jazarkundetik ihes egin nahian. Euretako askoren gorabeherak ezagunak dira, gehienbat artzain edo negozio kontuetan ibili zirenena, baina izan baita ere zeluloidearen munduan murgildu zenik, hala nola Hollywood-en, zinearen industria handian. Batzuk, Henri D'Abbadie lapurtarrak bezala, mito handiekin lan egitea lortu zuten, Carles Chaplin-ekin-eta; beste batzuk ospea lortu zuten pantaila handitik pasa eta gero, eta hor aipa daitezke Juan de Landa mutrikuarra, Conchita Montenegro donostiarra edo Martine Carol ederra, Miarritzekoa bera". Deiak atzo argitara emandako artikulua, Iñaki Mendizabal sinatzaile.
Gehiago irakurri...
2011/07/31

Idahoko estatuko Boise hiriburua, Estatu Batuetan, bere euskal jaiak ari da ospatzen asteburu honetan, urtero San Inaziori eskainiak, aurten San Balendin Berriotxoari lekua egin bazaio ere. Urteroko jaiak dira, uztailaren 31aren inguruan dira egiten, nahiz eta bost urtean behin jaiok bapatean hazi eta Jaialdi festa erraldoia bilakatzen diren. Euskaldunen festak, ordea, festa irekiak dira eta nahi duen orok har dezake parte. Izan ere, boisetar ez-euskaldun askok hala egiten dute. Euskal jaiak, bestaldem bere isla dauka bertako prentsa idatzian, irratietan eta telebistetan. Artikulu honetara, Boiseko telebista kate pare batean izaten ari diren isla ekarri nahi izan dugu.
Gehiago irakurri...
2011/07/30

Batzuk urte osoan mintzo dute, baina joan den asteburuan, bertaratutako guztiak ziren 'euskaldun' Buffalon, euskaldunen festak jende guztia bildu eta bereganatu baitu Wyoming iparraldeko herriska honetan. Buffaloko kale nagusi luzea ezker-eskuin egon da ikurrinek edertuta, eta NABOk ostiralean eginiko Biltzar Nagusiak eta ondoren prestatutako euskal festa-programak euskaldun eta ez-euskaldunak ekarri ditu herriko parke eta agertokietara. Festaren ondotik, iruzkinek bat egin dute: "arrakastatsua oso", "bertan sekula egindako euskal festarik handiena eta ederrena"... San Frantziskotik eta Boisetik Buffalora lehenengoz etorritakoak ere loriatu dira, ez baitzuten espero halako komunitate txiki batean hain "euskal jai eta elkarretaratze gogoangarria" topatuko zutenik. [Hona Buffalo 2011ko irudi-kronika (I)]
Gehiago irakurri...
2011/07/29

Eusko Jaurlaritzako Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 2008-2009ko Kanpoko Ekintzaren Urtekaria argitaratu du eta bertan bi urte hauetan zehar arlo honetan egin diren ekimenak jasotzen dituzte Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde egileek. Beste zenbait gaien artean, urtekariak Patxi Lopez lehendakariaren gobernuak egin dituen aldaketak eta berrantolaketa aztertzen ditu.
Gehiago irakurri...