euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko Lagunt eta Maita euskal etxea euskara irakasle bila ari da, egoitza handiagora aldatzeko bezperan

2011/09/08

Lagunt eta Maitako bazkideak 'Fête des Amicalistes' izeneko jaialdiaren aurtengo edizioan (argazkia PaueEE) Euskal Herritik hurbilen dagoen euskal etxea da Paueko 'Lagunt eta Maita', Zuberoa ondoan baitago, Pirineo Atlantikoetako departamentuan bertan. Mila bazkide baino gehiago ditu eta munduko handienetakoa da; eta ez da harritzekoa, Paue inguruan euskal kulturak presentzia handia duelako eta euskal jatorridun lagun asko dagoelako hemen. Elkarteak aurtengo kurtsoa berrikuntza handi batekin hasiko du, izan ere egoitza berri handiago batera aldatuko da. Heldu den astelehenean inauguratuko dute eta bertan euskara klaseak emateko irakasle bila ari dira.

Gehiago irakurri...


Zinezko dolua Rio Cuartoko euskal komunitatearen baitan Imanol Bilbao Olasagasti hil dela-eta

2011/09/08

Imanol Bilbao Olasagasti, Rio Cuartoko Euskal Etxeko fundatzaile eta Ohorezko Lehendakaria abuztuaren 27an hil da Rio Cuarton, Argentinako Cordoba probintzian. Abuztuaren 27an hil da Rio Cuarto herrian, Argentinako Cordoba probintzian, Imanol Bilbao Olasagasti, Euskal Herrian jaiotako euskalduna eta Rio Cuartoko 'Gure Ametza' (sic) Euskal Etxearen fundatzaileetakoa. Bere senide eta familiakoekin batera euskaltzale eta euskal ekintzen sustatzaile nekaezina, nobleziaz eta gizabidez betetako pertsona jator gisa aurkezten dute bere ingurukoek. "Zinezko gizona zen, euskalduntasun nabarikoa, langilea, zintzoa, hitzezkoa, elkartasuna praktikatzen zuena eta bere izaera eta ibilbidearekin partaide zuen euskal komunitatea ohorez ordezkatzen zuena", definitu dute hunkiturik Euskal Etxean, EuskalKultura.com-ek galdetutakoan.

Gehiago irakurri...


Euskarazko marrazki bizidun eta haurrentzako filmak doan jaisteko aukera ematen du webgune batek

2011/09/08

Webgunean marrazki bizidun eta luzemetraia aukera zabala dago Euskal Herritik kanpo bizi zara baina zure seme-alabei aukera eman nahi diezu euskara ikasi, praktikatu eta -garrantzitsuena ziurrenik- euskaraz gozatzeko? Bada, horretan laguntza aparta izan daiteke jarraian aurkezten dizugun Marrazkiak.99k.org webgunea. Bertan haurrentzako euskarazko filmeak eta marrazki bizidunak jaitsi daitezke, doan. Aukera zabala da oso: ia 4.500 artxibo daude eskuragarri. Tartean 'Doraemon', 'Kodea: Lyoko', 'Pokemon' (...haurrak dituztenek badakite zertaz ari garen) eta 'Dragoi Bola', 'Arturo Erregea' eta 'Scooby Doo' bezalako klasikoak.

Gehiago irakurri...


Distantziak gainditzeko asmoarekin, Elvira Kortajarenak Argentinako euskal etxeak bisitatzen jarraitzen du

2011/09/08

Resistencia hirian egindako bisitan Euskadiren Kanpo Harremanei buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Elvira Kortajarenak Diputatuen Ganbaran (argazkia Irekia) Hala adierazi zuen Elvira Kortajarena Mercosur-erako Euskadiko Ordezkariak bere agintaldia hasi zuenean: Argentinan dauden euskal etxe guztiak bertatik bertara bisitatu eta ezagutu behar zituela. Eta nahiz eta kilometro ugari ibili behar izan, pausoz pauso betetzen ari da Kortajarena emandako hitza betetzen. Abuztuan egindako bidaietan, Jujuy, Resistencia, Laprida, Coronel Pringles, Tres Arroyos, Coronel Dorrego eta Río Colorado-ko euskal etxeak bisitatu zituen. Herri guztietan, bertako euskaldunak ezagutu eta egiten duten lanaren lekuko izateko aukera izan zuen. Hona bisiten laburpena.

Gehiago irakurri...


'Jantzi zeuk ere txapela!', Bartzelonako Euskal Etxeak 500 bazkidetara heltzeko kanpaina abiarazi du

2011/09/07

Elkarteko hiru bazkide kanpainaren kartelean, txapela buruan (argazkia BartzelonaEE) Bartzelonako Euskal Etxeak 500 bazkideren marka hautsi nahi du eta asmo horrekin 'Posa't la txapela tu també' (jantzi zeuk ere txapela) izeneko kanpaina hasi du. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, ekonomikoa, bazkideak baitira elkartearen sostengu garrantzitsuenetako bat; eta bestetik, jendeari elkartera gerturatzeko eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatzea. Gaur bertan irekiko ditu ateak Euskal Etxeak, kurtso berriari hasiera emanez, eta igandean egingo den Diadari begira politika eta ekonomia jorratzen dituzten ekitaldiak ari dira egiten astean zehar.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko 'Semana Basca'n aritu ostean, Joseba Gotzonek Txilen eta Argentinan segituko du bere bira

2011/09/07

Joseba Gotzonen Txileko Santiagoko kantaldiaren afixa Joan den asteburuan Itapeviko Euskal Etxeak antolatutako 'Semana Basca'n aritu ostean, Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak aurrera darrai Hego Ameriketan gaindi hasitako birarekin eta aste honetan bertan Txilen arituko da kantari: ostegunean, irailaren 9an, Viña del Mar-en arituko da, bertako Eusko Etxearen eskutik, eta larunbatean, berriz, Santiagon, hiriburuko Estadio Español-en, bertan egoitza duen 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxearen eskutik. Datorren astean Argentinara pasatuko da, hiru emanaldi eskaintzeko izan ere aurkezgai dakarren 'Lau hormen artean' diskoa grabatu zuen herrialdean berean.

Gehiago irakurri...


Bakersfield-en hil den Pierro Arotzarena lagunaz oroit: 'Bakersfield Kalifornian adixkide bat galdu dugu'

2011/09/07

Pierro Arotzarena, 1929ko urtarrilaren 11ean Bidarrain (Nafarroa Beherea) sortua, 2011eko uztailaren 10ean zendua Kaliforniako Bakersfield-en 1929ko urtarrilaren 11ean sortua, azken urteetan bihotzeko min batekin borrokatu ondoren hila da Kaliforniako Bakersfield-en Pierrot Arotzarena bidarraitarra, 18 urtetan Ameriketara etorria eta geroztik hemen bizi izan dena. Artzain eta ardinagusi ibilia --eta baratzegile San Frantziskon bizi zelarik-- anitz lagun utzia du bere inguru guzian. Horren lekuko hilotza eraman zuten bere lagun onak, Fernando Iturriria, Alejandro Bernal, Jose Mari Mendiburu, Martin Etchamendy, Joe Echenique, Dominic Arrabit, Andre Sanzberro, eta Manez (Jean) Etchegoincelhay. Ohorez ere hala egin zuten Melchor Gragirena, Joaquin Azparren, Miguel Iturriria, Marcel Membrede, Jose Maritorena eta Daniel Jaureguy-k. Hona Martin Etchamendy ezterenzubiarrak bere oroiz idatzi lerroak, Herria astekariak argitara emanak.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskal elkarteek sare sozialetan sortu dituzten orrialdeen zerrenda, zuen ekarpenekin osatua

2011/09/07

Dagoeneko 3.900 lagun ditugu Facebook-en! 4.000 lagunen marka gaindituko al dugu? Duela bizpahiru aste euskal etxeek eta beste zenbait taldeek Facebooken sortu orri eta profilen zerrenda bat eman genuen argitara, jakinda ere asko eta asko falta zirela. Askok idatzi duzue hau eta bestea gehitzeko eskatuz eta, agindutakoa betez, zuen ekarpenekin osatutako zerrenda berria argitaratzen dugu gaur. Sekula bukatu ezingo den zerrenda izango da hau, izan ere, etengabe ari baitira euskaldunak orri berriak sortzen. Horrelako lanak maite ditugu, aurrerabidearen seinale baitira, eta beti prest gaude zerrenda eguneratuagoak argitaratzeko.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeak bazkide sortzaileen omenezko saioa egin zuen abuztuaren 21ean

2011/09/07

180 pertsonarentzako paella prestatu zuten Rio Cuartoko euskaldunek (argazkia EE) “Bazkideek berek eskatu digute apairu hau egiteko. Eta esan beharra daukat bazkide adinez nagusiak direla ekintzak egitera bultatzen gaituztenak”, aitortzen dio Rio Cuartoko Sergio Egiazuk EuskalKultura.com-i. Eskaera honi erantzuteko paella erraldoi bat antolatu zuten Gure Ametza-ko arduradunek joan den abuztuaren 21ean. Bazkariaren testuinguruan, ordea, ustekabeko omenaldi bat egin zitzaien bazkide sortzaileei, azken urte hauetan euskal etxetik oso hurbil ibili diren lagunei, tartean Jose Irazoqui, Eduardo Celoria, Carlos Alustiza, Betina Azcacibar, Edurne Bilbao, Manuel Zalazar, Clara Celoria eta Hector Otegui-ri. Eskerrik asko esateko.

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak Argentinako Euskal Echea kultura eta ongintza elkartean: Enrique Fagoaga, lehendakari

2011/09/06

Enrique Fagoaga, Euskal Echea-ko lehendakaria Elkarteko araudiak markatzen duenari jarraiki Buenos Airesko Euskal Echea kultura eta ongintza elkarteak bere buruzagitza berritzeko hauteskundeak egin ditu. Ohiko Batzar Nagusia abuztuaren 10ean egin zen eta bertan aurreko urteko txostena eta balantzea onartu ziren, lehendakari geratu zelarik Enrique Fagoaga. Berarekin batzordekide, Marta Urruspuru, lehendakariorde; Simon Pedro Soroet, idazkari; Enrique Aramburu, idazkariorde; Juan Alberto Soroet, diruzain; eta Julio Andres Baqueriza, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia