2011/09/06

Datorren larunbatean Artzain Amerikanoen Festa Eugi-Zubirin, eta joan den igandean Gipuzkoako Artzain Eguna egin da Legazpin. Azkeneko urteotan ohitura bihurtu den gisan, Legazpin omendutako artzainen artean Ipar Ameriketan ibilitakorik ere egon zen: aurten Gernikatik heldurik, Iñaxio Arrieta 'Jaio' eta bere emazte Maria Isabel Salutregi. Idaho aldean ibili eta ondoren itzuli bazen ere, Iñaxiok baditu oraindik senideak Idahon. Honako artikulua Artzain Eguneko liburuskan izan da argitara emana, Ameriketako euskal istorioak.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Seigarren edizioa du aurten Ameriketan artzain ibili ziren euskaldunen egunak eta mila lagun inguru bilduko ditu aurten Eugi eta Zubiri artean egingo den omenaldian. Erroibar eta Esteribar-ko artzainak dira aurtengo omenduak eta antolatzaileek 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarte sortu berria aurkeztuko dute. Egitarau mardula du jaiak, eta besteak beste, hango bizimodua nolakoa zen erakustea du helburu. "Egun oso hunkigarria da. Igoal 30 urte ikusi gabe zeuden lagunak bertan elkartzen dira", azaldu dio EuskalKultura.com-i antolakuntzan dabilen Fernando Goñi pilotariak.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Aurrekoan euskal etxeekin egin genuen bezala, oraingoan Diasporako euskal taldeen egunerokotasuna jarraitzeko taldeek sarean sortu dituzten orrialdeen zerrenda eskaini nahi dizuegu. Facebook, Google, webguneak... munduko dantzariek euren grina zabaltzeko eta euren ekitaldien berri emateko erabiltzen dituzten hedabideak bildu ditugu zerrenda honetara. Baduzue beste orriren berririk? Partekatu itzazue eta bidali, hala bada.
Gehiago irakurri...
2011/09/06

Abuztuaren 28an burututako festan Pirinio magaletako eta la Plata ibaiko musikak nahastu eta uztartu ziren erakustaldiari amaiera emateko. Baina hori baino lehen, kantu ikuskizunak gauzatu ziren Mayo etorbidean kokatuta zegoen agertokian eta baita Hiriko Kultur Etxean ere. Musika talde eta abesbatzek publikoaren txalo beroak bereganatu zituzten Euskal Herriko kantu tradizionalekin; iluntzean, ordea, eta eguneko ekitaldia ixteko, tangoa eta aurreskua batu zituen koreografiak hunkitu zituen hiriburuko erdigunera hurbildu ziren lagun guztiak. Hona 'Buenos Airesek ospatzen du' jaiaz egin dugun argazki kronikaren hirugarren eta azken zatia.
Gehiago irakurri...
2011/09/05

Inaugurazioaren inguruko ekitaldiak datorren ostiralean hasiko dira. Etxepare Institutuaren eskutik, irailaren 9tik 16ra bitartean zenbait ekitaldi egingo dira New Yorkeko CUNYn (City University of New York, New York Hiriko Unibertsitatea), Etxeorratzen Hiriko lehenengo euskara eta euskal kultura katedra abiarazteko. Hitzaldi eta emanaldietan parte hartuko dute Bernardo Atxagak berak, Jaurlaritzako Blanca Urgell Kultura sailburuak, Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregik, Javier Muguruza musikariak eta Amaia Gabantxo itzultzaileak, CUNYko agintariekin batera. Atxagak, besteak beste, astebeteko mintegia eskainiko du.
Gehiago irakurri...
2011/09/05

Parise, Paue, Bordele, Lurde eta Clermont-Ferrandeko euskal elkarteek bilera egin zuten iragan abuztuaren 20an Alduden, Peio Oteiza ekoizleak gonbidatuta. Oteiza internet bidez euskal jakiak saltzen dituen Pierre Oteiza enpresaren jabe da eta euskal etxeekin harreman estua du. Bilera enpresaren egoitzan egin zuten eta euskal etxeetako ordezkariek enpresaren mozkinak dastatzeko aukera izan zuten, elkar ezagutu eta esperientziak trukatu bitartean. Hau bai hori lana gustura egiteko modua!
Gehiago irakurri...
2011/09/05

Sarritan entzuten dugu euskal jatorrizko jende asko dagoela Argentinan; edota euskal diaspora garrantzitsua dela euskal kulturaren zabalkuntza bermatzeko. Kopuru, zenbaki eta teorizazioak ondo daude, baina ikustea eta sentitzea askoz hobea da eta joan den abuztuaren 28an hainbatetan entzundakoa aurrez aurre ikusteko paregabeko aukera izan dugu buenosairesetarrok. 'Buenos Airesek ospatzen du' jaialdiak Argentinako herri askotako euskaldunak bildu zituen argentinarrei, hiriburuko bizilagunei, Euskal Herria zer den kontatu eta erakusteko. Euskaldun argentinarrek bere onena eman eta jaso zuten egun osoko ekitaldian.
Gehiago irakurri...
2011/09/05

Oraindik ere entzuten dira 'Buenos Airesek ospatzen du' jaiaren oihartzunak. Argentinako hedabide askok argitaratu dute abuztuaren 28an hiriburuan burututako festaren berri, ikuskizunen, sukaldaritzaren eta oro har, euskal gizataldearen partaidetzaren kalitatea azpimarratuz. EuskalKultura.com-ekook ere barru-barrutik eta partaide gisa bizi izan genuen jaia eta bigarren artikulu honetan egun osoan gauzatu ziren ekintzen irudiak partekatzen jarraituko dugu. Hona hemen 'Buenos Airesek ospatzen du'ri buruzko argazki-kronikaren II. zatia.
Gehiago irakurri...
2011/09/05

Eneko Knörr (Vitoria-Gasteiz, 1975) Bilbon egoitza duen Ideateca enpresako fundatzaile eta arduradun nagusia da, eta prest dauzka dagoeneko puskak, familia hartu eta Kaliforniara, San Frantzisko ondoko Silicon Valley-ra aldatzeko. Enpresak Bilbon segituko du lanean, aurrera, baina bera teknologiaren bihotzean dagoen eremu kaliforniarrean merkatu-bideak urratzen arituko da. 'Slide Soccer' du izena besapean daraman produktu berriak.
Gehiago irakurri...
2011/08/22

EuskalKultura.com-ek ez du buletina plazaratuko datozen bi asteotan, irailaren 5era arte. Gu 'oporretan' gauden bitartean oparitxo bat utzi nahi dizuegu egun hauetan ikusmiratzeko: sarean topa daitezkeen euskal Diasporako elkarteen orrialdeen zerrendatxo bat. Gero eta gehiago dira webgunea duten euskal etxeak, eta baita ere Facebook bezalako sare sozialetan orrialdea irekitzen ari direnak. Guk horietako batzuk ekarri nahi izan ditugu hona, denon artean besteenak saltseatu eta apurka apurka zerrenda ahalik eta osatuena egiteko.
Gehiago irakurri...