euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko-Brasildar Etxeak bere lehenengo 'Semana Basca' antolatu du Sao Paulon, 2011ko irailaren 2tik 4ra

2011/08/22

Itapeviko Eusko-Brasildar Etxeak antolaturiko 'I Semana Basca'n arituko diren Joseba Gotzonen eta Eusko Indarra Euskal Dantza Taldearen afixak Etengabeko lanen emaitza, dagoeneko hemen da 'I Semana Basca', irailaren 2tik 4ra Brasilgo Sao Paulon euskaldunen eta euren lagunen bilgarri izango den ekimena, besteak beste Euskal Herritik Joseba Gotzon kantariaren partaidetza eta Uruguaiko Montevideotik Eusko Indarrako euskal dantzarien partaidetza bilduko dituen ekimena. Menuaren osagai, euskal musika, dantza, erritmo eta umorea, festa, euskal bazkaria, eta bereziki euskal gogo handiak guztia ongi atera eta lehenengo urratsa izan dadin urteroko hitzordu bilakatzeko, Itapeviko Casa Basco Brasileira/Eusko-Brasildar Etxea antolatzaile.

Gehiago irakurri...


Aste honetako New York eta Rhode Island-eko kontzertuekin bukatu du Urko Menaiak AEBetan egin duen bira

2011/08/22

Urko Menaia, Ipar Ameriketako biraren abiatze-kontzertuan, Kadanako Vancouverren, bertako Zazpiak Bat Basque Societyk aurkeztuta (argazkia ZBBS) Arrakastatsu ari da, eta leku gehienetan aurretik erreferentziaz baino ez bazuten ezagutzen, lagun eta zale ilara uzten ari da Urko Menaia kantari donostiarra Ipar Ameriketan barrena, bost euskal etxeren eskutik, egiten ari den kontzertu-biran. NABO antolatzaile eta Eusko Jaurlaritza laguntzaile, hiru kontzertu eman ditu jadanik, Kanadako Vancouverren abuztuaren 6an bira abiatu zuenetik. Atzo, Coloradoko Littleton-en kantatu zuen eta datorren aste honetan, azkeneko bi emanaldiak gelditzen zaizkio: ostegunean New Yorken eta larunbatean Portsmouth-en, Rhode Island estatuan.

Gehiago irakurri...


Abuztu eta iraileko egitarau oparo bati ekingo diote La Platako Euzko Etxea euskal etxeko lagunek

2011/08/22

La Platako Euzko Etxea-k bultzatzen dituen ekintza batzuk Musika, dantzak, liburuak, jaiak. Adin eta interes guztietako jendearentzako proposamenak luzatzen dizkiote La Platako euskaldunek beren komunitateari. Batzuk etxe barruan, beste batzuk etxetik kanpo baina beti euskal kultura zabaldu eta lagunen artean egoteko asmoarekin. Ekintzez betetako epe hau datorren ostiralean hasiko da, 21. La Platako Koru Topaketan euskal etxeko abesbatzaren aurkezpenarekin; jarraituko du, gero, San Inazio afariarekin, “Buenos Aires-ek ospatzen du” erakusketarekin, ume eta liburuzain egunarekin eta dantzarien omenezko festarekin. Hona hemen aktibitate programa osoa.

Gehiago irakurri...


Luisianako Euskal-Amerikar Elkarteak elkarretaratze ireki baterako deia egin du abuztuaren 24rako

2011/08/19

Luisianaren inguruko euskal historiari lotutako bandera, armarri eta ikurrak Michel-Antoine Goitia-Nicolas buru duen elkarteak deia luzatu die New Orleans eta inguruko euskaldunei eta lagunei datorren asteazkenean, abuztuaren 24an, biltzeko "San Bartolome eta San Luis-en I.go Urteroko Elkarretaratzean", "hauek frantses euskaldun egutegiko egun garrantzitsuenetakoak baitira". Hitzaldia eta ondoren afari bat izango dira eguneko egitaraua, beti ere Luisianako euskal iragana azaleratu, aldarrikatu eta haren inguruan biltzera deitzeko estatuan jatorri hori daukaten biztanleei.

Gehiago irakurri...


Archibaldo Uriarte: Zer iruditzen zaizue Inaki Deuna, 2012an, Viñako Eusko Etxearen egoitzan ospatzea?"

2011/08/19

Luis Archibaldo Uriarte Araya, Viña-Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko lehendakaria San Inazio edo Iñaki Deunako hitzaldian Txileko Bosgarren Erregioan urtero egiten den Iñaki Deuna edo San Inazio eguneko ospakizunak giro eta testuinguru bereziki atsegin eta baikorrean egin dira aurten. Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak data horren karietara egin ohi dituen hitzaz balantzekoak izaten dira eta aurtengoan elkartearen egoitza berria izan dute ardatz. Aspaldiko helburu zuten egoitzarena gauzatu bidean da, Jaurlaritzaren laguntza bat medio. "Zer iruditzen zaizue Inaki Deuna, 2012an, Viñako geure Eusko Etxearen egoitzan ospatzea?, galdetu zien irribarretsu Luis Archibaldo Uriartek bertaratutakoei.

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea-ko kideek egun osoko ekitaldia antolatu zuten Euskadiko ordezkaria jasotzeko

2011/08/18

Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeko kideak Elvira Kortajarenarekin Abuztuaren 15ean hasitako biraren baitan, Buenos Aires probintziako Lapridako Lagunen Etxea euskal etxea bisitatu zuen joan den astelehenean Elvira Kortajarena Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak. Hirian barrena ibilbide turistikoa egin ondoren, herriko alkatearekin elkartu zen Kortajarena. Iluntzean, berriz, prentsaurrekoa eta hitzaldi bat eskaini zituen euskal etxeko egoitzan. Egun osoko ekitaldia bukatzeko, Lapridako udalak 'Herritar Txit Argi' izandatu du Euskadiren ordezkaria.

Gehiago irakurri...


Katalunia eta Euskal Herriaren kasuak aztergai Pergaminon bertako euskal eta kataluniar etxeen eskutik

2011/08/18

Pergaminoko hitzaldiaren afixa 'Elkarrekin bide bera egiten' (Juntos por el mismo camino) izenburupean egin berri da joan den ostiralean, abuztuaren 12an, Pergaminoko UNNOBAn (Buenos Aires Probintzia Ipar-Mendebaldeko Unibertsitate Nazionala) 'Euskal Herria eta Katalunia, Estaturik gabeko bi Nazio' hitzaldia, hizlari Cesar Arrondo La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea eta Gustavo Capdevila legegizona, "Euskal Herriak eta Kataluniak Estatu espainiarraren eta Europaren baitan bizi duten egoera" aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Caraboboko Euskal Venezuelar Etxean gauzak prest daude larunbatean Begoñako Andra Maria ospatzeko

2011/08/17

Valencia-Caraboboko Eusko Etxean, Naguanaguan, dagoen Begoñako Amaren figura (argazkia EuskalKultura.com) Caraboboko Euskal Venezuelar Etxeko lagunak prest daude datorren larunbatean, abuztuaren 20ean, Begoñako Amaren ospakizunei ekiteko, izan ere Ama Birjinaren euskal adbokazio hau baita, euskal etxeko zaindaria ezezik, Naguanagua hiri osokoa ere, bertan eliza eta aldarea baitauzka eskainita euskal etxerik ez zegoeneko urteetatik. Euren aldetik, Caracasko Eusko Etxekoek deia egin diete beren bazkide eta lagunei Valencia-Naguanaguara aipatu jai-egitarauan parte hartzera joan nahi badute, lehen bait lehen adieraz dezaten elkarteko Idazkaritzan, bertarako bidaia gauzatu ahal izateko autobusaren tamaina lehen bait lehen jakin dezaten.

Gehiago irakurri...


Hirugeita hamar lagun Argentinako Chacon partaide irlandar gatazkaren balizko ekarpenez euskal kasuan

2011/08/17

Saltako Unibertsitate Katolikoan irlandan gatazkaz eta euskal arazoarekiko izan dezakeen eraginaz edo zerikusiaz aritu ziren joan den ostiralean Resistencian Maria Eugenia Cruset irakasle eta 'Gatazka eta Bake Prozesuak: Ipar Irlandako kasua, segitzeko adibide?' izenburupean ekimena joan den ostegunean egin zen Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxea, FEVA federazioa eta Saltako Unibertsitate Katolikoa --Resistenciako egoitza-- lankide. Ekitaldia Saltako Unibertsitate Katolikoko Resistenciako egoitzan gauzatu zen eta Kultura eta Probintzia Intereseko aldarrikatu zuen Chaco Probintziako Diputatuen Ganberak. Ziurtagiriak eman zitzaizkien bertaratutakoei.

Gehiago irakurri...


Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskaltzaleen eskutik euskara ere protagonista Necocheako Astean

2011/08/16

Necocheako 2011ko Euskal Asteko logoa Necochea izango da aurten Euskal Aste Nazionalaren egoitza eta bertan bilduko dira Argentinako eta munduko beste herrialde batzuetako euskaldunak. Eguneroko errutinatik urrun, azaroaren 7tik 13ra arte luzatuko den jai erraldoi honetan bihotzaren hizkuntzak erabiliko dituzte lagunek elkarren artean komunikatzeko: dantza, musika eta euskara. Euskarari dagokionez, hiru lehiaketa tradizionaletan parte hartzeko gonbitea luzatu du Euzko Etxeak. Euskara klaseak iragartzeko kartelak, idazlanak eta postalak aurkeztu nahi dituztenek irailaren 30era arteko epea dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia